VGaztea

Lightroom tailer online

Sociedad fotográfica alavesa

Ikastaro hau bideokonferentzia bidez egingo da, eta guztira 8 ordu iraungo du. Bertan, gure bideoteka osoa ukitu, katalogatu eta maneiatzeko behar den guztia ikasiko dugu.

Online tailerra lau modulutan banatuta dago: interfazea erabiltzeko oinarrizko sarreratik errebelatze-modulu aurreratuenera arte.

Iraupena eta ordutegia:

Martxoak 10, asteazkena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 15, astelehena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 17, asteazkena, 19: 00etatik 21: 00etara
Martxoak 22, astelehena, 19: 00etatik 21: 00etara

Informazio gehiago.

Gauekoak – Argazkilaritza: oinarrizko gakoak. Lantegia

fotografía

Noiz

Eguna: 2021/03/06, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 13:30

Deskribapena

Argazkigintzara bideratutako tailerra, bi jardunalditan banatuta ( martxoaren 6 eta 13an). Eider Iturriagak (Baga Biga, Gatibu,Berri Txarrak) emango du ikastaroa, eta lehen egunean ikasiko ditugu argazkigintzaren oinarrizko teknikak , aita argazkilariaren begiaren eta enkoadroaren garrantzia. Tailerraren bigarren egunean, argazkigintza musikalaren edizio teknikak ikasiko ditugu.

Ekarri zure argazki kamera edo sakeleko telefonoa!

Gauekoak programaren jarduera.

  • Non: Aldabe gizarte-etxea.
  • Noiz: martxoak 6 eta 13, larunbata.
  • Ordutegia: 10:30-13:30.
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte.

Izena eman online

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Jardueran, koronabirusaren prebentziorako beharrezkoak diren antolakuntza, segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Instagramen @vitoriagazteok kontuaren lehen urteurrena

vitoriagasteok

Gazteria Zerbitzuaren @vitoriagazteok Instagrameko kontuak, zeina Gasteizko 16 eta 35 urte bitarteko gazteek kudeatzen baitute, 1.000 istorio baino gehiago bildu ditu, eta 195.000 bistaratzetik gora pilatu ditu jardueraren lehen urtean. Ekimen hori aitzindaria da Estatuan, eta Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak adierazi duenez, “gazteei ahotsa ematea ahalbidetzen du, udalaren sare sozial bat eskura jarriz eta, aldi berean, ikusgarritasuna emanez”. Zinegotziak tresna berritzaile horren balorazioa egin du gaur goizean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ), profila kudeatu duten pertsona batzuekin batera: Adriana, Mikelats, Bea eta Santiago.

Lehen urte honetan, 26 erabiltzailek kudeatu dute profila. Bi astetan zehar, beren gustuak eta interesak islatu dituzte, erronkak eta galderak proposatu, egunero egiten zutena kontatu, eta era guztietako gaiak mahai gainean jarri: musika, idazketa, kirola, elikadura, dibertsitate funtzionala… Geihago…

Vitoriagazteok argazki kamera bat zozketatzen ari da Instagramen

Parte hartzeko pausuak:

1.- @vitoriagazteok profila jarraitu
2.- Publikazioari “gustuko dut” eman
3.- Kudeaketan parte hartu dutenen artean, errepikatzea nahi duzun 2 pertsona aipatu iruzkinetan
4.- Partekatu post hau zure #stories|en (kontu pribatua baduzu bidali pantaila-argazkia)

Zozketa OTSAILAREN 21ean itxiko da! Anima zaitez!

ARTgian jarri da ikusgai Gazte Klik Klak lehiaketaren ‘Hiri orbainak’ erakusketa

Gazte Klik Klak

‘Hiri orbainak’ erakusketa otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai ARTgia aretoanGasteizko Udalak 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzat antolatzen duen Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da erakusketa. Azken edizioan 41 gaztek 54 lan aurkeztu zituzten guztira: 44 argazki bilduma eta 10 bideo. Erakusketak lehiaketaren hamabigarren edizioko irabazle eta hautatuen lanak biltzen ditu.

