VGaztea

ADMIN IZATEKO boterea nahi duzu?

ADMIN IZATEKO boterearekin Instagrameko @vitoriagazteok profila 14 egunez kudeatu ahalko duzu. Gainera, zeregin hori #Gasteiz-ko zenbait dendatan baliatu daitekeen 60 €-ko opari-txeke batekin sarituko da.

Animatu! 16 eta 35 urte bitartekoa bazara eta Gasteizen bizi bazara, lan egiten edo ikasten baduzu zure egunerokotasuna partekatu ahalko duzu: bideoak, memeak, argazkiak…

@VitoriaGazteok kontua jarraitu eta ADMIN boterea izan duten guztiak ezagutuko dituzu.😉

Informazio gehiago nahi izanez gero kontsultatu gure weborria.

2 sarrera zozketatzen ditugu Principal Antzokian “Eñaut eta Idoia orkestra sinfonikoarekin” ikusteko

Kontzertua otsailaren 19an 19:30ean izango da. Eñaut Elorrietaren eta Idoia Asurmendiren abesti berezienak, Fernando Velázquez konpositoreak orkestrarako egokituak.

  • Eñaut eta Idoia orkestra sinfonikoarekin: Neguko disdirak
  • Zuzendaria: Fernando Velázquez
  • Antzezleak: Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Fernando Velázquez eta orkestra sinfonikoa
  • Sarrerak: 30/20/15 euro (30 urtetik beherakoa bazara % 50eko deskontua duzu)

2 sarrera ditugu eta gure Instagram profilean (@vggaztea) zozketan parte hartzeko jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Ez ezazu aukera galdu! Urtarrilaren 31ra arte duzu parte hartzeko eta otsailaren 1ean egingo dugu zozketa.

Informazio gehiago

M-Fest 2021. Emakume artisten musika jaialdia. Melenas-Grima-Nize.

Emakumeek soilik egingo duten musika jaialdia, inposiziorik gabeko espazio bat sortu ahal izateko. Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoarekin antolatuko da jaialdia. Horrela, oro har gizonel okupatzen dituzten espazioetan emakume musikarien parte – hartzea bultzatu, normalizatu eta ikusarazi nahi da.

Gasteizko Jimmy Jazz musika aretoan ospatuko dira arratsaldeabenduaren 18an, larunbata, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Musika taldeak Melenas, Grima eta Nize izango dira.

Gonbidapenak eskuratu. 

MELENAS

Iruñeko taldea Oihana (gitarra eta ahotsa), Leire (baxua), Maria (teklatua) eta Lauri (bateria) dira. Musika pop, punk, garage eta psikodeliaren nahasketa bat da.

GRIMA

Zaratatik jaio ziren Grima, Galiziako eszenako stoner/punk/progresibo musikaren promesa gaztea, Facundo Pardo (bateria/bigarren ahotsa) eta Laura Garcíaren (Baxua / Ahotsa) eskutik.

NIZE

Bilboko hirukotea, Andrea Plaza (gitarra eta ahotsa) Intza Arakistain (bateria) eta Niko Bortolini (baxua) dira. Euskarazko letrak eta fuzz eta azpimunduko ahotsez betetako doinu ilunak dituen post rock-a egiten dute.

 

MAGIC ESKUALDEKO TXAPELKETA

Joan den azaroaren 28an, Magic Eskualdeko Txapelketa egin zen Loreto Arriola 25ean, Mirari elkarteak bere jarduerak egiten dituen tokian.

26 pertsonak hartu zuten parte, eta horietatik zazpi neskak ziren. Batez besteko adina 24-25 urtekoa izan da, eta meteorologia gorabehera, Arrasate, Bilbo, Donostia eta Logroñotik parte hartu dute, gure hiriko pertsonez gain.

Gasteizko Mirari Elkarteko Ander Chouza irabazlearentzako saria abenduaren 18an Madrilen egingo den Magic Txapelketa Nazionalerako sailkapena da.

Zorte on Ander! !

Bide batez, jakinarazten dizuegu Magic interesatzen zaizun edozein pertsona Loreto Arriola 25eko lokalera hurbil daitekeela.

