VGaztea
Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , , ,   —  14 otsaila 2020 08:30

empleo guneEmpleo Gune EHUko Arabako campusak eta Gasteizko Udalak antolatutako enplegu foroa da. 2020ko martxoaren 5ean egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Dagoeneko 200 lan eskaintza baino gehiago dituzte beren webgunean. Eguneratu zure CVa eta eman izena!

Informazio gehiago.

 

instagram 1

Gasteizko gazteek kudeatuko dute instagram @vitoriagazteok kontua. Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez eta Gardentasun eta Edukien Atalarekiko lankidetzan, profil hori sortu du herritarrei ahotsa emateko helburuarekin, udalaren sare sozial bat partikularren —zehazki, 16 eta 35 urte bitarteko gazteen— eskura  jarriz. Ekimen aitzindaria da Estatuan.

Instagrameko profil horrek aukera emango du desberdinen arteko sormena eta komunikazioa sustatzeko, gazteek gehien erabiltzen duten sare sozialetako bat baita. Udalaren helburu nagusia da Gasteizko gazteei beren nortasuna eraikitzen eta autonomia pertsonala garatzen laguntzea, baita gizartean modu aktibo eta parte-hartzailean txertatzen laguntzea ere. Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak aurkeztu du ekimena, Ekialde institutuan, kontua kudeatuko duten lehen bi pertsonekin batera. Oihane Sarasti eta Yerai Dominguez dira.

Funtzionatzeko modua, hemendik aurrera, erraza izango da: ekimenean parte hartzeko interesa duten gazteek Udalaren webgunean emango dute izena. Eta aukeratuak izanez gero, bi astez kudeatuko dute kontua. Denbora hori igarota, beste pertsona batek hartuko du lekukoa. Trukean, kontraprestazio bat jasoko dute: GasteizOn-eko saltokietan truka daitezkeen txartelak.

Udala Gasteizen bizi diren eta bertan ikasi eta lan egiten duten 16 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzentzen zaie nagusiki. Haiek izango dira proiektuaren protagonista nagusiak eta kudeatzaile aktiboak. Adinaz eta Gasteizekin duten harremanaz gain, baldintza bakarra izango da: Instagrameko profila izatea eta sare hori erabiltzen esperientzia pixka bat izatea.

Geihago…

Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , , , , ,   —  13 otsaila 2020 08:00

inkesta

2020ko otsaila eta maiatza bitartean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Gazteen Euskal Behatokiak 1500 gazte elkarrizketatuko ditu, haien egoera eta kezkak ezagutzeko.

Informazio gehiago.

 

Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , ,   —   07:30

Hazilan

HAZILAN pertsona gazteak lan-munduan txertatzera bideratutako programa bat da.

Programan parte hartu duten pertsonen % 63k baino gehiagok lan-munduan sartzea lortu dute.

HAZILAN jarduera-ibilbide osoa da, xede hauei begirakoa:

  • Langabezia- edo azpienplegu- egoeran dauden 20 eta 44 urte bitarteko pertsona gazte prestatuen lan-munduan sartzea lortu dute.
  • Enpresei beren jarduera-arloetan prestatuta eta espezializatuta dauden giza taldeak eskaini, besteak beste, beren hedapen- eta berrikuntza- proiektuak garatzeko.

HAZILAN programan zurekin izango gaituzu, langileen kontratazioa dela eta, enpresak eskatzen ari diren gaitasun sozioprofesionalak (komunikazioa, sormena…) gara ditzazun. Horrez gain, enpresetan egiteko praktikak eskainiko dira, zeinak baliagarriak izango diren lan-merkatuan sar zaitezen.

Informazio gehiago.

Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , , ,   —  12 otsaila 2020 08:00

bibliotecas

Proposamen pedagogikoak ipuinetara, poesiara, musikara eta antzerkira hurbiltzeko. Jarduera erakargarriez beteriko eskaintza familia osoarentzat.

Haur eta familientzako jarduerak: 2020ko otsailetik maiatzera

Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , ,   —   07:30

lansarean

Bai Euskarari Elkarteak LANSAREAN proiektua jarri du martxan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko du:

  1. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ahal izango dituzte  eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

LANSAREAN erreminta berriak Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.

Oso erraza da. LANSAREANen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue. Probatu tresna berri hau eta lagundu, zuen ekarpenekin, etorkizunerako hobetzen.

Informazio gehiago.

 

Kategoriak: Producto de jóvenes  —  Etiketak: , ,   —  11 otsaila 2020 08:00

eypeGazteen Europako Parlamentua (ingelesez: European Youth Parliament) Europako gazteen beharrei aurre egiteko jarrera hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta alderdikoia ez den erakunde bat da. EYPek pentsamendu kritiko eta independentea izatera bultzatzen ditu gazteak, eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren trebetasun sozial eta politikoak ikastea errazten die.

Data: 2020-02-13

Informazio gehiago.

 

Kategoriak: Gazte Plana, Gazteak hedabideetan  —  Etiketak: , , , , ,   —   07:30

tranvía

Gasteizko tranbiaren unibertsitaterako luzapenaren inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean izango da. Euskotrenen tranbiaren unitate estra-luze berriak ere egun berean hasiko dira zerbitzua ematen

Inaugurazioarekin batera “ate irekiko” jardunaldia egongo da. Jardunaldi horretan, erabiltzaileek dohainik erabili ahal izango dute tranbia egun eta hiri osoan, goizeko hamaiketatik aurrera.

Tarte berriaren estreinaldia Geraldine jazz taldeak alaituko du zazpi moduluz osatutako unitate berrietako baten barruan.

Eguerdiko hamabietatik aurrera, Martínez de Aragón kalean, Unibertsitateko azken geralekuaren ondoan, Korrontzi folk talde ezaguna arituko da, eta ondoren Itziar Yagüe gasteiztarrak kontzertua emango du. Inguru horretan bertan, nahi duten guztiek Euskolabel pintxoak dastatu ahal izango dituzte prezio merkean.

Informazio gehiago.

 

Kategoriak: Producto de jóvenes  —  Etiketak: , , , ,   —  10 otsaila 2020 08:00

Bertako fest

Hemendik gertu, gure baratzetik gertu, hori da Bertako Fest, minifesti bat non aukera izango dugun gure etxean, egoitza artistikoetan edo gure hirian edo inguruetan sortzen aritu diren lanak ikusteko.

Etxerako eta munduari erakusteko lekua da.

Ostirala 14_20:00_FANNY GIRAUD CIE JUNTOS, diálogo de una soledad acompañada (Antzerkia)

Larunbata 15 _20:00_DETRITUS TEATRO “Ovarios verdes fritos”

Igandea 16_19:00_COLECTIVO IN EXTREMIS ”Gesto” Teatro eta SUSANNE GRAU “Latencia” Residencias / Egonaldiak 2020 (prozesuaren erakusketa)

Informazio gehiago.

 

Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , , ,   —   07:30

TAE

Ehun bat gaztek antzezpena, gorputz-espresioa, kantua, dantza… ikasten dituzte. Gurekin oholtzan irudikatu eta jolastu nahi duzu? Zure adinetako lagunekin emozio berrien bila joan nahi?

Informazio gehiago.

 

Aurrekoak »