VGaztea

Udalaren liburutegi sareko jarduerak

Urritik abendura bitartean gazteentzako eta helduentzako udal liburutegien sarearen programazioa ekarri dizugu.

Hiruhileko honetan zehar liburutegiak hitzaldiez, ipuin-kontalariez, antzerkiaz, bertsoz eta abarrez beteko dira.

Kontsultatu programazio osoa eta sartzeko baldintzak, eta ez galdu horietakoren batera joateko aukera.

Gozatzea espero dugu!

#Fem Portraits: artibismoren lantegiak (Gauekoak)

Artibismo feministentzako sormen tailerrak eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko arte interbentzioak espazio publikoan.

Asko dira kontatutako eta ikasitako historian ezezagunak izan diren emakumezkoen eta historianzehar berrikuntzak eta aurrerakuntzak bultzatu dituztenak. Artibismoak, arte eta aktibismoa batzen dituzten ekimenak dira, kalean gauzatzen direnak eta eragin politiko soziala bultzatu nahi dituztenak.

Proiektu honen bidez, Artibismoaren ereduak eta garapena azalduko da, gero, artibismo interbentzioak elkarlanean garatzeko.

Plantilen teknikaren bidez emakume erreferenteen erretratuak eta arloak bereiztera bultzatuko ditugu gazteak.

  • Tokia: Artgia Sorgune aretoa.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara.
  • Egunak: urriaren 4tik 20ra ( astelehenetan eta asteazkenetan)

Aurretikoinskripzioarekin Gauekoak-en udal ataletik, egoísta elektronikotik edo gure Sare sozieletako profiletik.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Hizkuntza Kluba

Irekita dago Gazte Informaziorako Udal Bulegoko Hizkuntza Klubean izena emateko epea.

Ingeleseko taldeetan eskaera handia dagoenez, talde berri bat sortu dugu astearte arratsaldeetan. Baina gehiago ere badaude: frantsesa, gaztelania, euskara.

Anima zaitez eta apuntatu, hizkuntzak praktikatzeko modu dibertigarria da, baina gogoratu ez direla gramatika-eskolak, elkarrizketa taldeak baizik.

Interesatzen zaizun talderen bat ikusten baduzu baina osorik badago, gogoratu erreserba zerrendan izena eman dezakezula mezu elektroniko bat bidaliz infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera edo 945161330 telefono zenbakira deituta.

Datorren astean hasiko dira eskolak. Berehala ikusiko dugu elkar!

Euskarazko irakurketa kluba (Gauekoak)

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

4 saio euskarazko 4 literatura-idazle emakumeekin.

Hasiera emango diogu klubari Gorputz madarikatuak eta Lucía Baskaranarekin irailaren 29an,  lagunduko gaituela saioan bere liburuaren inguruko ideiak ama-kumean jartzeko eta irakurketa partekatua egiteko.

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek?

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

Irakurketa klub honetan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. Egin ahal duzu egoitza elektrokioaren bidez zein Gauekoak-en web eremutik.

Saio guztiak Landatxo gizarte-etxean egingo dira 19:030etatik 21:00ak arte.

Informazio eta jarduera gehiago Gauekoak-en web espazioan et sare sozialetako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldian izena emateko azken egunak

Hiruburu Instagram

Hator politikariekin eta teknikariekin eztabaidatzera gazteentzako etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz ‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldian.

Irailaren 29an bilduko gara Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian, 18:00etan. Ez ahaztu aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela.

Azken egunak inprimaki honen bidez izena emateko.

Informazio gehiago: www.egk.eus

Bisitatu “Kaukasia” argazki erakusketa

Gazte Informaziorako Udal Bulegoak “Kaukasia” argazki erakusketa ikusgai du azaroaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 14: 00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da Espainia plazako bulegoan.

Miguel Zulaica Parra abenturazale gaztea, motxila bizkarrean eta kamera eskuan, udaro edo oporraldi txiki bakoitzean abiatzen da mundua ezagutzera, esperientzia berriak bizitzera eta motxila bizipen berriez beteta itzultzera. Argazkilari afizionatua da, eta bere web galeria propioa du. Bertan, azken urteetan egindako argazki-lana erakutsi eta partekatzen du.

“Kaukasia”rekin, egileak Armenian eta Georgian zehar egin zuen ibilbidea erakusten digu, baita bere bidaian zehar aurkitu zuena ere, une oro bere beste anaia bidaiariarekin batera. Armeniar monasterioak esploratzea eta Georgiako iparraldeko Kaukaso mendietako urruneko herrietaraino barneratzea abentura honen esperientzia batzuk baino ez ziren izan.

Informazio gehiago: https://v-g.eus/KaukasiaErakusketa
Egilearen argazki gehiago dituen web galeria: https://www.flickr.com/photos/mzulaica

Artistentzako pistak

Gazte Zerbitzuaren Haziak 2021 lehiaketan aukeratu zen “Artistentzako pistak” proiektua asteburu honetan egin da, aurreikusitako helburuak betez: Musikan interesa duten gazteei, oraindik hasi ez badira edo ibilbide laburra badute, abesti bat sortzeko jarraitu beharreko urratsak erakustea, beren nortasuna doako tresnekin eta oinarrizko musika teoriarekin eraikitzea.

Bertaratutakoak (12 pertsona) oso pozik agertu dira tailerren edukiarekin.

Zorionak ideia horren sustatzaile diren Adriana Fariñas eta Rafael Hernándezi.

Parkour eta eskalada hiriko auzoetan ( Gauekoka)

Parkour eta eskaladaren oinarrizko teknikak banan-banan azalduko dira eta praktikan jartzeko aukera izango dute parte hartzaileek hiru tailerretan. Espazio bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunei garrantzia emango zaie toki bakoitzak besteekin konparatuta dituen aldeak ikusi eta baloratzeko.

Saioak eta zein auzotan, hemen:

  • Irailak 24. Foronda kalea. Intermodal geltokian eta Parkour Park.
  • Urriak 1. Armentia eta Armentum parkea.
  • Urriak 22. Erdialdea. Burullerias plaza.

Ordutgia: 17:30etatik 20:30etara.

Izen-ematea beharrezkoa da. Baduzu inskripzioa egiteko egoitza  elektronikoan zein udalaren web orrialdean. Sare Sozialetako profiletan ere informazioa eskuragarri.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Informazio eta jarduera gehiago : Gauekoak.

Lantokiko prestakuntza egiten ari bazara, ikusi Enpresako egonaldi-beketarako deialdia

Ikaslan Arabak jakinarazi digu lantokiko prestakuntza egiten ari diren ikasleentzako enpresako egonaldi-beken deialdia ireki dela.

Deialdia Eusko Jaurlaritzak egiten du eta eskaera egiteko epea urriaren 16ra arte dago zabalik.

Onuradunak aurtengo irailetik abendura bitartean lantokian prestakuntza-modulua egiten ari direnak dira. Praktikaldia amaitu ondoren, enpresan 1 eta 3 hilabete bitartean jarraitzea da helburua. Horretarako, logikoa denez, enpresa ados egon behar da eta hitzarmen bat ezarri behar da enpresaren eta ikastetxearen artean.

Informazio gehiago