Zuzendari gazteen film laburren proiekzioak (Gauekoak)

Zuzendari eta ikus-entzunezko produkzio gazteen film laburren proiekzioak. Florida zinemetan gauzatuko da SAMA elkartearekin lankidetzan.

Euskal animazio esperimentaleko film laburren zikloa, non generoko pieza garrantzitsuenetako batzuk jendaurrean erakutsiko diren.

Isabel Helguera (Donosti, 1961),  Izibene Oñederra (Azkoitia, 1979) eta Mel Arranz (Gasteiz, 1998) gonbidatuak izango dira eta beraien lana aurkezteaz gain (bat edo bi film labur bakoitzeko) hiru belaunaldien arteko elkarrizketaz gozatuko dugu publikora irekia izango den mahainguru baten bitartez.

  • Non:Florida zineman.
  • Noiz: abenduak 10.
  • Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
  • Hizkuntza: euskaraz.

Sarrerak eskuratu.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

 

‘Gure historioa ehuntzen’ Fotobordatuaren lantegia (Gauekoak)

Argazkien gaineko bordatua. Modu autobiografikoan, jatorri eta orientazio sexual anitzen emakumeen arteko topaketa eta solasaldi kolektiborako espazioa sortu nahi da, gorputzak lehen lurralde gisa duen ideiaren inguruan.

Topaketa – saio honen bidez, harien eta argazkien arteko sinergiak sortuz, gure gorputz-lurraldearen inguruko eduki desberdinetako argazkiak berreskuratu eta birkontzeptualizatu nahi dira, memoriaren intersekzionalitatea berreskuratzen dugun bitartean.

Hariek eta orratzek lagunduko digute argazkiak atera ez ziren sentimenduak adierazten eta sortzen, istorioa berrinterpretatuz.

Bordatzeko puntu batzuk, material motak, inspiratzeko ereduak eta teknikari buruzko aholkuak erakutsiko dira.

  • Non: Aldabe gizarte-etxea.
  • Noiz: azaroak 27.
  • Ordutegia: 11:00etatik 19:00etara.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Izen-emateak: zabalik.

Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

 

Ikrame Selkaniren “Il était une fois Émilie…” liburuaren aurkezpena

Azaroaren 19an 18:00etan, Ikrame Selkanik “Il Était une fois Émilie…” liburuaren aurkezpena egingo du Gazte Informaziorako Bulegoan. Frantsesez izango da eta lekua erreserbatzea komeni du, leku mugatuak baitaude. Lekua erreserbatzeko posta elektroniko bat bidali behar da izen-abidenak eta telefono zenbakia adieraziz: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Gauekoak: azaroko jarduerak.

Gauekoak-en azaroko programazioa badator plan interesgarriez beteta. Galdu egingo dituzu?

  • Azaroak 6: Skate Eguna. Skate Eskola kolaborazioarekin. Patinadak, erakustaldiak eta zure ohola kustomizatzeko lantegia.
  • Azaroak 13: Serigrafia tailerra. Teknikaren erabilerak eta istoria ikasi eta efektu desberdinekin experimentatu.
  • Azaroak 20: Project MAGAZINE: aldizkari tradizionaletik fanzine iraultzailera. Emakumeei zuzendutako argitalpenetan erakusten denarekiko ikuspuntu eta errealitate desberdinak ematea, modu sortzaile, aldarrikatzaile, didaktiko, kritiko eta/edo gogoetatsuan.
  • Azaroak 24: Danele Sarriugarteren Erraiak euskarazko irakurketa klubean. Honetaz a parte “Hizki Laburrak” lehiketaren saribanaketa, Jon Basagurenaren kontzertuarekin batera.
  • Azaroak 27: Fotobordatze-tailerra “istorioak ehuntzen”. Argazkiaren gainean bordatuak egin. Eta inkorporazio berri bat oso interesgarria: “Ciudadanía” antzerkia. Rubén Graciaren antzerki-egokitzapena, Mark Ravenhillen izen bereko ipuinarena, Zaragozako Udaleko Gazteria Zerbitzurako.

Gogoratu! jarduera guztiak doakoak dira aurretiko izena ematearekin @gauekoak.gasteiz -en profiletik edo udal webgunearen bidez.

Ikuskizunerako sarrerak eskuragarriak  entradium.com web orritik.