VGaztea

Erakusketa ibiltaria: Sexualitateen bidaiak

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Sexualitateen bidaiak erakusketa antolatu du, EMAIZE Sexologia Zentroarekin lankidetzan. Bertan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, hau da, gutako bakoitza izaki bakar eta askotarikoak egiten gaituen alderdietako bati buruzkoa.

Erakusketaren helburua aniztasun horri buruzko gogoeta egitea da, identitate desberdinak, desira erotikoaren orientazioa, genero-adierazpenak, familia-ereduak… balioesteko, betiere ikuspegi zabal eta integral batetik.

Gainera, gizarte-etxe bakoitzean bisita gidatu eta lantegi bana egingo dira. Jarduera horietakoren batean parte hartzea interesatzen bazaizu, bakarka zein taldeka, jar zaitez harremanetan EMAIZE Sexologia Zentroarekin, 945 26 58 96 zenbakian.

  • Erakusketaren egutegia:
    • Iparralde gizarte etxea: urriak 18 – azaroak 1
    • Ibaiondo gizarte etxea: azaroak 3 – azaroak 14
    • Judimendi gizarte etxea: azaroak 16 – azaroak 28
    • Salburua gizarte etxea: azaroak 30 – abenduak 20

Erakusketa ibiltaria

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa.

Gauekoak-ek Oihaneder Euskararen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II. edizioa, Hizki laburrak, antolatzen dute.

16 -30 urte bitarteko gazteentzak zuzentzen da. Erronka, istorio bat idatzi, gehienez 1000 hitz erabiliz antolatzeileek aukeratzen dute hitz bat parte-hartzaileek kontakizunean erabil dezaten. Aurten “oihartzun” da.

Lanak bidaltzeko epea urriaren 15etik azaroaren 15era da. Testuak pdf formatuan bidali behar dira info.gauekoak@gmail.com helbidera.

3 kontakizun irabazle aukeratuko dira, eta 200, 100 eta 50 euroko saria emango zaie, hurrenez hurren.

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, azaroaren 19tik aurrera udal webgunean argitaratuko dira kontakizunak, eta azaroaren 24an sari banaketa bat egingo zaie hiru hautatuei , Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan.

Kontsultatu lehiaketaren baldintzak oinarrietan Imagen archivo pdf.

Informazio gehiago www.vitoria_gasteiz.org/gauekoak edo instragrameko profiletan

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

 

“Matxismoa, gizaldi berriaren esklabotza”. 2020ko Hiretu Hiriaren edizioan saritutako proiektua

« Nola izango dira feminaziak, emakumeak hiltzen badira, ez hiltzen dutenak? », « Ez dugu beste bat nahi », « Matxismoa mende berriko esklabotza da »,  « “Gakoa irakaskuntza eta hezkuntza dira ».

Biribilak dira, besteak beste, Koldo Mitxelenako DBHko 4. kurtsoko gazteek sortutako abesti honetan jasotako esaldietako batzuk. Kantuaren konpositoreek ( 3 ikasle gazte), bere lankideen aportazioez eta parte hartzeaz bideoklip hau osatzen lortu zuten. Koldo Mitxelenako gela horrek Hiretu Hiria- Haz tuya la ciudad programaren barruan honako gai hau lantzea erabaki zuen: « Ingurune matxistak ».

Horretarako, etxe barruan zein kanpoan bizi diren ingurune matxistak identifikatu zituzten, haiek ingurune horietan beren gain hartutako rolei buruzko gogoeta egin zuten, aztertu egin zituzten, eta emakumeek bizi dituzten desberdintasun- eta indarkeria-egoera horiek ikusaraztea erabaki zuten. Gasteizko herritarrak errealitate latz horretaz jabetu daitezen, eta desberdintasun-egoera horiek saihesteko tresnak proposatzeko, “Matxismoa, mende berriko esklabotza” abestia egin eta antzeztu zuten. 2021eko Hiretu hiria Galan, Hiretu – Hiria 2020 edizioan parte hartu zuten 19 taldeek (9 zentrok) gehien bozkatutako proiektua izan zen. Saria aisialdiko eta laneko asteburu bat izan zen, eta hortik sortu zen hemen aurkezten dugun bideo hau.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Bideo honekin emango diogu hasiera 2021eko Hiretu Hiriari. Bertan, 8 ikastetxetako 21 taldek hartuko dute parte.

 

 

 

 

 

+qRap. Rapeatu hesiak hausteko

Jende berria ezagutu nahi duzu rapeatzen ari zaren bitartean? 16 eta 25 urte bitartean badituzu, hartu parte hurrengo 6 larunbatetan El Pilar Gizarte Etxean egingo diren tailerretan, 11:00etatik 13:30era. Urriaren 16an 23an hasiko gara eta izena emateko 688763095 telefonora deitu edo mezu bat bidali behar duzu. Ez galdu aukera!

VitoriaGazteoken kudeatzaile berria dugu

Badugu kudeatzaile berria @Vitoriagazteok Instagram profilean. Hurbildu Eider ezagutzera!
Ander: mila esker gurekin konpartitu dituzun bideo guztiengatik!!

Gasteizko #gazteak: nork izan nahi du hurrengoa?

16 eta 35 urte bitarteko gazteek zuen eskura duzue Instagrameko profil hau 13 egunetan zehar, Gasteizko beste gazte batzuekin zuen interesak, kezkak, artelanak… edo nahi duzuena konpartitzeko. Horren truke, Gasteiz On-eko dendetan gastatzeko erosketa txartel bat jasoko duzue.

Izena eman ahal duzu gure weborrialdean.

Ainhoa Ordoñez eta ‘Eskua’ dokumentala ( Gazte Sortzaileak)

Ainhoa Ordoñezek Euskara Zerbitzuko “ Gazte sortzaileak” programako beka bat irabazi zuen iaz. Orain Oihanederrera etortzen zaigu aukeztera bere emaitza, Eskua.

Azken denboraldi honetan Gasteiz artista komunitate txikia sortzen hasi da. Musikariak, iluztraziogileak, zinemagileak, argazkilariak etab.bere lana bultzatzeko alternatiba ezberdinak sortzen hasi dira.

Dokumental honek artista hauen erretratu bal bilatuko du, haien eguneroko errealitatearen erregistroaren eta haien lan artistikoaren batuketa dela medio. Beraz, disziplina artistiko desberdinak nahastuz, Gasteizko artista komunitate txiki honen identitate islatzen duen ikus-entzunezko pieza da.

  • Tokia: Ortuño aretoa (Oihaneder Euskararen Etxea)
  • Egunaurriak 15.
  • Ordua: 20:00.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sarrerakeskuragarri plazak bete arte.

Sarrerak eskuratu 

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

 

Ibague eta Gasteiz: gazteak sarean

Gazte Plana: Erronka gazteak

Erronka: gazteak Gazte Planaren esparruan, Gazteria Zerbitzua, Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Kolonbia-Euskadi elkartearekin batera, proiektu bat garatzen ari dira kultura-kudeaketako prozesuak indartzeko, gazteen ekimenak sendotu eta jasangarriak izan daitezen.

Aldi bereko horma-irudia egitea

Ekimen hori bi hirietan aldi berean esku-hartze artistiko bat egitean islatu da. Gasteizen, Ariznabarrako Kiroldegian, Irantzu Lekuko zuzendaritza tekniko eta artistikoak koordinatuta eta hiriko gazteen parte-hartzearekin. Ibaguen Darío Echandía Plazan margotu da murala.

Urriaren 8an, ostiralean, bi horma-irudiak inauguratu dira, Ibaguerekin konexio bat eginez esperientzia partekatzeko.

 

Horma-irudia ikustera animatzen zaitugu!

 

Klimaren aldeko jardunaldiak: hitzaldiak, lantegiak, dokumentalak eta kontzertuak

 

Klima aldaketaren aurkako Fridays For Future mugimendu globalaren testuinguruan, Montehermoso Jauregiak, Falerina Lorategiak eta Etxauri plazak “Klimaren aldeko Jardunaldiak” hartuko dituzte urriaren 16an eta 17an, “Kontsumo jasangarrirako alternatibak” hizpide.

 

Programa

Urriak 16, larunbata
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10: 00-10: 30 Jardunaldien aurkezpena Fridays For Future Gasteiz, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Vital Fundazioaren eskutik (Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan).

10: 30-11: 30 Hitzaldi-solasaldia Goiener energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko kooperatibarekin (Ortuño aretoa).

11:45 Elikadura subiranotasunari buruzko hitzaldia, Bionekazaritzaren eskutik (Ortuño aretoa).

13:00 Hitzaldi-solasaldia Enara I. Domínguezekin (Ziklikoan bizitzen): “Nola lagun diezaioke klimari Ekonomia Feministaren ikuspegiak?” (Ortuño aretoan).

Geihago…

“Jokoa aldatu” Jokoarekiko menpekotasunaren aurkako jardunaldia (Gauekoak)

Jokoarekiko mendekotasunaren aurkako jardunaldia reIncorpora proiektuarekin batera.

Jokoarekiko adikzioaren arazoa gero eta garrantzitsuagoa da, eta eztabaida handia izan da gazteen artean azken urteotan. Auzo xumeetan gero eta finkatuago dauden joko eta apustu lokalekin,gazteek sarritan lokal horietara jotzen dute aisialdirako modu gisa.

Ohitura horiek prebenitzeko, jardunaldi bat proposatzen dugu jokoarekiko mendekotasunari eta online jokoari buruzko hitzaldiekin, profesionalen eskutik eta arazo horiek lehen pertsonan bizi izan dituzten pertsonen mintzaldiekin.

Ondoren mahai-ingurua bertaratutakoekin.

Inskripzioak zabalik 

Informazio gehiago gure sare sozieletako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Talde berriak Hizkuntza Klubean

Hizkuntzak praktikatu nahi badituzu eta zure hizkuntzaren jariotasuna hobetu nahi baduzu,  interesgarria izan daiteke zuretzat.

Bi talde berri ireki ditugu, bata ingelesezkoa, asteartetan 17:00etatik 18:30era eta bestea italierazkoa, ostegunetan 17:30etik 19:00etara.

Gainera, frantseseko, gaztelaniazko eta euskarazko beste talderen batean plaza libreak daude oraindik.

Bisitatu gure webgunea informazio gehiagorako eta eman izena, hastera goaz eta!