VGaztea

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa.

Gauekoak-ek Oihaneder Euskararen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II. edizioa, Hizki laburrak, antolatzen dute.

16 -30 urte bitarteko gazteentzak zuzentzen da. Erronka, istorio bat idatzi, gehienez 1000 hitz erabiliz antolatzeileek aukeratzen dute hitz bat parte-hartzaileek kontakizunean erabil dezaten. Aurten “oihartzun” da.

Lanak bidaltzeko epea urriaren 15etik azaroaren 15era da. Testuak pdf formatuan bidali behar dira info.gauekoak@gmail.com helbidera.

3 kontakizun irabazle aukeratuko dira, eta 200, 100 eta 50 euroko saria emango zaie, hurrenez hurren.

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, azaroaren 19tik aurrera udal webgunean argitaratuko dira kontakizunak, eta azaroaren 24an sari banaketa bat egingo zaie hiru hautatuei , Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan.

Kontsultatu lehiaketaren baldintzak oinarrietan Imagen archivo pdf.

Informazio gehiago www.vitoria_gasteiz.org/gauekoak edo instragrameko profiletan

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

 

“Lurra Ukitu, erlaxatzeko eta naturarekin berriro konektatzeko tailerrak”

Maitane Saez gazteak, berak sortutako “La Cabaña Pottery & Plants” plataformatik jaurtitzen du proposamen hau, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren “Haziak-Ideia gazteak” lehiaketan saria jaso duenetariko bat.

Pantailetatik deskonektatzeko, egoera fisikoa hobetzeko eta eskuzko lanaren bidez sormena bideratzeko beharretik sortutako proiektua da “Lurra Ukitu, erlaxatzeko eta naturarekin berriro konektatzeko tailerrak”; Covid birusak eragindako hondamenak eta pantaila digitalen mendekotasuna leuntzeko ahalegin bat.

Bere helburu nagusia da gorputza aktibatu, burua askatu eta sormena antzeko gustu eta kezkak dituzten pertsonen inguruan jariatzeko alternatibak eskaintzea,  eguneroko bizitzan gorputzaren, adimenaren eta gizartearen ongizateari dagokionez hobekuntzak esperimentatzeko.

Gazte-proiektu honek bikain egokitzen diren hiru diziplina batzen ditu: ariketa (pilates & yoga),), zeramika eta landareak. Jardunaldi bakoitzean hainbat profesionalek parte hartuko dute, gorputza zaintzeari, buztingintzari eta landareen laborantzari buruzko ikuspegi aditua emateko.

Tailerrak urriaren 16an hasiko dira eta plaza guztiak beteta daude. (+) Info: “Lurra Ukitu”, erlaxatzeko eta naturarekin berriro konektatzeko lantegiak.

Lantegi honek gazteen artean piztu duen interesa baloratuz, Lurra Hartzeko II. Jardunaldia egitea aurreikusi da. Interesaturik baldin bazaude , Instagram-en mezu pribatu baten bidez (La Cabaña Pottery & Plants) edo www.lacabanapotteryandplants.es web orriaren bidez izena eman dezakezu.

“Matxismoa, gizaldi berriaren esklabotza”. 2020ko Hiretu Hiriaren edizioan saritutako proiektua

« Nola izango dira feminaziak, emakumeak hiltzen badira, ez hiltzen dutenak? », « Ez dugu beste bat nahi », « Matxismoa mende berriko esklabotza da »,  « “Gakoa irakaskuntza eta hezkuntza dira ».

Biribilak dira, besteak beste, “Pecas Voladoras” izeneko taldeak sortutako abesti honetan jasotako esaldietako batzuk.  Koldo Mitxelena ikastetxeko DBHko 4. mailako 3 ikasle gaztek osatzen dute taldea. Hiru gazte horiek, ikaskideekin batera, Hiretu Hiria- Haz tu la ciudad programaren barruan honako gai hau lantzea erabaki zuten: « Ingurune matxistak ».

Horretarako, etxe barruan zein kanpoan bizi diren ingurune matxistak identifikatu zituzten, haiek ingurune horietan beren gain hartutako rolei buruzko gogoeta egin zuten, aztertu egin zituzten, eta emakumeek bizi dituzten desberdintasun- eta indarkeria-egoera horiek ikusaraztea erabaki zuten. Gasteizko herritarrak errealitate latz horretaz jabetu daitezen, eta desberdintasun-egoera horiek saihesteko tresnak proposatzeko, “Matxismoa, mende berriko esklabotza” abestia egin eta antzeztu zuten. 2021eko Hiretu hiria Galan, Hiretu – Hiria 2020 edizioan parte hartu zuten 19 taldeek (9 zentrok) gehien bozkatutako proiektua izan zen. Saria aisialdiko eta laneko asteburu bat izan zen, eta hortik sortu zen hemen aurkezten dugun bideo hau.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Bideo honekin emango diogu hasiera 2021eko Hiretu Hiriari. Bertan, 8 ikastetxetako 21 taldek hartuko dute parte.

 

 

 

 

 

Ainhoa Ordoñez eta ‘Eskua’ dokumentala ( Gazte Sortzaileak)

Ainhoa Ordoñezek Euskara Zerbitzuko “ Gazte sortzaileak” programako beka bat irabazi zuen iaz. Orain Oihanederrera etortzen zaigu aukeztera bere emaitza, Eskua.

Azken denboraldi honetan Gasteiz artista komunitate txikia sortzen hasi da. Musikariak, iluztraziogileak, zinemagileak, argazkilariak etab.bere lana bultzatzeko alternatiba ezberdinak sortzen hasi dira.

