VGaztea

“Konektatzeko prest?” Informazio kanpaina

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak “Konektatzeko prest?” kanpaina abian jarriko du. Kanpaina sortu da informazioa deszentralizatzeko eta gazteengana iristeko asmoz.

Programa berria da, eta Gasteizko gazteentzat erabilgarria den informazioa hurbiltzea eta haien zalantzak eta interesak jasotzea du helburu.

Horretarako, informazio-stand mugikor bat sortu da, eta urriko eta azaroko larunbatetan Gasteizko gazteen ohiko topalekuetara hurbilduko da.

Kanpaina, 14 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta urriaren 22an jarriko da martxan.

Hurbiltzen diren gazte guztiek oparitxo bat izango dute (mugikorrerako euskarri bat). Gainera, ekarpenak eginez parte hartzen dutenek Iphone 11 baten zozketan parte hartuko dute.

Hizkuntza Kluba

Irekita dago Gazte Informaziorako Udal Bulegoko Hizkuntza Klubean izena emateko epea.

Ingeleseko taldeetan eskaera handia dagoenez, talde berri bat sortu dugu astearte arratsaldeetan. Baina gehiago ere badaude: frantsesa, gaztelania, euskara.

Anima zaitez eta apuntatu, hizkuntzak praktikatzeko modu dibertigarria da, baina gogoratu ez direla gramatika-eskolak, elkarrizketa taldeak baizik.

Interesatzen zaizun talderen bat ikusten baduzu baina osorik badago, gogoratu erreserba zerrendan izena eman dezakezula mezu elektroniko bat bidaliz infogaztea@vitoria-gasteiz.org helbidera edo 945161330 telefono zenbakira deituta.

Datorren astean hasiko dira eskolak. Berehala ikusiko dugu elkar!

Lantokiko prestakuntza egiten ari bazara, ikusi Enpresako egonaldi-beketarako deialdia

Ikaslan Arabak jakinarazi digu lantokiko prestakuntza egiten ari diren ikasleentzako enpresako egonaldi-beken deialdia ireki dela.

Deialdia Eusko Jaurlaritzak egiten du eta eskaera egiteko epea urriaren 16ra arte dago zabalik.

Onuradunak aurtengo irailetik abendura bitartean lantokian prestakuntza-modulua egiten ari direnak dira. Praktikaldia amaitu ondoren, enpresan 1 eta 3 hilabete bitartean jarraitzea da helburua. Horretarako, logikoa denez, enpresa ados egon behar da eta hitzarmen bat ezarri behar da enpresaren eta ikastetxearen artean.

Informazio gehiago

Gazte Informatzaileen Sarea. 2021-22ko edizioa

Martxan dago Gazte Informatzaileen Sarearen edizio berria.

Programa honen bidez, Gasteizen ikasten ari diren 15-25 urteko gazteak, ikasturte batez, gazteentzako interesgarria den informazioa biltzeko eta zabaltzeko prozesuaren protagonista bihurtzen dira: prestakuntza, bekak, lehiaketak, aisialdia…

Ikasleak, DBH 4. mailan, batxilergoan edo Lanbide Heziketan egon behar dira. Parte hartzea ikastetxeen bidez egiten da.

Informatzaile gazteek ekarpen ekonomikoa jasotzen dute egiten duten lanagatik.

Parte hartzeko epea zabalik: irailaren 24ra arte.

 

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Betebeharrak

– 24 urtera arteko ikasleek

–  Gasteizen erroldatuta egotea

–  Gasteiztik kanpo -barnetegian edo ostatua nahiz bizilekua bertan hartuta- ikastea

Epea

Abenduaren 31 arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.

 

info gehiago: http://v-g.eus/hobaria

 

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.

Iragarki Taula

Gazteentzako (16-35 urte) gune bat da, eta bertan iragarri edo aurkitu daiteke bilatzen ari direna: alemaneko irakasle bat, zaletasun bat partekatzeko lankide bat, alokairuko gela bat…

35 urte baino gehiago badituzu, baina pisu bat edo logelak alokatu edo eskaintzeko lan bat baduzu, iragarki bat ere jar dezakezu.

Doako zerbitzua da.

Kontsultatu gure webgunea informazio gehiagorako eta iragarki bat jartzeko.

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.