VGaztea

No somos bichxs rarxs!

“No somos bichxs rarxs”  2020ko Haziak-Ideia Gazteak programaren barruan saritutako proiektuetako bat da. Igaro Trans* elkarteak aukera baliatu zuen trans* taldeak estereotipatu gabeko erreferenteak izatea merezi duela aldarrikatzeko, egungo belaunaldiek eta datozen belaunaldiek, behingoz, bakarrik ez daudela eta beren nortasun guztiak baliotsuak direla jakin dezaten.

Hori dela eta, Trans* kolektiboaren ikusgarritasunaren inguruko bideo bat eta erakusketa bat lantzen ari dira;  bertan parte hartzen duten pertsonek errealitate horri buruzko gogoeta egingo dute.  Adierazpen artistiko askea eta genero-identitatearen adierazpen askea uztartu dituen lana.

Laster izango dugu azken produktua ezagutzera emateko data eta gune zehatzaren berri. Bitartean, lanaren zertzelada batzuk aurreratuko dizkizuegu, trans* errealitateari buruzko hausnarketa sakonarekin batera:

“Argi dago gure gorputzak eta identitateak ez datozenean bat gizarteak ematen digunarekin, aurrez aurre aurkitzen ditugula aurkako giro eta espazioak, non indarkeria modu guztietan adierazten den, trans* kolektiboari bere osasun fisiko eta mentalean ondorio larriak eraginez.

Badira arau sozial, kultural, politiko, erlijioso eta medikoak ikusezin bihurtzen gaituztenak, patologizatzen gaituztenak eta kode “Ci-sexista”-tik ateratzeagatik diskriminatzen gaituztenak. Konfinamendu garaian, egoera hori okertu egin da. Mundu guztia bezala etxean giltzapetuta egon gara, baina tokatu zaigu, baita ere, gugan giltzapetzea, horrek dakarren giza nortasuna eta duintasuna ukatuz; .

Trans* taldeak estereotipatu gabeko erreferenteak izatea merezi du, egungo belaunaldiek eta etorriko diren belaunaldiek uler dezaten, behingoz, bakarrik ez daudela, beren identitate guztiak baliotsuak direla”.

 

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude