VGaztea

Adikzio teknologikoei buruzko jardunaldi digitala

adicciones tecnológicas

Gizarte Erantzukizunaren eta Iraunkortasunaren arloko konpromisoen esparruan, batez ere adingabeei eta hezkuntza-eremuari zuzendutako jarduketen esparruan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eta Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzak, Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza eta Gazteria Sailarekin, Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzaren Institutu Nazionalarekin (INTEF) eta INJUVE Institutuarekin lankidetzan, IKTak sustatu ditu, haurren teknologia-arduradunekin, teknologia-jardunaldi digital bat antolatuz.

Jardunaldia martxoaren 24an izango da, 16:00etan, eta streaming irekian jarraitu ahal izango da esteka honen bidez.

Informazio gehiago.

Har ezazu kontrola 2021

Har ezazu kontrola

Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.

Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, ‘Hartu kontrola’ izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.

Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola! Geihago…

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da”

Gasteizko gazteentzako jarduerak
  • Xake-mate erronka – Ihes-areto birtuala zenbait jokalarirentzat. Gehienez ere 45 minutuko epean joko-gunetik ihes egiteko gauza zara? Jarduera hau arazoaren erdirako aurreikusita dago.
  • Esku-hartzeak bide publikoan gazte-taldeekin, non ausazko jokoak eta kirol-apustuak tartekatzen diren. Kaleko sentsibilizazio-programa bat da, “koadrilaz koadrila” egitekoa, ludopatien eta beste adikzio batzuen arriskuez hausnarrazteko.
  • Apustu bat, bizitza bat. Apustuek zure bizitza alda dezakete. Laster, bideo bat izango duzu hemen, nola kiro-apustuek mutil gazte bat guztiz harrapatu zutela erakusten duena.
Talde berezientzako jarduerak
  • Zer dakizu ausazko jokoez eta horien arriskuez? Prestakuntza lantegi teoriko-praktikoak, informazio garrantzitsua eta tresnak eskaintzeko gazteekin lan egiten duten kiroletako begiraleei. Kiroletako begiralea bazara eta lantegiak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen: asajer@telefonica.net.
  • Gasteizko adikzioen inguruko baliabide-gida bat egitea Gida eskuragarri izango da abenduan.
Ikasteentzako jarduerak

Jokatzeko ohitura amets guzti-guztiak gal ditzakete: pertsona benetan elikatzen duten bizi-esperientziak, kalitatezko denbora adiskideekin, familiako harreman onak, ikasketetan kontzentratzeko gaitasuna, horien bidez gero norberak nahi duena izan ahal izateko, dirua, eta abarren abarra. Amets horiek lausotu egiten dira joko patologikoan hastearekin bat, desagertzera jotzen dute. Oro da jokoan. Geihago…

Gazte eta nerabeekin adikzioen prebentziorako tresnak. EGKren jardunaldia.

Nola landu dezakegu adikzioen gaia gazte eta nerabeekin? Zein dira arlo honen baitan dauden esku-hartzeko tresnak? Galdera hauei erantzuteko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, “Gazte eta nerabeekin adikzioen prebentziorako tresnak” jardunaldia antolatu dugu Euskalduna Jauregiko 5A-Sala B3 aretoan abenduaren 19an. Eman izena hemen!

Ekitaldi honen bitartez gai honi buruz dagoen informazioa gizarteratu eta astialdiko taldeen eskura jarri nahi dira, baita adikzioen prebentzioan diharduten espazio eta entitateei ikusgarritasuna ematea ere. Ildo horretan, oso garrantzitsua da nerabe eta gazteekin lanean diharduten begirale eta hezitzaile gazteak sentsibilizatzea eta, honekin batera, praktika egokien inguruan informatzea. Modu honetan, egunerokoari begira jarri eta  prebentziorako dauden tresnak eta materialak lehen eskutik ezagututa, taldeek gazteekin eta nerabeekin jarduteko bideak eta aukerak azter ditzakete.

Jardunaldiko egitaraua

Geihago…