Ikusgai dauden lanen artean hiri-orbainak kontzeptuaren askotariko interpretazioak aurkituko ditugu, hori izan baita aurtengo lehiaketarako proposatutako gaia. Besteak beste, trenbideak, kalean egiten diren obrak, herritarrak, egitasmo bat zuten lekuen eta gaur egun direnen arteko kontrastea, faltan botatzen diren lekuak zein langileak dira erakusketaren protagonistak: arrastoa uzten duten orbainak.

Asier Corredera, Maitane Campos, Maria Fariñas eta Liam McDonnell irabazleen lanez gain, Elaia Chacartegi, Irati Bóveda, Christopher Thomas Galvez, Liam McDonnell, Susana Garcia de Vicuña, Pablo García eta Sara Rodríguez zazpi finalisten proposamenen hautaketa bat ikusi ahalko da.

Sara Berasaluce argazkilariak eta Alazne Payueta artistak komisariatu dute 2020ko Gazte Klik Klak-en edizio hau, ARTgia Sorgune & Aretoaren izenean, eta 2021eko Tetrapack-en komisario izango dira halaber.  Azken edizioetan lez, GKK-en aurreko edizioetako irabazleen artean komisario elkartua izendatu da, zeina Yone Estivariz Urraca argazkilaria baita edizio honetan.

Erakusketa: ‘Polotik Polora. Paradisu natural handietara bidaia, National Geographic-ekin’

De Polo a Polo

Noiz

Hasiera eguna: 2020/12/18, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2021/01/12, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Erakusketak planetako naturguneen edertasuna eta aniztasuna ekarriko dizkigu, eta hauek dituzten mehatxuak. Aldi berean, giza jardueraren ondorioz arrisku larrian dauden espezieen galera-tasa handia eta gure planetaren suntsitzearen ondorioei buruz hausnartzeko espazioa nahi du izan.

Artikotik Antartikaraino bidaia egitera gonbidatzen gaitu, Lurreko naturgune ikusgarrietan barrena, horietako asko hotspots direlakoak: biodibertsitate handiko ekoeskualdeak, espezie endemikoen maila altua dutena eta giza jardueraren ondorioz larriki mehatxatuak daudenak.

Erakusketa Santa Barbara plazan egongo da.

Gazte Klik Klak 2020. Lan hautatuen erakustaldia

Gazte Klik Klak

Noiz

Hasiera eguna: 2021/01/15, hasiera ordua: 18:00, amaiera eguna: 2021/02/14, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Gazte Klik Klak 2020 gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa da. Erakusketa honetan irabazleen eta hautatuen lana ikusi ahal izango duzu.

Inaugurazioa

urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 10:00etan

Erakusketa

2021eko urtarrilaren 15etik otsailaren 14ra arte

Lekua

ARTgia sorgune & aretoa José Lejarreta 41, behea

Non ikusten duzu Europa Euskadin?: gazteentzako argazki lehiaketa

Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa jaso duten proiektuak edo ekimenak erakutsi beharko dituzte argazkiek. Ekimen eta proiektu horiek ezagutzeko, parte-hartzaileek aukera izango dute Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) deritzonari buruz ematen duen informazioa kontsultatzeko Euskadi.eus webgunearen bidez.

Argazkiarekin batera testu bat aurkeztu ahal izango da. Ekimen edota proiektu horren eta EGEFetik jasotako laguntzen arteko erlazioa deskribatuko da testu horretan.

Sariak

Hiru sari emango dira; horietako bi lehiaketaren epaimahaiak emango ditu; bestea, berriz, zaleek Instagrameko webgunean emandako botoen bidez erabakiko da:

  • Argazkirik onenaren lehen saria: Smartphone Samsung Note 10 Lite 6 GB+ 128 GB, edo antzeko modeloa, gehienez 625 euroko balioa duena.
  • Bigarren saria: Smartwatch Samsung Galaxy Watch Active 2 Bluetooth 40 mm, edo antzeko beste bat, gehienez 360 euroko balioa duena.
  • Hirugarren saria, boto gehien jaso duen argazkiari emana: Bullboat Urbanista Tokio hari gabeko botoi-entzungailu bluetoothdunak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak, edo Bose Soundlink micro Bluetooth bozgorailuak, edo antzekoak, gehienez 120 euroko balioa dutenak.

Baldintzak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • 14 eta 25 urte bitarteko adina izatea, biak barne (1995ko urtarrilaren 1etik 2006eko abenduaren 31ra arte jaiotakoak).

Informazio gehiago.