VGaztea

Inmersiones XIII

Inmersiones XIII

 

Etxe eremuan, eremutik, eremurako edo eremuarekin egiteko “errezeta” lehiaketa.

Lehiaketan parte hartzeko, nahikoa da sare sozialetan “errezeta” bat argitaratzea (facebook, twitter, instagram, pinterest, flickr, etab.) izenburuan ondorengo traolak jarriz: #cuestionesdomesticas #espaciodoméstico #inmersiones2020.Aldi berean, bidali irudi hori (gehienez 5MB) argazkiaren estekarekin edo URL helbidearekin batera posta elektronikoko helbide honetara: asociacioninmersiones@gmail.com. Adierazi mezuaren gaian “Inmersiones 2020ko errezeta lehiaketa”. Nahi beste errezetarekin parte har daiteke.

Antolakuntzak lehiaketari buruzko epaia jakinarazi ondoren, pertsona irabazleak errezeta eman behar du kalitate onenaz, Inmersiones 2020ko katalogoan sartzeko.

Lehiaketak 300 €-ko sari bakarra eskainiko dio irabazleari.

Informazio gehiago.

Tetrapack 2020ko erakusketa

Noiz

Hasiera eguna: 2020/10/30, hasiera ordua: 19:30, amaiera eguna: 2020/11/29, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena

Inaugurazioa Gauekoak Tetrapack urriaren 30ean, 19:30ean. Amarica aretoan.

Erakusketaren parte hartzaileak: Nuria Pérez-Cárcamo, Itzal Zubillaga eta Elisa Talbik, Siham Zannoutik, Khadija Zannoutik, Fatma Haimedek, Deborah Aiguayuk, Rodaina Hamidek osatutako gazte taldea.

Erakusketa. 2020ko urriaren 30etik azaroaren 29ra arte.

Tetrapack, Gazte Klik-Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren emaitza da. Sormena artistikoren sustapena izan nahi du eta, alde berean, sortzaile berriei aukera eman nahi die erakusketa guneak erabiltzeko bere lanak ikusgai izateko. Sormen gazteari saria eman nahi zaio baina, ordain ekonomikorik ez dago. Gazte Klik Klak-en saritutakoen lana zabaltzeko asmoz, prestakuntza prozesu batean oinarritutako proiektu berri baten partaidea izatea nahi dugu. Horrek irabazleentzat esan nahi du taldeko erakusketako parte hartzaileak izatea bere lanak agerian jartzeko, horretarako argazkilaritza bideo sorkuntza eta arte plastikoen adituen tutoretza eta laguntza izango dute. Erakusketa hau Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak antolatu dute.

Informazio gehiago.

Etxeko lanak. Juniorra

Proiektu berri honetan, etxeko arteak (etxeetan ikasitako praktiken multzoa: jostea, brodatzea, baratzezaintza, sukaldaritza) eta arte garaikidea uztartzen dira. Ekimen honen azken helburua “etxeko” lan batzuk ekoiztea da, Zas Kulturen (Hedegile kalea 84, Gasteiz) egingo den erakusketa kolektibo batean zabalduko direnak.

Nori zuzenduta dago?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 18 eta 30 urte bitarteko pertsonei.

Informazio gehiago.

 

Estatu Batuetan arte eta kultur kudeaketako ikasketak luzatzeko Fulbright bekak

Becas

Deialdia egiten duena: Kultura eta Kirol Ministerioa; Comisión Fulbright

Baldintzak: Espainiako nazionalitatea. Espainiako unibertsitateetan lortutako goi mailako titulazioa. Estatu Batuetako zentro batean ikasteko onarpen-gutuna.

Edukia: Beka 1 espezialitate bakoitzeko: Ikusentzunezko arteak. Arte eszenikoak. Arte plastiko eta bisualak. Musika eta Musikologia. Museologia eta Ondarearen kontserbazioa. Kultur Kudeaketa.

Iraupena: 6-12 hilabete.

Hileko zenbatekoa: 1.600-2.400 €.

Informazio gehiago.

Irene Carmonaren ‘Urlo’ erakusketa aurkeztu du Montehermosok

Irene Carmonaren ‘Urlo’ erakusketa hartuko du Gasteizko Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoak, uztailaren 31tik irailaren 13ra bitartean.

2019ko deialdian hautatutako lau proiektu artistikoetatik azkena da ‘Urlo’.  Montehermoso kulturuneak urtero bideratzen du programa hori, lau proposamen hautatu —sorkuntza artistikoko hiru proiektu eta ikus-entzunezko bat— eta erakusketa bana egiteko.

‘Urlo’ erakusketan, inguru hurbilenean aurkitzen dituen motibo plastikoetan oinarritu du bere lana artistak. Pinturaren bidez gauzatzen da lan hori, argazkia bitarteko, erreferentziazko bitarteko gisa ez ezik, baita berez zentzua duen elementu gisa ere.

Argazkigintzak mugimenduan eskaintzen dizkion aukerak ikertzen ditu egileak, askoz ere modu iradokitzaileagoan —ez hain mugatuan— lan egiteko aukera ematen baitio horrek, bere funtsezko ezagutza piktorikoaren iturritik, hots, naturatik hurbilago.

Informazio gehiago.

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa. 2020ko deialdia

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Alarma-egoerak eragindako administrazio-epeak eten ondoren, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak administrazio-jarduerari berriro ekitea ezartzen du. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu 2020ko ekainaren 26ra arte berrabiaraziko dela  “Giza Eskubideak eta Sorkuntza artistikoa 2020ko deialdian” proiektuak aurkezteko epea.

Informazio gehiago.

Jam literaria. Martxoak 8

Piztu zure sormena!

Zatoz Literatur Jaialdiaren mikro irekira

Literatur jaka, gonbidatutako artistekin + Mikro Librea

Jam literarioa topaketa literario bat baino gehiago da, esperientzia parte-hartzaile bat da, non artista gonbidatuez gain beti dagoen mikro irekirako lekua.

Sormenezko literaturako ekitaldi bat da, non irakurketak testuingurutik kanpo uler daitezkeen olerkietara, mikro-ipuinetara edo liburu-laburpenetara zabaltzen diren. Literatura-lan batean oinarritutako dantza edo musika bezalako erantzun artistikoak ere partekatzen dira. Pertsona bakoitzak gehienez 4 minutu izango ditu bere jardunerako.

* Esku hartzeko, egunean bertan eman dezakezu izena, 17: 30etik Jam hasi baino lehen.

 

Vitoria-Gasteiz eta Angulema: Komikiak senidetuta – Showroom artistikoa

showroom

Noiz

Eguna: 2020/03/07, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena

Showroom artistiko bat egingo da kalean jende guztiarentzat eta tokiko hainbat artistak hartuko dute parte. Beste hainbat jardueraren artean honako hauetan parte hartuz gozatu ahal izango da:

  • Live painting Amaia Arrázolarekin.
  • “Sahararako ura” ekintza Arabako SEAD-en Lagunen Elkartearen eskutik eta Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin. Azken horiek komiki bat zuzenean marraztuko dute saharar errefuxiatuen Tinduf-eko kanpamentuetara (Aljeria) joango den kamioi baten atoian.
  • Id-arte Eskolako ikasleen erakusketa.

Lekua

Urrezko zeledonen plaza.