VGaztea

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da”

Gasteizko gazteentzako jarduerak
  • Xake-mate erronka – Ihes-areto birtuala zenbait jokalarirentzat. Gehienez ere 45 minutuko epean joko-gunetik ihes egiteko gauza zara? Jarduera hau arazoaren erdirako aurreikusita dago.
  • Esku-hartzeak bide publikoan gazte-taldeekin, non ausazko jokoak eta kirol-apustuak tartekatzen diren. Kaleko sentsibilizazio-programa bat da, “koadrilaz koadrila” egitekoa, ludopatien eta beste adikzio batzuen arriskuez hausnarrazteko.
  • Apustu bat, bizitza bat. Apustuek zure bizitza alda dezakete. Laster, bideo bat izango duzu hemen, nola kiro-apustuek mutil gazte bat guztiz harrapatu zutela erakusten duena.
Talde berezientzako jarduerak
  • Zer dakizu ausazko jokoez eta horien arriskuez? Prestakuntza lantegi teoriko-praktikoak, informazio garrantzitsua eta tresnak eskaintzeko gazteekin lan egiten duten kiroletako begiraleei. Kiroletako begiralea bazara eta lantegiak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen: asajer@telefonica.net.
  • Gasteizko adikzioen inguruko baliabide-gida bat egitea Gida eskuragarri izango da abenduan.
Ikasteentzako jarduerak

Jokatzeko ohitura amets guzti-guztiak gal ditzakete: pertsona benetan elikatzen duten bizi-esperientziak, kalitatezko denbora adiskideekin, familiako harreman onak, ikasketetan kontzentratzeko gaitasuna, horien bidez gero norberak nahi duena izan ahal izateko, dirua, eta abarren abarra. Amets horiek lausotu egiten dira joko patologikoan hastearekin bat, desagertzera jotzen dute. Oro da jokoan. Geihago…

‘On-line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak aurrez aurreko ikastaroekin hasiko da berriro irailetik aurrera. Aforoa, gehienez 12 lagun, eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Irailaren 23an ekingo diegu udazkeneko jarduerei Ortzadarkoek emango duten ‘On- line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroarekin. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Informazio gehiago.

Jolastea arazo bat denean. Ikastaroa

Nerabeak eta gazteak bereziki ahulak dira apustuen eta diruarekin jokatzearen gero eta handiago arriskuarekin. Prestakuntza horren helburua da hezkuntzako profesionalei eta adingabeekin eta nerabeekin lan egiten duten beste talde batzuei tresna eraginkorrak eskaintzea, horrelako jokabideak prebenitzen eta horiei heltzen laguntzeko.

Gazteak, ausazko jokoak eta apustuak. Hurbilketa kualitatiboa

 

 

 

 

 

 

 

 


Nerabezaroari eta gaztaroari buruzko Reina Sofia zentroak “Gazteak, ausazko jokoak eta apustuak. Hurbilketa kualitatiboa”.

Ikerketa honen helburu orokorra 18 eta 24 urte bitarteko gazteen ausazko jokoaren eta diruaren bidezko apustuen portaeraren jarrerak nola eraikitzen diren aztertzeko ikertzea da. Ikuspegi soziologikotik, jolasaren praktika hasteko, mantentzeko eta/edo uzteko motibazioan esku hartzen duten faktoreetan sakondu nahi da.

Informazio gehiago.

#ADICTlescentes egitasmoa

ADICTlescentes

Murtziako institutu bateko ikasleek gerra deklaratzen diete apustu etxeei: “Gazteak arriskuan jartzen dituzue”.

Gazteen arteko jokoaren gorakadak eragin du Jose Plan BHIko ikasleek ‘Adictlescentes egitasmo’ kolektiboa sortzea, egoera horri amaiera emango dioten lege aldaketak exijitzeko: “Gero eta adingabe gehiagok eskatzen dute laguntza”.

Murtzia da Espainiako eta Europako biztanleko apustu etxe gehien dituen erkidegoa (22,10 areto 100.000 murtziarreko, ANESARen datuen arabera): “Ikastetxe eta institutuetatik gertu daude”, dio ikasle talde horretako bozeramaileak.

#QueremosCrecerSanosyLibres lelopean, kasino horietako iragarkietan protagonista diren ospetsuei zuzendutako manifestua egin dute: “Gelditzeko eskatzen dugu. Jabetu zaitezte zer arriskutsua den. Ez al dizue lotsarik ematen?”

Informazio gehiago.

Gasteizko gazteen arteko eztabaida taldeak. Jokoa eta apostuak -18 eta 30 urte artean.

Anima zaitez!

Udalaren Gazteria zerbitzuan ausazko jokoen inguruko ikerketa bat burutzen ari gara, gure hiriko gazteek zenbat eta nola jokatzen duten ezagutzeko.

18 eta 30 urte bitartekoa bazara,eztabaida talde baten parte izan zaitezke (6 persona talde bakoitzean), gai honen inguruko gazteen errealitatea zein den jakiten laguntzeko.

Ez duzu zertan jokatu/apostu egin beharrik; talde heterogeneoen bila gabiltza, eztabaida sustatzeko eta esperientzia eta iritziak partekatzeko.

Datak:

  • Otsailak 21, osteguna. Gaztelaniazko taldea.
  • Otsailak 22, ostirala. Gaztelaniazko taldea.

17:30-19:30, Landatxo – El Campillo.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

945 16 62 15   /   945 16 62 16   /   planempleo35.1@vitoria-gasteiz.org

Apustuak egiten badituzu eta gaztea bazara, ondo erabaki zure apustua.

Asajer elkarteak sentsibilizazio kanpaina egiten ari da gazteak eta apustuei buruz. Bertan komik lehiaketa jarri da martxan 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Aukeratu den gaia, hau izan da: “GAZTEAK, AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK (ONLINE/OFFLI­NE). JOKO ARDURATSUA”.

Kanpainaren liburuxkak esaten duen moduan, “Kontrola galtzea da funtzionamendu okerra salatzen duen adierazleetako bat: hasiera batean pentsatzen zena baino diru gehiago xahutzen da jokoan eta hasiera batean aurreikusitakoa baino denbora gehiago eskaintzen zaio jarduera horri”.

Hemendik kanpainaren detaile gehiago ezagutu ahal duzu.

Anima zaitez eta gazteak eta apustuei buruzko kanpainan parte har ezazu.