VGaztea

Ekin breakfast. Lan-sozietateak, ekiteko beste modu bat

Ekin breakfast

Martxoaren 30ean – 16:30

Ekiteko ekintzak hainbat erabaki dakartza berekin, eta esanguratsuenetako bat da zer formula erabili proiektu berri hori eratzeko.

Ekin Breakfast honetan lan-sozietatearen forma juridikoan zentratuko gara, ekintzailetza modu horren ezaugarriak eta indarguneak erakutsiz. ASLEk Lan Sozietateen aurkezpen orokorra egin ondoren, Arabako 4 enpresak negozio tipologia horri jarraikiz aurrera daramaten ekintzailetza-esperientzia partekatuko dute gurekin.

Informazio gehiago.

Araba Ekinean ekimeneko Eskola Enpresen Feria

45 lantaldek baino gehiagok beren proiektuak aurkeztu dituzte Araba Ekinean ekimeneko Eskola Enpresen Ferian.

200 euroko lehenengo saria Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Mailako Ezuki lantaldearentzat izan zen.

Otsailaren 5ean (ostirala) izan zen Araba Ekinean 2021: “Etorkizuna sortuz” ekitaldiaren lehenengo saioa, ohiko Eskola Enpresen Feria, non 45 lantaldek baino gehiagok beren proiektu ekintzaileak aurkeztu baitzituzten.

Beste urte batzuetan ez bezala, eta egungo zirkunstantziak kontuan izanda, Gasteizko Andre Maria Zuriaren Plazatik –bere ohiko lekutik– mundu digitalera aldatu da feria. Egibide Arriaga, Mendizabala, Eraiken, Gamarra Ostalaritza Eskola, Lorategi Hiria, Egibide Nieves Cano eta Egibide Jesús Obrero ikastetxeetako ikasleek minutu pare bat izan zuten Arabako Foru Aldundiak, Arabako Merkataritza Ganberak eta SEA Arabako Enpresak elkarteak osatutako epaimahai bati beren ideiak aurkezteko.

45 proposamenak entzun ondoren, epaimahaiak erabaki zuen bere lehenengo saria, irabazlearen ideia martxan jartzeko 200 eurorekin hornitua, Ezuki lantaldeari ematea. Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Mailako ikasle talde batek pentsatutako proiektu bat dugu, hau da, “azalerekin kontaktua saihesten duten giltzatakoak fabrikatzea eta saltzea”, zehazki.

 

Ekin breakfast. Ekiteak ez dauka adinik

Alava Emprende

Bizitza profesionala ez da beti lineala izaten, askotan aldaketa asko izaten dira bidean, biraketak, ixten diren etapak eta irekitzen diren etapa berriak. Ekin Breakfast honetan gurekin dauden pertsonek inflexio-puntu bat izan zuten beren bizitza profesionalean: besteren kontura lan egitetik zetozen denak, eta beste norabide bat hartzeko eta ideia propio baten alde egiteko erabakia hartu zuten, ekintzaile gisa jokatuz beren proiektua aurrera ateratzeko. Edozein une ekiteko egokia izan daitekeela erakusten digute guztiek, eta beren prozesu pertsonalen, jasotako laguntzen eta honaino iristeko egindako urratsen berri emango digute, errealitate bihurtutako proiektuak aurkeztuz.

Eguna eta ordua: 2021eko otsailaren 25a, osteguna 16:30 – 18:00

Lekua: Online ekitaldia

Informazio gehiago.

