VGaztea

Erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan: “Ekuadorreko Amazoniaren bihotzera bidaia”

2019an, hamaika euskal gazte Ekuadorrera joan ginen Mundukide eta Laboral Kutxaren eskutik, Waorani eta Kichwas nazionalitateko gazteekin batera, gure munduaren ikuspuntua aldatuko zuen esperientzia bati aurre egiteko.

Gonbidatzen zaituztegu erakusketa ikustera, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (Espainia Plaza 1, behean) 2021eko maiatzaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 16tik aurrera, goizez bakarrik egongo da irekita.

Egileak: Ana V. Santamaría, Ioar de Guzmán, Josu Ortiz de Landazuri eta June Prieto.

Informazio gehiago

Mermaid Art Magazinen ‘Sinner-G’ erakusketa, Gazte Informaziorako Bulegoan

Leire Zabaleta eta Michelle Rodríguez Memaid Art Magazine kolektiboa osatzen dute. Biak Gasteizen bizi dira eta erakusketa honen bitartez hainbat arte-adierazpen lantzen dituzte, elkarren artean atzeraelikatzen direnak, homemade espiritua eta estiloen fusioa gogora ekartzen dituen obra bat sortzeko. Argazkigintzaren, ilustrazioaren eta collagearen bidez erakusten dute artean denak balio duela eta aniztasunatik sortzen dela benetakotasuna.

Helbidea: Espaina plaza 1 behea.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteartetan eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 14ra arte.

ARGAZKI-ERAKUSKETA: natura basatiaren onena

Atariak European Photographer of the year 2019 argazki-erakusketa erakusten digu. 80 argazkiz osatuta dago, eta naturaren, landareen eta animalien aniztasuna eta edertasun bakarra islatzen dute.

Aurtengo irabazlea Eduardo Blanco Mendizabal argazkilari espainiarra da, ‘El fantasma‘ lanarekin.

Ba al zenekien erakusketak ARGAZKILARI GAZTEEN ATALA duela?

Bertan 14 eta 17 urte bitartekoen lau argazki ikusi ahal izango dituzu.

Tokia: Ataria

Noiz: abenduaren 22tik urtarrilaren 31ra

Gazte Klik Klak 2020: gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketa

Lehiaketa fasea

Gaia

HIRI-ORBANAK:

Zer da orban bat? Denboraren joanaren erregistroa? Oroitzapen batena? Zauri batena? Ala eraldaketa batena?

Hiri-orbainek hiria egituratzen dute, modu fisiko batean eraldatuz. Hiria erdibitzen duen trenbidea, kalean egiten diren obrak. Gure ohiturak aldatzen dituzten hiri-aldaketak.

Aurten, hiriko orbain horien inguruko begirada lantzera animatu nahi zaituztegu. Faltan sumatzen ditugun lekuak gogorarazten dizkiguten arrastoak eta orain, hiri-egitura berriak erakusten dizkigutenak. Arrastoa uzten diguten orbainak.

Baldintzak
  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 15tik urriaren 17a bitartean, biak barne.
  • Epaia: azaroko lehengo hamabostaldian zehar argitaratuko da epaia, Udalaren webgunean, nahiz Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
  • Sariak: lau pertsona saridun honako hornidurarekin:
    • 300 euroko bono trukagarri bat, argazki, bideo edo kultura materiala erosteko.
    • Lau sarituek talde erakusketa batean parte hartuko dute, gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean.
    • Erakusketa 2020ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da, parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena
  • *Garrantzitsua: zabal ezazu informazioa obren ezaugarriei eta euskarriei buruz, lanak nola entregatu, erakusketa, epaimahaiaren erabakia etab. Lehiaketaren oinarrietan (pdf).

Erakusketa fasea

Aurkezten diren argazkien sortekin erakusketa egingo da 2020ko azarotik aurrera. Beharrezkoa bada, epaimahaiak aurkeztutako lanen artean kalitaterik onenekoak aukeratuko ditu eta kontuan hartuko da erakusketarako zenbat leku dagoen.

Gasteizek gazteentzako aisialdi hezigarri, sortzaile eta osasungarria sustatzearen alde egin du

Gasteizko Udalak gazteentzako aisialdi hezigarri, sortzaile eta osasungarria sustatzearen alde egin du, COVID-19aren kontrako prebentzioa bermatuz. Horren harira, Gazteria Zerbitzuak hiru programa aurkeztu ditu udazken-neguko denboraldirako. Xtraklub, Gauekoak eta Gazte Klik Klak dira, aisialdirako kalitateko aukerak, erakargarri eta seguruak.

“Gazteen aisialdirako eskaintzari eustearen alde egiten dugu, kulturari eta bertako artistei laguntzearen alde. Tokiko administrazioa garen aldetik, aisialdirako alternatibak eskaintzen jarraitu behar dugu, eta gazteei beren sormena garatzen laguntzeko aukera ematen. Oraingoan, 12 eta 30 urte bitarteko pertsonentzako jarduerak eskaintzen ditugu. Osasunaren arloko berme guztiekin beti. Ahalegin handia egin dugu protokoloak eta prebentzio-neurriak lantzen, jarduerak segurtasunez gara daitezen COVID-19ari dagokionez“, azaldu du Gazteriako zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Hiru programa hauek aurkeztu dira:

Xtraklub: aisialdi, kultura eta abentura jardueren programa, 12-18 urtekoentzat.

Gauekoak: aisialdia eta kultura programa, 16-30 urtekoentzat.

Gazte klik Klak, argazki eta bideo lehiaketa, 14-25 urtekoentzat.

FotoArte 2020ko argazki lehiaketaren irabazleak

FotoArte 2020

Yone Estivariz Urraca-ren “La lenta adaptación del movimiento” lanak FotoArteren 16.edizioan lehenengo saria irabazi du. Gainerako lan saridunak honako hauek izan dira:

  • 1. saria (1000 €): “La lenta adaptación del movimiento”. Yone Estívariz Urraca.
  • 2. saria (700 €): “L’étirement”. Manuel Lemos Malvar.
  • “Bertako artista” saria (400 €): “Volar en un reflejo”. Mario Lezaun Pérez.
  • Akzesita (150 €): “Bailando en el Palavel”. José Lara Cordobés.
  • Akzesita (150 €): “Luna llena en África”. Jon Beristain.

Informazio gehiago.