VGaztea

Erronka: Gazteak Gazte Plana

Erronka Gazteak

 

Erronka: Gazteak Gazte Plana

Gazte Plan berezi hau, amaitzera doana, pandemian zehar bizitako egoeraren emaitza izan zen, edo, hobeto esanda, ondorioa. Bertan 33 ekintza jasotzen ziren 13 eremutan: enplegua,  etxebizitza, osasuna, ekitatea edo euskara, besteak beste.

Orain ebaluaziorako eta hausnarketarako unea da, zertan  egin dugun aurrera eta zer indartu behar den ikusteko momentua da; gure udalerriko gazteak zein unetan dauden aztertzeko momentua, Plan berri bat eraikitzeko oinarri izango den diagnostiko on bat izateko.

Eskerrak

Gazteria Zerbitzutik, Erronka: Gazteak bai eraikitzean, bai garapenean eta bai martxan jartzean elkarlanak duen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu barneko eta kanpoko eragileen lanagatik.

Eskerrik asko zuen lankidetza eta inplikazioagatik!

 

Kontsultatu eskaintza berriak

Gure weborrian lan eskaintza pribatuak eta praktika deialdiak biltzen ditugu. Informazioa astero eguneratzen da, beraz, modu egokia da tokiko, estatuko eta nazioarteko deialdietan egunean egoteko.

Gainera, zure enplegu-bilaketarekin eta/edo ordaindutako praktikekin lagun diezazuketen beste plataforma eta bilatzaile batzuei buruzko informazioa ematen dizugu.

Edozein zalantza edo informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan gure webgunearen, telefonoaren edo sare sozialen bidez.

Gazte Informaziorako Bulegoko Hizkuntza Kluba

Oraindik leku libreak daude Hizkuntza Klubean, ikasten ari zaren hizkuntza hori praktikatzeko edota zure jatorrizko hizkuntza partekatzeko topagunean.

Hizkuntza Kluba 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako zerbitzua da eta bertan parte-hartzeko hitz egiteko trebetasuna izan behar duzu aukeratutako hizkuntzan.

Leku libreak dituzten taldeak: gaztelania, euskera, frantsesa, ingelesa eta italiera.

Hurrengo estekan topatuko duzu eguneratutako informazio zehatza gure weborrian.

Osorik dagoen talderen bat interesatzen bazaizu, gogoratu erreserba-zerrendan izena eman dezakezula 945161330 telefonora deituz edo infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera idatziz.

Izena eman dezakezu aurreko estekan eta baita Gasteizko gizarte zentroetan, polikiroldegietan eta Gazte Informaziorako Bulegoan ere.

Beste hizkuntza batzuk

Eskainitako hizkuntzez gain, besteren bat praktikatu nahi baduzu jakin nahi dugu. Horretarako, bai izena emateko fitxa betetzean bai coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara idatziz jakinarazi ahal diguzu.  Parte hartu nahi duen 5 pertsonetako taldea eta hizkuntza menperatzen duen monitorea lortuz gero, martxan jarriko dugu.

Bideoa

Gazte klik klak 2021eko erakusketa, urtarrilaren 22ra arte.

Erakusketa inauguratuko da abenduaren 23an eta urtarrilaren 22ra arte izango duzue ikusgai San Anton Plazako ZAS Kultur Espazio berrian.

Bertan aukeratutako eta irabazleen lanetaz gozatzeko aukera egongo da.

Eskuragarri dago katalogo birtualean. Ez galdu bisitatzeko oportunitatea!

Hurrengo fasea: Tetrapack 2022

Argazkilaritza eta bideo digitaleko Gazte Klik Klak lehiaketaren irabazleen lanak Zas Klutur espazioan ikusteko aukera izan ondoren, Tetrapack 2021ko txanda iritsiko da.Fase horretan, Gazte Klik Klak programaren irabazleek sormen- eta prestakuntza-prozesu tutorizatuan parte hartzen dute.

Hiru topaketa hiru hitzaldietan izango dira, argazkigintzako eta bideo-sorkuntzako profesionalek emango dituztenak, eta interesa duten herritarrei ere irekita egongo dira (informazio gehiago laster).

Hitzaldi eta mintegiak

Mintegien ordutegia 19:30etan da eta tokia Zas Kultur espazioan (San Anton plaza). Plaza libreak aforoa bete arte.

