VGaztea

Ibague eta Gasteiz: gazteak sarean

Gazte Plana: Erronka gazteak

Erronka: gazteak Gazte Planaren esparruan, Gazteria Zerbitzua, Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Kolonbia-Euskadi elkartearekin batera, proiektu bat garatzen ari dira kultura-kudeaketako prozesuak indartzeko, gazteen ekimenak sendotu eta jasangarriak izan daitezen.

Aldi bereko horma-irudia egitea

Ekimen hori bi hirietan aldi berean esku-hartze artistiko bat egitean islatu da. Gasteizen, Ariznabarrako Kiroldegian, Irantzu Lekuko zuzendaritza tekniko eta artistikoak koordinatuta eta hiriko gazteen parte-hartzearekin. Ibaguen Darío Echandía Plazan margotu da murala.

Urriaren 8an, ostiralean, bi horma-irudiak inauguratu dira, Ibaguerekin konexio bat eginez esperientzia partekatzeko.

 

Horma-irudia ikustera animatzen zaitugu!

 

Gauekoak: teknika grafiken ikastaroa

@marta_printmaking Gaukeoak-en proiektu poltsara ekimen hau aurkeztu zuen 2020an. Orain, eskuzko estanpazio-teknikei buruzko ikastaro praktikoa aurrera eramango du udazkeneko egitarauan.

Teknika tradizionalak berreskuratuko ditugu eta gaur egungo prozesuetara egokituko ditugu, kostu txikiaren ikuspegitik, eskuragarria eta etxean aplikatzeko modukoa, non tresna nagusiak zure eskuak, ikasteko gogoa eta material eta tresna eskuragarriak izango diren.

Hiru teknika landuko dira: serigrafia, xilografia eta litografia, bakoitza saio desberdinetan.

Irailaren 25ean, larunbata, Xilografiaren historia eta erabilerak eta teknika basikoak ditugu. Gure matriz xilografiko propioa garatuko dugu, eta haren froga-estanpazioa egingo dugu ere, grabatu teknika ezagunenetarikoa esploratuz eta bere sorkuntza aukerak ezagutuz

Kalkografia-ren historia, erabilpenak eta gaur egungo aukerak ezagutuko ditugu urriaren 23an. Material berriak, tinta ekologikoak, birziklapen-materialak… Kalkografiaren teknika basikoa garatu (punta lehorra) eta gure matriz propioa egingo dugu, gero estanpazioaren prozedura esperimentatzeko.

Serigrafiaren txanda, azaroaren 13an da. Tailer honetan serigrafia-ren historia eta erabilera orokorrak birpasatuko ditugu, eta gure pantailaren estanpazioa garatu. Pantaila bat insolatzeko prozedura jarraituko dugu, pausuz pausu prozesua ezagutzeko, eta guk hautatutako irudia bai ohialean bai paperean estanpatzeko aukera izango dugu, efektu desberdinekin esperimentatuz (flokadoa, tinta bereziak, e.a.)

Ikastaro hauen  saioak Iparralde gizarte-etxean egingo dira 10:00etatik 14:00etara.

Izen-ematea beharrezkoa da. Kontsultatu epeak eta informazioa udalaren Gauekoak-en web eremuan edo sare sozialetako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Vitoria-Gasteiz Kolonbiako gazteen protestei begira dago

 

Kolonbia-Euskadi elkarteak eta Yapawayra Fundazioak webinar bat antolatu dute Gazteen borrokaren eragina kulturan eta artean, La Revuelta juvenil de Ibagué izenburupean.

-Eguna: ekainak 25

-Ordua: 18:00

Kultura protesta gisa

Ibagué performancez, grafitiz eta bestelako emanaldi artistikoz bete da azken asteetan.

Gazteen ahotsa adieraztea. Protesta tokian tokitik sortzen da ia beti, eta hor kulturak indar berezia hartzen du nahigabearen adierazpen gisa.

Gazte aktiboak edo lokartuak

Webinarrak beste estereotipo bat ere aztertuko du: lokartuenak al gaude? Aldarrikatzen al dugu? Gure gurasoek baino gutxiago? Edo ba al dago protesta egiteko metodo berririk?

Mundu osoan, gazteria batu eta antolatu egiten da bidegabekerien aurrean, nahiz eta bere aurrekoez bestelako helburu eta metodoekin.

Izen ematea dohan

trukecultural.org

 

 

Tetrapack 2021: bultzada kolektiboa.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzaren ondorioz, Tetrapack 2021 erakusketak gaur, maiatzak 21, ateak irekiko ditu 19:00etan Amarika aretoan ekainaren 27ra arte (barne).

Honakoa, Gazte Klik Klak 2020ko Maitane Campos, Liam McDonnell, María Fariñas eta Asier Corredera argazki eta bideo lehiaketako irabazleen lanaren emaitza da. Geihago…

Gauekoak: proiektu poltsaren deialdi berria

Parte hartu nahi duzu Gauekoak-en  programazioan?