“Zure ideia balio du” lehiaketa

Tu idea cuenta

Lurraldeko ideia eta proiektu ekintzaile onenak saritzen dituen lehiaketa da, eta kategoria berri bat izango du, egungo krisitik irteteko irtenbiderik onenak ekartzen dituen ekimena saritzeko. Guztira 10 sari izango dira, eta guztira, 11.000 euro baino gehiago saridunentzat. Sariak honako hauek dira:

  • Ideiarik onenaren On4U saria. 500 euro.
  • Ideiarik jasangarrienaren Aclima saria. 500 euro.
  • Merkataritza eta turismoko Gasteiz ON saria. 1000 euro.
  • Nekazaritzako elikagaien arloko ekimen onenaren Eroski saria. 1000 euro.
  • Industria arloko ekimen onenaren Michelin saria: 1000 euro.
  • Zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Ferrovial saria: 1000 euro.
  • Enpresa arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: 1000 euro.
  • Krisialditik ateratzeko irtenbide eraldatzaileen Vital Fundazioa saria: 1000 euro.
  • Berrikuntzako Metxa sari berezia: izen bereko azeleratzaileak emana proiekturik berritzaile eta eskalagarrienari. Saria: plaza bat hurrengo Bootcamp Metxa-rako, 4.000 euroan balioztatua.
  • Ikusleen sari berezia: Ideia finalisten azken aurkezpenera joango diren ikusleen artean aukeratua. 300 euro.

Eskaerak aurkezteko epea gaur bertan hasiko da, otsailak 4, eta martxoaren 31ko 14:00etan bukatuko da. Finalistek irailaren 29an Europa Jauregian egingo den ekitaldi irekian aurkeztu beharko dituzte proposamenak, eta irabazleak urriaren 5ean egingo den Ekin Day jaialdiaren barruan jakinaraziko dira.

Informazio gehiago.

Araban ekintzailetzan 2021ean

Ekintzailetzaren bidetik abiatzeko urtea izan daiteke zuretzat 2021a! Lurraldeko erakunde nagusien eskutik, negozio berriak abian jartzeko Araban gaur egun ditugun eta ekintzaileek jaso ditzaketen laguntza-programa guztien errepaso bat egingo dugu webinar honetan.

2021. urtean ekintzailetzan aritzeko egutegiaren ikuspegi orokorra. Eman izena!

Urtarrilaren 28an – 16:30 – online

Informazio gehiago.

 

“Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketaren irabazleak

Tu idea cuenta

Ekin Day 2020 ekitaldian azkenean jakin ahal izan dugu zein diren “Zure ideiak balio du” proiektuaren irabazleak.

Berdin dio zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak ere berdin hasiko dira beti: ideia batekin. Horregatik, Araba Ekinean ekimenean lurraldeko ideia ekintzaile onenak bilatu nahi izan ditugu eta bultzada bat eman errealitate egin daitezen.

Edizio honetan 43 proiektu aurkeztu dira guztira, izaera oso heterogeneoarekin proiektuen bultzatzaileen profilari, garapen-mailari eta lurralde barruko jatorriari dagokionez. Proiektu horietatik 17 urriaren 1eko final handira iritsi ziren.

Informazio gehiago.

XVI. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalisten aurkezpena

Tu idea cuenta

kusi zenbait negozio-ideia ditugun 2020ko “Zure ideiak balio du” sarietarako aurrehautatuta. Ekitaldi horretan, ekintzaile finalistek beren proiektua defendatuko dute jendaurrean, eta puntuak batu egingo dituzte, lehiaketa honen kategorietako batean irabazle bihurtzeko. Gainera, bertaratzen direnek botoa emango dute, tokian bertan, “Ikusleen Sari Berezia” nork eramango duen erabakitzeko. Gure lurraldeko ekintzaileen ideia berriak eta ikuspegi disruptiboak ospatzeko topagunea izango da.

Ekitaldi honetarako sarrera librea da edukiera bete arte, aldez aurretik izena eman ondoren, eta Jorge Loza gasteiztarrak esku hartuko du, komiko ikertzailea eta ComiConócete proiektuaren sortzailea denak.

Programa

19:00 – Irekiera: Jorge Loza komikoa, ikertzailea eta ComiConócete-ren sortzailea da.
19:15 – “Zure ideiak balio du” lehiaketako proiektu finalisten aurkezpena.

Noiz?

19:00, 2020ko urriaren 1(e)an

Non?

Francisco de Vitoria Auditoriuma. Europa Biltzar Jauregia. Vitoria-Gasteiz.

