VGaztea

Klimaren aldeko jardunaldiak: hitzaldiak, lantegiak, dokumentalak eta kontzertuak

 

Klima aldaketaren aurkako Fridays For Future mugimendu globalaren testuinguruan, Montehermoso Jauregiak, Falerina Lorategiak eta Etxauri plazak “Klimaren aldeko Jardunaldiak” hartuko dituzte urriaren 16an eta 17an, “Kontsumo jasangarrirako alternatibak” hizpide.

 

Programa

Urriak 16, larunbata
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10: 00-10: 30 Jardunaldien aurkezpena Fridays For Future Gasteiz, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Vital Fundazioaren eskutik (Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan).

10: 30-11: 30 Hitzaldi-solasaldia Goiener energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko kooperatibarekin (Ortuño aretoa).

11:45 Elikadura subiranotasunari buruzko hitzaldia, Bionekazaritzaren eskutik (Ortuño aretoa).

13:00 Hitzaldi-solasaldia Enara I. Domínguezekin (Ziklikoan bizitzen): “Nola lagun diezaioke klimari Ekonomia Feministaren ikuspegiak?” (Ortuño aretoan).

16: 00-18: 00 “Inicia tu cuaderno de campo botánico” tailerra Patricia Nagashiro diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile zientifikoarekin (Etxauri plaza). Izena eman behar da.(Beste leiho batean irekiko da)

17: 30-19: 00 Desazkundeari buruzko dokumentala: Del mito de la abundancia a la simplicidad voluntaria.. Proiekzioaren ondoren, Adriana Garcíak gidatutako solasaldia, fishbowl elkarrizketa-metodoaren bidez (Ortuño aretoa).

19:00 Memphis taldearen kontzertua (Falerina).

20:00 Maverick Keys taldearen kontzertua (Falerina) .

 

Igandea, urriak 17
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10:00 Carlos Taibo idazle eta Politika eta Administrazio Zientziako irakaslearen liburu honen aurkezpena: Iberia vaciada: despoblación, decrecimiento y colapso. (Ortuño aretoa)

11:45 Hitzaldi-solasaldia Arabako Mendiak Aske-rekin: Preservación de la identidad cultural y el patrimonio intangible (Ortuño aretoa).

13:00 Moda kontzientearen kontsumoari buruzko mahai-ingurua: Fashion Revolution, Baskbrand, Jostun Organik eta FFF (Ortuño aretoa).

17:30 Kontsumo-alternatibei buruzko dokumentala: bihar, Mañana, “bidaia bat non nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza mundu berri baten itxaropenak berrasmatzen dituen”. Proiekzioaren ondoren, Adriana Garcíak gidatutako solasaldia, World Kafea elkarrizketa-metodologiaren bidez (Ortuño aretoa).

19:00 Sukasuan taldearen kontzertua (Falerina) .

20:00 Annekdotas taldearen kontzertua (Falerina).

 

Eskuragarri daude kartela eta esku-programa.

Jardunaldietara joaten direnen artean afari bat zozketatuko da Beganbai jatetxe beganoan.

Sarrera

Sarrera librea lekua bete arte, “Inicia tu cuaderno de campo botánico” tailerrean izan ezik.

 

Anima zaitezte!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude