VGaztea

Hezitzaileen trebakuntza ai laket!! Drogak, gozamenak eta arriskuak.

Eguna: Azaroak 6, larunbata.
Ordutegia: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 20:00etara

Tokia: Ai Laket!!eko egoitzan, Herreria kalea 43 tris, Gasteiz.

Hizkuntza: Euskaraz edo gaztelaniaz (Bi taldetan edo bakar batean egiteko aukera, izen-emateen arabera).

Plazak: gutxienez 10 eta gehienez 30 (Bi talde egiten badira, gutxienez 5 eta gehienez 15)

Gure proiekturen batean praktika boluntario bat egiteko aukera egongo da

Lantegiaren inguruan informazio gehiago nahi duten edo parte hartu nahi dutenek mezu bat idatzi dezakete  aitzol@ailaket.com (tlf.: 607523424) emailaren bidez edota Ai Laket!!-en egoitzatik pasata.

 

Artean sarea. Baldintza bakarra artean egotea da.

Artean kolektiboak sortutako “Artean sarea” plataformatik jaurtitzen du proposamen hau, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren “Haziak-Ideia gazteak” lehiaketan saria jaso duenetariko bat.

Nortzuk dira

Artean hitzak, euskaraz, ‘artean’ eta ‘bitartean’ esan nahi du, eta Artean Kolektiboak “gauzen arteko” kontzeptu-esparruan nabigatzen duen zerbait izan nahi du. Marjinalaren eta berritasunaren artean dagoen zerbaiten energia gara, arte-ekoizlea izatearen eta berez espazio artistikoa izatearen artekoa, sormen-ahalmenaren eta behaketaren artekoa,  artearen historiaren eta komunitate artistikoaren artekoa.

Bilaketan dabilen proiektu bat.

Baina… Artean sarea, zer da?

Plataforma bat sortu nahi dute sortzaile berrientzat, kultura-erakundeentzat, sortzen ari diren arte-espazioentzat, galeria txikientzat, kulturaren sektoreko leku autogestionatuentzat eta sistema artistikoarekin harremanetan dauden eragile guztientzat, lotuta dagoen prekarietatetik erreskatatzeko asmoz, lotzen gaituen arteko tarte hori aprobetxatuz.

Aurten Gasteizen daude bide horretan aurrera egiten jarraitzeko, Araban sare eta komunitate artistikoa eraikitzen laguntzeko. Kultur eragileek bat egitea eta antolatzea nahi dute. Dena dokumentatu nahi dute eta sare horren  bitartez bizi dadila.

Artista bila. Arrazoia: bere balioa azpimarratu.

Informazio gehiago nahi izanez gero sartu @arteankolektiboa-n. Ezagutu nahi zaituzte! Zure lana ikusi nahi dute!

 

“Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” jardunaldiak

Ikerketa guztien arabera, COVID-ek eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarri diren murrizketek gazteen artean izan dute eraginik handiena. Gazteen sozializazio-prozesuetarako funtsezkoa den unean, gazteen askatasuna murriztu egin da, eta haien parekideekin harremanetan jartzea eragotzi da; haien jokabideak kriminalizatu egin dira gizarteko hainbat eremutatik, eta, gainera, maite dituzten pertsonen galeraren ondorioz sortutako dolu-egoerei aurre egin behar izan diete. Zirkunstantzia horiek guztiek haien osasun mentala narriatzea ekarri dute, eta “Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” zikloaren bidez aztertzen saiatuko gara.

Jarduerak

Lanbidek profil profesional berriak eskatu ditu Gasteizko Udalean enplegu-planen bidez lan egiteko

Lanbidek lanbide-profil ugari eskatu ditu Gasteizko Udalean lan egiteko, 2021eko enplegua sustatzeko tokiko ekintzen bidez.

Duela egun batzuk, profil horietako batzuk argitaratu genituen, baina zerrenda eguneratu dugu gure lan-eskaintza publikoaren webgunean. Kontsultatu zerrenda eta eman izena Lanbideren webgunean.

Batera, kultura proiektuak elkarrekin. Lauarren edizioa zabalik.

Laugarren urtez Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin dirulaguntza deialdia martxan jarri du.

Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskalduni zuzendutako deialdia da, eta gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur proiektuei bultzada ematea du helburu.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, eta urriaren 21etikabenduaren 21era bitartean egongo da zabalik epe hori.

Edozein ideiak balio du, euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat
argitaratu, jaialdi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… gazteen irudimenak eta sormenak askotarako eman dezake!

Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa antolatzen lagunduko diete. Behin crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 2.000 €-ko ekarpena egingo diete 3 proposamen irabazleei.

Batera deialdiak Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Horrez gain, Gauekoak aisialdi programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da.

Proposamenak aurkezteko garatu nahi den proiektuaren laburpena oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali beharko dute interesdunek, oinarrietan azaldutako irizpideak jarraituz.

* Info +: Oinarriak

Xtraclub programak 15 urte bete ditu

Dagoeneko 15 urte dira Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Xtraclub programa kalitatez eta aisialdiko, kulturako, abenturako eta kiroleko jardueren kopuruz hazten joan dela, formatu desberdinekin: tailerrak, gaikako ikastaroak, abentura-irteerak, erakustaldiak eta bidaia kulturalak.

Gazteria Zerbitzuaren helburua da 12 eta 18 urte bitarteko gazteei aisialdiko eskaintza bat eskaintzea asteburuetan eta egunez, aisialdi positiboa bultzatzeko, gazteen nortasuna eraikitzen laguntzeko eta jokabide arriskutsuak prebenitzen laguntzeko. Aisialdi ludikoa, hezitzailea eta osasungarria eskaintzen da, sozializaziorako eta gazteak elkartzeko espazioak ahalbidetuz.

Xtraclub programa hazten joan da, eta jarduerak, gaiak eta ekintza-esparruak dibertsifikatzen joan da. Eta garrantzitsuena da publiko fidela duela, eta interes handiz itxaroten duela Udaberri – Udako eta Udazken – Neguko kanpainak noiz iritsiko. Ez da kasualitatea jardueren % 100 egitea, eskainitako plaza guztien % 92 betez.

Programa horri balioa emateko eta zabalago ezagutarazteko, Gazteria Zerbitzuak bideo pedagogiko bat egin du Gasteizko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei bidaltzeko (AMPAk barne). Era berean, iraupen laburreko flash bat egitea aurreikusi da, programa hori sare sozialetan ezagutarazteko.

Hemen duzue Xtraclub programaren funtsa jasotzen duen bideo hau.

 

Udalak hainbat profil kontratatuko ditu enplegu-planen bidez

Aurten ere, Gasteizko Udalak hainbat profil profesional kontratatuko ditu Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako Laguntzen barruan dauden enplegu-programetarako. Eskatutako profilaren arabera baldintzak ezberdinak dira eta hautaketa Lanbideren bidez egingo da.

Lan-eskaintzak Lanbideren webgunean kontsulta daitezke jada, eta hasiera batean eskatutako profesionalak honako hauek dira:

  • 6 Arkitekto tekniko
  • Terapeuta okupazional 1
  • Elikagaien teknologo 1
  • 3 pedagogo
  • Dokumentalista 1
  • 2 albaitari
  • 8 Komunikazio-teknikari

Kontratuen hasiera 2021eko abendurako aurreikusten da.

Argibide gehiago

Utopia.Gazte klik klaren edizio berriaren hasiera, gazteentzako argazkigitza eta bideo sorkuntzaren lehiaketa

Gazte Klik Klak-aren 2021eko edizioa 13. da. Gazteen sormen-gune batean bihurtzea lortu du Gazte Klik klak-ek, eta hirian sortzen ari den artista talde baten lana bultzatzen lagundu du. Aurreko edizioetatik gaur egun argazkigintzaren eta bideo-sorkuntzaren munduan ospe oneko gazteak igaro dira: Jon Gorospe, Sara Berasaluce, Leire Baztarrica edo Jennifer Custodio besteak beste.

Edizio honetako gaia UTOPIA da. Hirian, ekologian, giza harremanetan, teknologian…

Deialdi berri honetan, gazteek, argazkigintzaren eta ikus-entzunezkoen bidez, beren ingurune hurbilean utopiari buruz duten ikuspegia ikustaraztea nahi dugu. Utopia gobernu sistema ideal bat da, non gizarte perfektu eta justu bat sortzen den, non dena gatazkarik gabe eta harmonian gertatzen den. Oro har, komunitatearentzako plan ideal, erakargarri, onuragarri hori, zaila da betetzen edo formulatzeko unean ezin da gauzatu.

Baldintzak

  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2021eko urriaren 22tik azaroaren 21a bitartean, biak barne.
  • Epaia: abenduko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

Sariak

    • 300 euroko lau bono trukagarriak, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek Tetrapack talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta arteanadituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2022ko bigarren lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena .

Oinarriak

Ikusi informazio osoa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa,epaimahaiaren erabakia etab. Gazte Klik Klak lehiaketaren oinarriak Imagen archivo pdf

Kontaktua

Lehiaketa edo oinarri hauei buruzko edozein galdera argitzeko honako posta elektronikora jo dezakezue gaian Gazte Klik-klak 2021 adieraziz: gazteklikklak@gmail.com

Gazteriaren Foru Transpirenaikoa

  

Zer da Gazteriaren Foru Traspirenaikoa?

Pirinioetako gazteen arteko elkarrizketarako gune bat da, eta bere helburu nagusia Pirinioetako gazteak harremanetan jartzea da, haien premiei buruz eztabaidatu eta ordezkari politikoei helarazi ahal izateko. Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Katalunia, Nouvelle-Aquitaine eta Okzitanieko gazteek osatzen dute, eta Europar Batasuneko Erasmus + programarekin batera finantzatzen da.

Lehen topaketa Biescasen.

Joan den urriaren 2an egin zen Foruaren lehen topaketa Biescasen. Hiru egunez, pirinioaren bi aldeetako gazteek ohikoak dituzten problematiketara bideratu zuten beren lana: lana eta emantzipazioa; kultura, hizkuntzak eta identitatea; turismoa eta mugikortasuna; natura eta iraunkortasuna; eta beste gai sozial batzuk, hala nola feminismoa, arrazakeria eta LGTBIQ+ eskubideak.

60 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta horien artean Gasteizko gazteen ordezkaritza zegoen, Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko lankidetzari esker.

Eta hemendik aurrera, zer?

Topaketaren amaieran Pirinioetako Gazteen Manifestua egin zen, Pirinioetako gazteen beharrizan komunak eta horiek konpontzeko proposamenak jasotzen dituen dokumentua. Aurrera begira, topaketa Pirinioetako beste leku batzuetan txandaka egitea aurreikusten da.

 

Zorionak parte hartu duzuenoi!