VGaztea

Kultur eskaintza Gasteizko kaleetan

 

Udako programazioa

Hona hemen Gasteizko Udalaren aste honetako kaleko kultur programazioa.

Ikusiko duzuenez, eskaintza askotarikoa da, bai eskaintzen diren ikuskizunengatik, bai zuzenduta dauden publikoengatik.

Gogorarazten dizuegu sarrera librea izango dela edukiera bete arte eta Coviden aurkako neurriak errespetatuko direla.

http://v-g.eus/35XBoAo

 

Gozatu!

Bihar arratsaldeko 19: 00etan Jesús Ibañez Matauco antzokian taularatuko den ‘Also Known As’ antzezlana ikusteko bi sarreren zozketa egin dugu.

Zozketaren irabazlea izan da @lauramtnez28.

Zorionak!

“A.K.A. Also Known As” antzezlana ikusteko 2 sarrera zozkatuko ditugu

Ostegunean, maiatzaren 20an, 19:00etan, Jesus Ibañez de Matauco antzokira doan joan zaitezke lagun batekin.

A.K.A. (Also Known As) lana Carlosen nerabezaroaren garai batez ari zaigu, eta geu ere horren parte gara. Harekin zerikusirik ez duten zirkunstantziengatik, haren oinarriak, erroak, identitatea, dardarka hasten diren une batez. Izan ere, Carlos adoptatua da, eta besteen begiek beraren “benetako” identitatea zein den planteatzera behartuko dute.

Ikuskizunari buruzko informazio gehiago: http://v-g.eus/AKA_eus

Nola har dezakezu parte zozketan?

Sarrerak zozketatuko ditugu Instagram @vitoriagazteok profila jarraitzen duten eta zozketaren publikazioaren urratsak jarraitzen dituzten 16-35 urte bitarteko gazteen artean. Anima zaitez! Bihar (maiatzak 18) arte parte har dezakezu, eta asteazkenean zozketa egin eta irabazlea iragarriko dugu.

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

Antzerkirako gonbidapenak

Gazte-txartelak udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu.

Parte hartu zozketan eta udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitza honako ondorengo ikuskizunerako:

  • Ameriketako bidaia (Ttanttaka) – 15/04/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • El festín de los cuerpos (Dantza Mobile) – 16/04/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Préludes (Alfonso Gómez, Ramón Lazkano, Ensemble Cairn) – 23/04/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Konpromisua (Txalo produkzioak) – 05/05/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • Serenity Suite (Matxalen Bilbao, Natalia García) – 14/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • AKA (Also Known As) – 20/05/21 – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Teatro en castellano
  • Dead (Lasala – Judith Argomániz) – 22/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Anari en concierto – 11/06/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Hnuy Illa (Kukai dantza) – 18/06/21 – Teatro Principal – Danza

Informazio gehiago.

 

Antzerkirako gonbidapenak

Gazte-txartelak neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu.

Parte hartu zozketan eta  neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitza honako ondorengo ikuskizunerako:

  • Kutxidazu bidea Ixabel (Demode produkzioak) – 20/02/17 – Printzipal Antzokia – Musikala euskaraz
  • Carmen. Maquia (Titoyaya Dansa) – 20/02/19 – Printzipal Antzokia – Dantza
  • Un poyo Rojo (Hermes Galdo) – 20/02/26 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari (Pabellón 6) – 20/03/04 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Il Gardeillo Baroque Orquestra – 20/03/06 – Printzipal Antzokia – Musika ikuskizuna
  • Quinta-feira: Abracadabra (Cláudia Dias) – 20/03/11 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Dantza
  • Dribbling (Ignasi Vidal) – 20/03/20 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Fortunata y Benito (LaJoven) – 20/03/23 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Informazio gehiago.

 

Kutsidazu Bidea Ixabel (musikala euskaraz)

Noiz

Eguna: 2021/02/17, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua: 20:30

Lekua

Principal Antzokia

Deskribapena

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Deskontuak

30 urtetik beherakoek: % 50

Informazio gehiago.