Dokumental honek artista hauen erretratu bal bilatuko du, haien eguneroko errealitatearen erregistroaren eta haien lan artistikoaren batuketa dela medio. Beraz, disziplina artistiko desberdinak nahastuz, Gasteizko artista komunitate txiki honen identitate islatzen duen ikus-entzunezko pieza da.

  • Tokia: Ortuño aretoa (Oihaneder Euskararen Etxea)
  • Egunaurriak 15.
  • Ordua: 20:00.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Sarrerakeskuragarri plazak bete arte.

Sarrerak eskuratu 

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

 

Ibague eta Gasteiz: gazteak sarean

Gazte Plana: Erronka gazteak

Erronka: gazteak Gazte Planaren esparruan, Gazteria Zerbitzua, Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Kolonbia-Euskadi elkartearekin batera, proiektu bat garatzen ari dira kultura-kudeaketako prozesuak indartzeko, gazteen ekimenak sendotu eta jasangarriak izan daitezen.

Aldi bereko horma-irudia egitea

Ekimen hori bi hirietan aldi berean esku-hartze artistiko bat egitean islatu da. Gasteizen, Ariznabarrako Kiroldegian, Irantzu Lekuko zuzendaritza tekniko eta artistikoak koordinatuta eta hiriko gazteen parte-hartzearekin. Ibaguen Darío Echandía Plazan margotu da murala.

Urriaren 8an, ostiralean, bi horma-irudiak inauguratu dira, Ibaguerekin konexio bat eginez esperientzia partekatzeko.

 

Horma-irudia ikustera animatzen zaitugu!

 

Klimaren aldeko jardunaldiak: hitzaldiak, lantegiak, dokumentalak eta kontzertuak

 

Klima aldaketaren aurkako Fridays For Future mugimendu globalaren testuinguruan, Montehermoso Jauregiak, Falerina Lorategiak eta Etxauri plazak “Klimaren aldeko Jardunaldiak” hartuko dituzte urriaren 16an eta 17an, “Kontsumo jasangarrirako alternatibak” hizpide.

 

Programa

Urriak 16, larunbata
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10: 00-10: 30 Jardunaldien aurkezpena Fridays For Future Gasteiz, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Vital Fundazioaren eskutik (Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan).

10: 30-11: 30 Hitzaldi-solasaldia Goiener energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko kooperatibarekin (Ortuño aretoa).

11:45 Elikadura subiranotasunari buruzko hitzaldia, Bionekazaritzaren eskutik (Ortuño aretoa).

13:00 Hitzaldi-solasaldia Enara I. Domínguezekin (Ziklikoan bizitzen): “Nola lagun diezaioke klimari Ekonomia Feministaren ikuspegiak?” (Ortuño aretoan).

Geihago…

#Fem Portraits: artibismoren lantegiak (Gauekoak)

Artibismo feministentzako sormen tailerrak eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko arte interbentzioak espazio publikoan.

Asko dira kontatutako eta ikasitako historian ezezagunak izan diren emakumezkoen eta historianzehar berrikuntzak eta aurrerakuntzak bultzatu dituztenak. Artibismoak, arte eta aktibismoa batzen dituzten ekimenak dira, kalean gauzatzen direnak eta eragin politiko soziala bultzatu nahi dituztenak.

Proiektu honen bidez, Artibismoaren ereduak eta garapena azalduko da, gero, artibismo interbentzioak elkarlanean garatzeko.

Plantilen teknikaren bidez emakume erreferenteen erretratuak eta arloak bereiztera bultzatuko ditugu gazteak.

  • Tokia: Artgia Sorgune aretoa.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara.
  • Egunak: urriaren 4tik 20ra ( astelehenetan eta asteazkenetan)

Aurretikoinskripzioarekin Gauekoak-en udal ataletik, egoísta elektronikotik edo gure Sare sozieletako profiletik.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldian izena emateko azken egunak

Hiruburu Instagram

Hator politikariekin eta teknikariekin eztabaidatzera gazteentzako etxebizitzari eta kalitatezko enpleguari buruz ‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ Hiruburu jardunaldian.

Irailaren 29an bilduko gara Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian, 18:00etan. Ez ahaztu aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa dela.

Azken egunak inprimaki honen bidez izena emateko.

Informazio gehiago: www.egk.eus

Bisitatu “Kaukasia” argazki erakusketa

Gazte Informaziorako Udal Bulegoak “Kaukasia” argazki erakusketa ikusgai du azaroaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 14: 00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da Espainia plazako bulegoan.

Miguel Zulaica Parra abenturazale gaztea, motxila bizkarrean eta kamera eskuan, udaro edo oporraldi txiki bakoitzean abiatzen da mundua ezagutzera, esperientzia berriak bizitzera eta motxila bizipen berriez beteta itzultzera. Argazkilari afizionatua da, eta bere web galeria propioa du. Bertan, azken urteetan egindako argazki-lana erakutsi eta partekatzen du.

“Kaukasia”rekin, egileak Armenian eta Georgian zehar egin zuen ibilbidea erakusten digu, baita bere bidaian zehar aurkitu zuena ere, une oro bere beste anaia bidaiariarekin batera. Armeniar monasterioak esploratzea eta Georgiako iparraldeko Kaukaso mendietako urruneko herrietaraino barneratzea abentura honen esperientzia batzuk baino ez ziren izan.

Informazio gehiago: https://v-g.eus/KaukasiaErakusketa
Egilearen argazki gehiago dituen web galeria: https://www.flickr.com/photos/mzulaica