Proiektuen poltsaren deialdi berria zabalik. Aisialdiko programa alternatiboaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi dituzten gazte, talde edota elkarteen egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 4an amaituko da, biak barne.

Anima zaitez eta bidali zure proposamenak!

Oinarriak eta dokumentazioa

Aurkeztu beharreko informazioa:

Mermaid Art Magazinen ‘Sinner-G’ erakusketa, Gazte Informaziorako Bulegoan

Leire Zabaleta eta Michelle Rodríguez Memaid Art Magazine kolektiboa osatzen dute. Biak Gasteizen bizi dira eta erakusketa honen bitartez hainbat arte-adierazpen lantzen dituzte, elkarren artean atzeraelikatzen direnak, homemade espiritua eta estiloen fusioa gogora ekartzen dituen obra bat sortzeko. Argazkigintzaren, ilustrazioaren eta collagearen bidez erakusten dute artean denak balio duela eta aniztasunatik sortzen dela benetakotasuna.

Helbidea: Espaina plaza 1 behea.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteartetan eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 14ra arte.

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

In Situ ArtFestival – Bertako saltokiak lekuko artisten bila

In Situ Art Festival proiektuak Gasteizko tokiko saltokien erakusleihoetan artistikoki esku hartzeko eta saltoki horien, tokiko artisten eta herritarren artean sinergiak sortzeko deialdi bat proposatzen du. Proiektu irekia eta parte-hartzailea da, bertako saltokietan kontsumitzearen garrantzia nabarmendu nahi duena, saltoki txikiak eta arte-sorkuntzan aritzen diren gazteak ahalduntzeko.

Ekimen hau Haziak ideia gazteen lehiaketaren bultzadarekin garatu da, eta Gauekoak programazioaren parte da.

Bertako artista gazteentzako deialdia

In Situ arte jaialdiak deialdi bat ireki du gazte sortzaileek beren sorkuntza esku-hartzea egin dezaten tokiko saltokien erakusleihoetarako.

Zehazki, Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteak aurkeztu daitezke deialdira. Epea apirilaren 20tik maiatzaren 9ra bitartekoa da, bi egun horiek barne.

InSitu ArtFestival deialdiko oinarriak

In Situ ArtFest flyerra

Hiritar guztientzako jarduerak

Bertako artistentzako deialdiaz gain, InSitu ArtFestival jaialdiak hiritar guztiei zuzendutako jarduerak ere antolatu ditu.

  • Ekainaren 4ean – In Situ ArtFestivalaren aurkezpena.
  • Ekainaren 19an – Bisita gidatuak esku-hartze artistikoetara.
  • Uztailaren 2an – Amaiera-saioa eta sari-banaketa.
    tiempo libre
Kontaktua eta sareak

insituartfest@gmail.com

www.insituartfestival.com

Instagram

Erakusketa espazioa Gazte Informaziorako Bulegoan

Sortzailea bazara, gaztea eta zure lana Gasteizko jendeari erakutsi nahi badiozu, erakusketa espazioa erabiltzeko prest duzu Gazte Informaziorako Udal Bulegoan.

14 eta 30 urte bitarteko sortzaileei zuzenduta dagoen gunea da, argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak… erakusteko. Aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikok lekua du txoko honetan.

Zuk sortutako hori ezagutzera emateko interesa baduzu kontsulta ezazu informazio gehiago gure webgunean edo, ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan:

Espainia Plaza, 1, behea

945 16 13 30

infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Oraingo erakusketa: Maitane Argote Guzman artista gasteiztarraren ‘Loturak’ artelana

Geihago…

Jugatx Astorkiaren ‘Impr Pant’ erakusketa Montehermoso kulturunean

Montehermoso

Martxoaren 18tik apirilaren 18ra arte Jugatx Astrokiaren ‘Impr Pant” erakusketa ikusi ahalko da Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. Udalaren kultur zentroak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin batera sustatzen duen deialdian hautatutako proiektuen arteko bigarrena da.

‘Montehermoso+UPV/EHU’ lemaren pean, programak komisario baten laguntzarekin proiektu artistikoak garatzeko aukera eskaintzen die bigarren zikloko, gradu-ondoko eta doktoretzako ikasleei, ondoren Montehermoson bakarka aurkezteko.

Erakusketa

Jugatx Astorkia Arte Ederretan lizentziaduna da, EHUn, eta Vigoko unibertsitateko sorkuntza eta ikerketa masterra du. Hainbat erakunderen bekak izan ditu: EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, EITB…

Hainbat ikerketa taldetan ere parte hartu du –PREKARIART, GIZAARTEA, besteak beste– eta hainbat erakusketa egin ditu 2016tik hona: Sevillan, Zaragozan, Pontevedran eta Bilbon.

Informazio gehiago.