VGaztea

Lan aktibazioko lantegiak

empleo

30 ordu irauten du, 3 orduko 10 saiotan banatuta, astelehenetik ostiralera, elkarren segidako bi astetan.

Lantegiaren programa eta edukiak

1. blokea: Ni eta lan merkatua
  • 1. lantegia. Esnatu. Ezagutu ezazu lan-merkatu berria.
    Helburua: ekonomia global batean lan merkatuan izandako aldaketak ezagutzea.
  • 2. lantegia. Zentratu. Zure estrategia bideratu.
    Helburua: zure proiektu profesionalarekin eta merkatuarekin koherente den helburua zehaztea.
2. blokea: Enplegu bilaketan jarrera hobetzeko estrategiak
  • 3. lantegia. Indartu. Gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun gakoak.
    Helburua: Lan merkatuan gehien balioesten diren zeharkako gaitasunak ezagutzea.
  • 4. lantegia. Bereiztu. Ikas ezazu zeure marka pertsonala eraikitzen eta indartzen.
    Helburua: marka pertsonala eraiki eta indartzeko eta besteengandik bereizteko gakoak ezagutzea.
  • 5. lantegia. Erlazionatu. Lor ezazu bila ari zaren enplegua zure kontaktu sozialen bitartez.
    Helburua: harreman profesionalen sare sendoa osatzen ikastea, enplegua bilatzeko aukerak handitu ahal izateko.
  • 6. lantegia. Konektatu. Internet enplegua lortzeko baliabide gisa.
    Helburua: enplegua lortzen laguntzen duten web-orri nagusiak ezagutzea.
  • 7. lantegia. Antolatu. Denbora kudeatzeko informatika tresnak.
    Helburua: denbora hobeto administratzeko informatika tresnak ezagutzea.
  • 8. lantegia. Aurkeztu. CV deigarria landu.
    Helburua: curriculuma helburu profesionalak lortzeko tresna gisa erabiltzen ikastea.
  • 9. lantegia. Promozionatu. Hautatze elkarrizketa: nola erakutsi zure bertsiorik onena.
    Helburua: hautaketa elkarrizketa bat arrakastaz gainditzen laguntzeko estrategiak ikastea.
3. blokea: Laneratzeko plan pertsonalizatua osatzen
  • 10. lantegia. Planifikatu. Zure helburua lortzeko, kudea ezazu denbora eraginkortasunez.
    Helburua: Enplegu bilaketaren planifikazioa eta antolaketa hobetzeko tresnak ezagutu eta erabiltzea.

Informazio gehiago.

Enplegua bilatzeko coaching

empleo

Lan-merkatuan txertatzeko arazorik baduzu, edo lan-bilaketan galduta edo etsita sentitzen bazara, hauxe da zure programa.

Lantegiek 28 ordu irauten dute, coach profesionalek zuzendutako talde-dinamika eta banakako elkarrizketen bidez, zure talentua aurkitzen eta garatzen lagunduko dizugu, zure bereizgarriak identifikatzen, eta zure marka pertsonala nabarmendu eta sustatzen.

Programa eta edukiak

  • 1. saioa. Begirada estrategikoa.
    Helburua: Taldearen sinergia sortzea eta elkar ezagutzea. Neure burua nola definitzen dudan ohartzea, nire alde indartsuak, baliabideak, gaitasunak eta garatu gabeko potentziala zein diren aurkitzea.
  • 2. saioa. Nire lidergoa aktibatzen
    Helburua: Norberaren berezko dohainak aurkitzea.
  • 3. saioa. Nire indarrarekin konektatu nire etorkizuna eraikitzeko
    Helburua: Baieztapenen eta interpretazioen artean bereiztea. Oraingo interpretazio murriztaileak lantzea eta birdefinitzea. Bultzatzen nauenarekin konektatzea.
  • 4. saioa. Talde lana
    Helburua: Parte-hartzaile bakoitzaren proaktibitatea sustatzea. Parte-hartzaileen arteko trukea aktibatzea.
  • 5. saioa. Aurkezpen eraginkorra
    Helburua: Eraginkortasunez komunikatzeko eta aurkezpenak egiteko gakoak ikastea.
  • 6. saioa. Profesional gisa, zer dut eskaintzeko?
    Helburua: Eskaintza ahaltsuago a lantzea, merkatura indarrez irteteko. Nire curriculuma hobetzea eta harekin identifikatzea (marka pertsonala).
  • 7. saioa. Lan-merkatuan nire lekua aurkitzea
    Helburua: Ditudan ahalbide profesionalak aztertu eta definitzea, ikuspegia zabalduz eta aukera berriak kontuan hartuz. Ekintza plan bat garatzea, nire enplegu bilaketa hobetzeko.
  • 8. saioa. Lan elkarrizketa. Eta nork bere burua hauta gaitzat aurkeztea
    Helburua: lan-elkarrizketari arrakastaz aurre egiteko gaitasunak garatzea. Niretzako lan tarte bat bilatzen ikastea, eskaintzarik ez bada ere: nork bere burua hautagaitzat aurkeztea ekintza planaren barruan.