Informazio gehiago.

 

 

 

Ekin Day 2020: Moonshotak ekintzailetzarako

Ekin day 2020

Urtero bezala, Ekin Day Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia izango da eta ekintzailetzarako topagune eta inspiratzeko eta networkina egiteko leku bihurtuko da. Aurten, 3 gai izango dira nagusi jardunaldian:

  • Moonshotak talentu ekintzailea hezteko. Gazteenengan berritzera eta ekintzailetzara bideratutako ikuspegi berria ahalbidetzen duten hezkuntza-eredu eraldatzaileen adibideak.
  • Ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa erronka berriei eman beharreko erantzun gisa, gure gizarteak eta gure planetak aurrez aurre dituzten erronka berriei erantzuteko moduaren adibide diren enpresa-panel batekin.
  • Amaiera-hitzaldi bat, hibridazioari/Medici efektuari buruzkoa. Konexio disruptiboak sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen artean, berrikuntza hausleak sortzeko.

Jardunaldi horretan, gainera, Zure Ideiak Balio Du 2020 Sarien eta Ekintzaile Handiaren Sariaren eta Araban Ekiten Sariaren banaketa egingo da.

Noiz?

17:00, 2020ko urriaren 6(e)an

Non?

Francisco de Vitoria Auditoriuma. Europa Biltzar Jauregia.

Informazio gehiago.

Ekin Breakfast – Kirola eta bizitza osasuntsua merkatu-nitxo gisa

EKIN-BREAKFAST-DEPORTE-Y-VIDA-SANA-COMO-NICHOS-DE-MERCADO

Bizitza aktiboago eta osasuntsuago bat hasteko asmoak nagusitu egiten dira iraila iristearekin batera. Alabaina, osasuna eta sasoi fisikoa ez dira jada behin-behineko kezkak, gure lehentasunen ordenan ongi sustraituta daude, eta horren erakusgarri dugu ekintzaileen eskutik gure lurraldean han eta hemen ugaltzen ari diren askotariko proiektuak. Topaketa honetan proiektu horietako batzuk ezagutuko ditugu, ikuspegi desberdinetatik helburu berei heldu nahi dietenak: osasuna eta ongizatea.

Programa

9:30 Ekin Breakfastaren aurkezpena

9:35 Esperientzien panela

– Baigene. David Celorrio

– Epicfit. Amaia Martioda

– FBR Concept. Juan Cangas

– GWellness. Iker Larrimbe

10.30: Elkarrizketa eta ondorioak

11.00: Itxiera

Noiz?

09:30, 2020ko irailaren 23(e)an

Non?

Online

Informazio gehiago.

Ekintzaile, zeren zain zaude B2B topaketan izena emateko?

Alava Emprende

Araba Ekinean ekimenean agenda ekintzaileentzako jarduerez beteta daukagu. Ikastaroak nahiz jardunaldiak, buruan ideia bat dutenek ideia hori errealitate bihurtzeko gai izan daitezen behar den guztia.

Urte-hasiera honetako jarduera-eskaintzaren barruan, ekitaldi interesgarrienetako bat B2B topaketa (Business To Business edo Negozioz Negozio) da, non ekintzaileak aurrez aurre eta banaka elkartu daitezkeen finantza- edo aholkularitza-erakundeekin edo azeleratzaileekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere.

Aukera paregabea zure proiektua eta beharrizanak azaltzeko honako erakunde hauei: Banco Sabadell, Caja Rural, Elkargi, Aclima (Clúster Vasco de Medio Ambiente), Metxa, ASLE, Radar Ventures, Gaztenpresa Caja Laboral edo CaixaBank. Erakunde horiek guztiek pozik entzungo eta lagunduko dizute.

Ekitaldia Arabako ekintzaile guztientzat zabalik dago, eta datorren urriaren 1an egingo da, 16:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Bertaratu nahi baduzu, bete ezazu izena emateko inprimakia irailaren 24a baino lehen.

Informazio gehiago.