VGaztea

Hitz kolpez. Gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

A golpe de palabra

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren. Geihago…

ARABAXPRESS, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala, jaio da

Arabaxpress

Tik Tok eta Instagram plataformak erabiliz sormena eta irudimena sustatzeko helburuarekin jaio da ArabaXpress, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango duten rally honek egunero erabiltzen ditugun telefono mugikorrak izango ditu lan tresnatzat. Sakelekoa erabiliz, eta 48 orduko epean, parte-hartzaileek beraien lanak idatzi, grabatu eta editatu beharko baitituzte antolakuntzak proba hasi aurretik iragarriko duen gai sekretu bat oinarritzat hartuz.

GAIA

Pieza egiteko gaia azaroaren 26ko arratsaldeko 18:00etan emango da ezagutzera.

PARTE-HARTZAILEAK

Adin guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute. Bakarka zein, gehienez 6 pertsonako, talde mistoetan.

IZENA EMATEKO EPEA

2020ko azaroaren 12tik azaroaren 26ra.

RALLYA

Parte-hartzaileek 48 ordutako tartea izango dute, 26ko 18:00etatik, 28ko 18:00ak arte.

SARIAK

Saritutako lanak azaroaren 29an emango dira ezagutzera.

-Humorezko sketch onenari saria: 100€

-Narrazio  onenari saria: 100€

-Koreografia onenari saria: 100€

-Efektu edo filtro onenari saria: 100€

Euskarazko bideo onena DemaSAra sailkatuko da.

Informazio gehiago.

Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza helduen euskalduntzea sustatzeko

Xedea:

A1, A2, B1 eta B2 mailetako ikasleen matrikularen prezioa gutxiagotzea 2020-2021 ikasturtean.

Zenbatekoa:

85.000 euro banatuko dira:

Aurrez aurreko ikastaroetan:

  • 248-400 orduko moduluak: 75 euro.
  • 401-600 orduko moduluak: 120 euro.
  • 601 ordu baino gehiagoko moduluak: 240 euro
  • 190 ordu edo hori baino gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 75 euro.

Norentzat:

  • A1, A2, B1 eta B2 mailetan HABEk homologatutako Arabako edo Trebiñuko euskaltegi batean matrikulatzen zaretenontzat (herri administrazioetako langileak ez).
  • 2020ko abuztuak 10 dituenean adin nagusikoa denarentzat.
  • Arabako Luralde Historikoan edo Trebiñuko Barrendegian 2020ko abuztuak 10 dituenean erroldaturik zaudetenontzat.

Nola:

Matrikulazioarekin batera, inprimaki orria bete behar da, eta euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko dio matrikulazio prezioari. Eskaera Aldundiari bideratuko zaio, eta Aldundiak eskaerak ebatziko eta jakinaraziko dizkio euskaltegi bakoitzari.

Baldintzak:

  • Euskaltegietan eskura izango duzu dirulaguntzen eskaera inprimakia edo, bestela, www.araba.eus edo www.euskaraba.eus web guneetatik jaitsi ahal izango da.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia edo pasaportea aurkeztu beharko da.
  • Trebiñuko Barrendegian erroldatutako eskatzaileek erroldatze zedula aurkeztu beharko dute.
  • Eusklategiak matrikulazio prezioa doitu badio ikasleari, baina suertatzen bada ikasleak hainbat arrazoi direla medio ebazpen-laguntza ez jasotzea, konpromisoa hartzen du doiketaz egindako diru-kopurua euskaltegiari itzultzeko.

Eskaera epea:

2020ko irailaren 30era arte.

Informazio gehiago.

 

 

Arabako Foru Aldundiak abian jarri du indarkeria matxistaren prebentziorako programa bat

 

Arabako Foru Aldundiak abian jarri du prebentzio programa berri bat, COVID-19aren osasun alarmaren aldian konfinamenduaren ondorioz indarkeria matxista larriagotzeari eta emakumeek sentitzen duten ondoez egoerari aurre egiteko prestatua. Plan hori, nagusiki, bi gizatalde hauei zuzendua dago: alde batetik, emakume gazteak eta, bestetik, Arabako landa zonako herrietan bizi diren 65 urtetik gorako emakumeak.

Informazio gehiago.

“Zein da zure egitekoa?” kanpaina

 

Cuál es tu papel

Gazteriaren Foru Erakundeak “Zein da zure egitekoa?” kanpaina zabaltzeko kale ekintzak eta ekintza digitala sendotzeko ahaleginak egingo ditu; izan ere, gazteei zuzendu nahi baitie kanpaina, aurtengo udan urruntze fisikorako, higienerako eta osasunerako neurriak ez lasaitzeko, “adiskidetasuna”, “taldea”, “erantzukizuna” eta “elkartasuna” kontzeptuak indartuz, eta haiek birusari aurre egiteko tresna gisa erakutsiz.

Bertan behera geratu da hilaren 24rako aurreikusita zegoen familia argazkia, egoera berriagatik eta Eusko Jaurlaritzak joan den astean ezarritako neurriengatik.

Informazio gehiago.

Arabako gazte aterpetxeak. Bueltan gaude!

albergues juveniles

Uztailaren 1ean Gazteriaren Foru Erakundearen 3 gazte aterpetxeak irekiko ditugu berriro.

Osasun segurtasunerako aterpetxeen pertsona kopurua mugatu dugu, horrela geratuz:

  • Zuhatza   104 plaza
  • Barria       54 plaza
  • Espejo     30 plaza

Arabako Foru Aldundiak zehaztu duenez, Arabako gazte erakundeek eta desgaitasuna edo hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonekin lan egiten duten beste gizarte-talde batzuek lehentasuna izango dute libre dauden plazak erreserbatzeko. Horregatik, zuekin harremanetan jartzen gara.

Beraz, datorren ekainaren 22ra arte zabalik egongo den erreserba epea irekiko dugu gure aterpetxeetan jarduerak egin nahi dituzten mota honetako kolektiboentzat. Plazen erreserbaren prezioa 23 € pertsonakoa da eguneko, ezaugarri horiek dituzten 12 pertsonatik gorako taldeentzat.

Gure instalazioetan erreserba egiteko, jarri harremanetan erakunde honekin 945181988 zenbakian edo bidali e-posta alberguesifj@araba.eus helbidera.

Informazio gehiago.

Arte eszeniko eta musikalen 2020ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa

danza

Deialdi honen xedea honako hau da: 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak ematea, lehiaketa araubidean, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen alorretan norbanakoen garapen eta ezaguera bultzatzeko, alde batera utzita oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien edo eszenaratze edo muntaia berekin dakarten proiektuak.

Deialdi hori honako honek xedatutakoaren arabera garatuko da: Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretua, zeinak Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi baitzituen.

Pertsona onuradunak

Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2020ko urtarrilaren 1ean baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiak:

  • 18 urte beteta edukitzea eta 30 urte bete gabe
  • Azkeneko hiru urteetan jarraian Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea

Ezin daitezke laguntza hauen onuradunak izan Arabako Foru Aldundiak sustatu dituen laguntzen barruan lehenagoko bi deialditan espezialitate edo arlo berdinerako laguntza jaso duten pertsonak.

Eskabideak aurkeztea eta epea

Laguntza eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan. Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte

Aurrekontu baliabide erabilgarriak eta laguntza motak

Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 20.000 eurokoa da.

Laguntza motak:

  • Atzerrian gauzatu beharreko proiektuak 5.000
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eta Espainiaren barruan gauzatu beharreko proiektuak 3.000

Informazio gehiago.