Informazio gehiago.

Uztailan ere, zure zalantzekin laguntzen dizugu. Psicoasesoria eta Asexoria

asesorías

 

Iaz bezala aurten ere uztaileko goizetan Psicoasesoriak bere ateak irekitzen ditu, Asexoriak ere, bere goizeko ordutegia gehitu egiten du. Horrela zerbitzu hauek erabili ahal izango dituzu beraien betiko ordutegian eta hainbat goizetan.

Psikoasesoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4

  • Astelehen, asteazken eta ostiralean: 11:00 – 13:30
  • Astelehenetik ostegunera: 18:00 – 20:30

Telefonoa: 945 161 904

Posta elektronikoa: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Asexoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4

  • Astelehen, astearte eta asteazkenetan: 11:00 – 13:00
  • Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30

Telefonoa: 945 161 583

Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

Gainera jakinarazten dizuegu, Asesoria Juridikoa itxita egongo dela Irailerarte.

Uztailan ere, zure zalantzekin laguntzen dizugu. Psikoasesoria eta Asexoria.

Iaz bezala aurten ere uztaileko goizetan Psicoasesoriak bere ateak irekitzen ditu, Asexoriak ere, bere goizetako ordutegia gehitu egiten du.

Horrela zerbitzu hauek erabil ahal izango dituzu beraien betiko ordutegian eta hainbat goizetan.

Psikoasesoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Astelehen eta astearteetan: 11:00 – 13:30.

– Astelehenetik asteazkenera: 18:00 – 20:30.

Telefonoa: 945 161 904

Posta elektronikoa: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Asexoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 11:00 – 13:00

-Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30

Telefonoa: 945 161 583

Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

Gainera jakinarazten dizuegu, Asesoria Juridikoa itxita egongo dela Irailerarte.

Gazteentzako Lege aholkularitza

Udalak doako eta isilpeko zerbitzu hau eskaintzen dizu 16 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara, bertan abokatuek orientabideak eta laguntza emango dizkizute.

Pertsonalizatutako arreta. Santa Maria kalea, 4. . Landatxo gizarte etxea, 1. solairua. Ordutegia: ostegun eta ostiraletan, 18:00 – 20:30. Tel: 945161330/ OMIJ (Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoa)  Edo bidal dezakezu mezu elektroniko bat hurrengo helbide elektronikora: asejurjoven@vitoria-gasteiz.org

Agiri interesgarriak

  1. Laneko gida gazteentzat
  2. Gasteizko gazteentzako udal etxebizitzaren gida
  3. Aholkularitza Juridikoa – Gazteak – Ohiko galderak

Gazteen zalantza juridikoei erantzuna ematen zaie

Gasteizko Udalaren gazteentzako Aholkularitza Juridikoak zerbitzu horretan egiten diren ohiko galderen erantzun zerrenda bat kaleratu du formatu digitalean.

Lan-kontratuko arazoak edo zalantzak, alokairu hitzarmenak (etxebizitzak, lonjak,…), etxe bat erosteko kontratuak, hipoteka, Gizarte Segurantza, erreklamazioak, isunak, fidantzak, aseguruak, telefonia-konpainiak… Gai horien guztien eta gehiagoren gainean abokatu profesionalek gazteentzako Aholkularitza Juridikoan kontseilu eta aholkua eskaintzen dituzte.

Udal zerbitzu isilpeko, publiko eta doako honek Gasteizko gazteek gehien galdetzen duten itaun bilduma bat osatu du. Aipatutako zerrendarekin ohiko galderen formatuan (FAQ) zerrenda bat eskura jarri du udal webguneko hurrengo helbidean: www.vitoria-gasteiz.org/gazteaholkularitzak Geihago…

Gazteizko gazteria zerbitzuaren gazteentzako aholkularitzak

Isilpeko eta doako 3 zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure zalantzak argitzen laguntzeko honako gaien gainean: sexualitatea, arlo juridikoa eta psikologikoa.

Kontsultak aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin ditzakezu. Landatxoko gizarte etxean gaituzu. Santa Maria kalea, 4.

Sexualitate aholkularitza. Sexualitateaz mintzatzen gara: bikotea, erotika, transexualitatea, desiraren orientazioa, sexu-identitatea, homoak eta heteroak, amodioa, orgasmoak, hilekoa, tentetzea, lehenengo aldiak, bikote-gatazkak, LGTBI, haurdunaldiak, etab.

Aholkularitza psikologikoa. Ez zara gai gertatzen ari zaizuna ulertzeko?, erabakiak hartzerakoan blokeatzen al zara? Oldartsuegia zarela uste al duzu?…

Aholkularitza juridikoa. Lonjaren edo pisuaren kontratuarekin zalantzarik al duzu?, zure nomina edo lan-kontratua ulertzeko laguntzarik behar al duzu?, zure konpainia telefonikoarekin arazorik?…