VGaztea

Gasteiz eredu gisa ikusten duten gazteak jaso ditu alkateak

Newman

Madrilgo Newman ikastetxeko ikasleak eta haien tutorea Gasteizen daude egunotan, arrazoi berezi batengatik: deigarria egin zaie Gasteizen klima-aldaketaren aurkako borrokan garatutako esperientzia, Ana Oregi alkateordeak hiriei eta klima-aldaketari buruzko konferentzian parte hartu ondoren. Bertan izan ziren gazteak COP25ean. Hitzaldi horren ondorioz, Gasteizen garatutako esperientzietan zentratutako proiektu bat prestatzen ari dira.

Gorka Urtaran alkateak eta Ana Oregi alkateordeak protesta egin diete gaur, gazteek hainbat udal zerbitzu eta sailekin bilerak egin ostean.

 

Gasteiz konexioan. Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe

Azaroak 28 noviembre, 18.30, Centro Cívico Aldabe, Vitoria-Gasteiz

Laugarren urtez, Gasteiz konexioan abian jarriko da geure hiriaren eta munduko beste lekuen arteko loturak ezagutze aldera.

Ingurugiroarekiko eta planetarekiko kontzientzia (azkenean!) piztu omen den urte honetan, larrialdi klimatikoa abiapuntutzat duten zenbait istoriok aldaketa klimatikoa eta giza eskubideak txanpon bereko bi aldeak direla erakutsiko dute, lehenengoak bigarrena baldintzatzen baitu.

Hondamendi naturalak, lehorteak, uholdeak, itsasoaren mailaren igoera, elikagaien eskasia, gero eta muturrekoagoak diren gertakari metereologikoak, beharrezko migrazioak, pobrezia, desberdintasunak… aldaketa klimatikoaren ondorio batzuk baino ez dira. Baina, zeintzuk dira horien kausak? Geihago…

Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan Gazte Planak garatu dituen ekintzen txosten teknikoa.

Udalaren Gazte Planean (2017-2019) ekintzen artean, 2. lerroan “Krisialdi klimatikoa eta aldaketa klimatikoari buruzko sentsibilizazioa” ekintza egon da.

Txosten teknikoa  (gazteleraz).

Egin diren ekintzak:

  • “Ecobox” aldaketa klimatikoari buruzko sentsibilizazio kanpaina.
  • “Contra el diluvio” taldearekiko lan saioak.
  • Euskadiko hazien sarearekiko lan saioak.
  • GazteLabeko saioak: bat urari buruz eta bestea aldaketa klimatikoari buruz, Ecobox kanpainaren bukaeran.

Lurra amaren nazioarteko eguna, apirilaren 22an.

Apirilaren 22a Lurra Amaren Nazioarteko Eguna da, eta ingurumenaren babesaren zein biodibertsitatearen zainketaren inguruan kontzientziatzea dauka helburu. Kultura askoren omenez aukeratu dute Ama Lurra izena, guztiok hartu eta babestu egiten gaituen planeta izendatzeko erabiltzen dutelako termino hori. Bertatik, hain zuzen ere, bizirauteko behar dugun guztia ateratzen dugu. Gure etxea da, baita gure baliabide-iturri bakarra ere.

Helburu hori lortzeko, zenbait erronkari aurre egin behar diegu: munduko superpopulazioa, kutsadura eta, batez ere, baliabide naturalen erabilera arduragabe bezain zentzugabea. Horren guztiorren ondorioz, planetan bizi diren espezie gehienen habitatak azkar-azkar aldatu dira.

Eduki hau zainduzaitez.com web orritik hartu dugu, eskertzen diegu. Gehiago irakurtzeko, sakatu esteka honetan.

Gaztelab: gazteak eta aldaketa klimatikoa. Apirilaren 4an.

Udalaren Gazte Planak aldaketa klimatikoaren kontra sentsibilizatzeko egiten dituen ekintzen artean (2918ko irailetik aurrera gauzatu dira), hurrengo apirilaren 4an, Gazte Planaren GazteLab saio bat egingo da.

Egun hori arte Andre Mari Zuriaren Plazan aldaketa klimatikoari buruzko Escape Room bat egon da. Ekintza hori ere Gazte Planak bultzatu du. Funtzionatzen egon den astea bukatzeko, GazteLab saio hau planteatzen dugu (gazteek elkarrekin pentsatzen dute eta parte hartzen dute kezkatzen eta interesatzen zaizkien gaietan).

Saioak helburu bezala izango du parte hartzen duten gazteek diseinatu ahal izatea  zein ekintzak burutu behar diren jarraitzeko sentsibilizatzioarekin Gasteizko beste gazteen artean ea zer egin ahal dugun aldaketa klimatikoak ekarri ditugun eraginei aurre egiteko eta beste ekintzetan eraikitzen joan garen dekalogoa bukatzeko. Dekalogo hori hurrengo asteetan plazaratuko da.

GazteLab saioa Landatxo gizarte etxean izango da, ostegunean, apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan eta bi orduko iraupena gutxi gora behera izango du. Parte hartzeko bakarrik email bat bidali behar da gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera. Informazio gehiago lortzeko helbide bera edo 945 161616 telefonoan (6516 luzapenean).

Ecobox arrakastatsua

Ecobox izeneko instalazioa Andre Maria Zuriaren plazan dago jadanik. 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ihes-gelak ingurumenari buruzko gaietan sentsibilizatzea du helburu.

Jasangarritasunarekin erlazionatutako ekimenaren jatorria Gasteizko udalaren IV. Gazte Plana da. Plan honek jorratzen dituen ildoen artean gazteak kontzientziatzea klima-aldaketaren ondorioez, aldaketaren kontrako neurriez lantzen da hiriko mailan zein maila globalean.

Ihes-gelako probek eta asmakizunek murrizketa-, berrerabilpen- eta birziklatze-ohiturak, kontsumo arduratsua, mugikortasun jasangarria, energia-efizientzia edo bertako elikadura ekologikoa besteak beste ikastea dute helburu.

Martxoaren 29tik apirilaren 4ra bitartean egongo da zabalik, ordutegi honetan:  17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, 11:00etatik 15:00etara ere.

Plaza guztiak bete daude Instagram, Facebook eta Twitter gizarte sareetan izena emateko epea ireki denean bezain pronto agortu baitziren. Dena den, jarduera honen berri jaso nahi duen jendeak aipatutako sareetan ecoboxvitoria izeneko profila jarraitu ahal du.