Xare jardunaldi teknologikoak

Kultura digitala euskaraz

Abenduaren 20an Euskarazko Jardunaldi Teknologikoak egin ziren. Jardunaldi horiek gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin egin ziren, kultura digitalaren esparruan, besteak beste, softwareen euskarazko itzulpena bultzatzea eta software horiek instalatzeko eta erabiltzeko ohitura sustatzea. Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du.

Bigarren edizioa

2019an antolatu zen lehen aldiz jardunaldi hau Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxean. Bigarren edizio honek Gasteiz kokatzen du berriz ere IKTen eta euskarazko kultura digitalaren erreferentziazko gune gazteentzat.

450 ikasleek hainbat gairi buruzko hitzaldi informatiboak entzutego aukera izan zuten: harreman afektibo-sexualak sareetan, bilaketek Interneten uzten dituzten arrastoak eta ondorioak, euskararen erabilera komunikazio digitalean, eta abar. Sormen-tailerretan ere parte hartu zuten, meme bat nola egin ikasteko, mugikorrarekin argazkiak nola atera ikasteko, app-en bidez abesti propioak nola sortu ikasteko eta bideomapping-ak nola egin ikasteko. Hori guztia euskara izanda oinarri eta tresna gisa.

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi!

 

 

Azken plazak Kirol Bidean programan

https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u_40c44ad9_157b71820c4__7e15

Gasteizko Udalaren Kirol Bidean programan udazken-neguko edizioko jarduera batzuetan oraindik tokiak geratzen dira.

“Kirol bidean” gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina bat da.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira: 12 eta 17 urte bitarteko talde bat eta 18 eta 30 urte bitartekoa bestea.

Jarduerak asteburuan egiten dira.

Izen-ematea online egin daiteke, gizarte-etxeetan edo kiroldegietan, edo baita Gazte Informazio Bulegoan ere.

Kontsultatu libre dauden plazak eta gozatu kirolaz.

 

 

 

GURE AUKERA, EUSKARA!

Udalerriko gazteen artean euskaraz hitz egiten sustatzeko kanpaina bat jarri du abian Gasteizko Udalak. Udaleko Gazteria Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak batera landu dute ekimen hau.

Gasteizko euskal gazte batek interpretatutako abestiaren bitartez, ekintza komunikatibo honek gazteak euskaraz, gure hizkuntzaz, konplexurik gabe eta harrotasunez hitz egitera bultzatzen ditu.

Konplexurik gabe!!!

Harrotasunez!!!

Gazteok, euskaldunak eta gasteiztarrak!

 

Bideoklipa ikusi nahi? bai!

M-Fest 2021. Emakume artisten musika jaialdia. Melenas-Grima-Nize.

Emakumeek soilik egingo duten musika jaialdia, inposiziorik gabeko espazio bat sortu ahal izateko. Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoarekin antolatuko da jaialdia. Horrela, oro har gizonel okupatzen dituzten espazioetan emakume musikarien parte – hartzea bultzatu, normalizatu eta ikusarazi nahi da.

Gasteizko Jimmy Jazz musika aretoan ospatuko dira arratsaldeabenduaren 18an, larunbata, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Musika taldeak Melenas, Grima eta Nize izango dira.

Gonbidapenak eskuratu. 

MELENAS

Iruñeko taldea Oihana (gitarra eta ahotsa), Leire (baxua), Maria (teklatua) eta Lauri (bateria) dira. Musika pop, punk, garage eta psikodeliaren nahasketa bat da.

GRIMA

Zaratatik jaio ziren Grima, Galiziako eszenako stoner/punk/progresibo musikaren promesa gaztea, Facundo Pardo (bateria/bigarren ahotsa) eta Laura Garcíaren (Baxua / Ahotsa) eskutik.

NIZE

Bilboko hirukotea, Andrea Plaza (gitarra eta ahotsa) Intza Arakistain (bateria) eta Niko Bortolini (baxua) dira. Euskarazko letrak eta fuzz eta azpimunduko ahotsez betetako doinu ilunak dituen post rock-a egiten dute.

 

Krealaik Renascenti antzezlana aurkeztuko du

Krealai elkarteak Renascenti antzezlana aurkeztuko du abenduaren 19an Federico García Lorca antzokian.
Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak diruz lagundutako lan hau gazteek sortutako lana da.
Renascentik emozioak ezagutu nahi ditu dantzaren, musikaren eta antzerkiaren bidez.
Sarrerak: krealaielkartea@gmail.com