VGaztea

Gazteen Nazioarteko Eguna, abuztuaren 12an

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Gazteriaren Ministroen Mundu Konferentziaren gomendioei jarraituz (Lisboa, 1998). Urtero egiten den ospakizun horren helburua da gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko bazkide gisa duten eginkizuna sustatzea eta gazteek aurre egin behar dieten erronka eta arazoei buruzko kontzientzia sortzeko espazio bat sortzea.

Gazteen Nazioarteko Egunak gazteen ekintzak eta ekimenak ospatzeko eta haiei hitza emateko balio du. Ospakizunak gazteek gazteentzat antolatutako podcast baten antzeko eztabaida baten itxura hartuko du, mundu osoan modu independentean antolatutako beste ekitaldi batzuekin batera, gazteek bizitzan eta prozesu politiko, ekonomiko eta sozialetan duten konpromisoaren garrantzia nabarmentzeko.

Informazio gehiago.

13 kontrol Andre Maria Zuriaren plazan eta inguruetan, abuztuaren 4an

Prebentzio-dispositibo bat ere jarriko dute martxan, mugatutako eremutik kanpo, hirian jende-pilaketarik gerta ez dadin.

13 kontrol jarriko dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Andre Maria Zuriaren plazan eta inguruetan, abuztuaren 4an, arratsaldez, jaiei hasiera eman ohi zaien espazio horietara sarbidea mugatzeko antolatutako dispositibo berezi baten barruan. Izan ere, aurten ez da suziriaren jaurtiketarik izango, pandemia dela eta.

Informazio gehiago.

Arabako selektibitateko notarik onenak

 

Olabideko bi ikasle eta Mendebaldeko bat ia bikain aritu dira: 9.85, 9.77 eta 9.74, 10etik.

Ziurgabetasunez, beldurrez, zalantzaz eta lan asko egin ostean, Ane Betolaza, Naiara Bernabe eta Marta Echaurik merezitako saria jaso dute. Arabako ikasleak izan dira selektibitateko notarik altuenak lortu dituztenak.

Informazio gehiago.

Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketak sariak banatu ditu

nanorrelatos

 

Banatu dira Gasteizko udaletxean Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketaren seigarren edizioaren sariak; Udal Liburutegien Sareak antolatu du aipatutako lehiaketa. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbinak eman dituzte.

“Zorionak eman nahi dizkizuet aurkeztu zareten gazte guztioi, erronka polit hori onartzeagatik, eta parte hartzen eta idazketa sortzailearen abenturan sakontzen jarraitzera animatzen zaituztegu“, adierazi du Cantok.

A kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat) Djamila Ouedraogok lortu du gaztelaniazko lehen saria, eta Sergio Lizarduyk, bigarrena. Euskarazkoan, Aitana Estebanek lortu du lehen saria, eta Olaia Espadasek, bigarrena; azken horrek ezin izan du saria jaso.

B kategorian (DBHko 3. mailatik 18 urtera artekoak), gaztelaniazko atalean, Alba Jonquera izan da lehena, eta Aimar Toquero, bigarrena. Euskaraz, Garazi Gilen estiloa aitortu dute eta haren ondoren, Marina Aguillorena.

19 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Laboral Kutxa sarian, berriz, Erise Pérezek eta Alba Lazcozek lortu dituzte sariak gaztelaniazko atalean, baina bigarrenak ezin izan du saria jaso; euskarazko atalean, berriz, Iñigo Satrustegik eta Beñat Gotillak —hori ere ezin izan da bertaratu— irabazi dute.

Denek diploma bana jaso dute eta horretaz gain, tablet bat lehen saria lortu dutenen kasuan, eta hiriko liburu-denda baterako 50 euroko erosketa-balea bigarren saria lortu dutenen kasuan.

Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute epaimahaia.

216 egilek 371 nanoipuin aurkeztu dituzte orotara.

Informazio gehiago.

Eskerrak eman dizkio alkateak Gasteizko maker komunitateari

makers

Eskerrak eman dizkio alkateak COVID-19ren aurka 10.000 bisa inguru fabrikatu dituen Gasteizko maker komunitateari.

Gasteizko alkateak eskerrak eman dizkie Gasteizko maker komunitatearen ordezkariei. 600 pertsonak Euskadin osatutako sarea (300 Araban) gau eta egun aritu da lanean pandemia garaian, musu truk, COVID-19aren kontrako 10.000 bisera inguru egiteko Araban. 3D-ko inpresioan aditu diren boluntarioek osatu dute komunitatea, ingeniaritza eta diseinuaren arloko profesionalek, hain zuzen ere, eta zipriztinen aurkako biserak egiten hasi ziren osasun arloko langileek berek baliozkotutako modelo batean oinarrituz. Belarriak babesteko eta ateak irekitzeko tresnak ere egin dituzte.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu egin du “pertsona horiek komunitatearen alde egindako lana eta ahalegina”. Alkateak herritar guztien esker ona helarazi die eta “oso harro” agertu da “udalerrian horrelako pertsonak izateaz”. Maker komunitateko ordezkari Iker Martinezek balioetsi egin du herritarren, udalaren, merkatari txikien, hainbat enpresaren -SEUR esaterako- eta, oro har, komunitateari lagundu dioten erakunde eta pertsona guztien lankidetza.

Gasteizko Udalak Simon Bolibar plazako areto bat aldi baterako laga dio COVID-19aren kontra eratu den maker komunitateari, 3D baliatuz osasun materiala egiten laguntzearren. Izan ere, boluntario talde horren lanak bolumen handia hartu du, eta leku bat behar zuten koordinatzeko eta produktuak eta material dohaintzak biltegiratzeko. Aldi berean, udalak PVC-ko 7000 lamina garden ere eman zituen. Halaber, gasteiztar askoren dohaintzak eta laguntza jaso ditu maker komunitateak, baita merkatari txikiena ere. Eta bereziki nabarmendu nahi izan dute sektore hori, bizi duten une zail hauetan.

Informazio gehiago.