VGaztea

Bake eta Bizikidetza Teknikari lanposturako lan-deialdia

EGK Convivencia

Bakea eta bizikidetzaren alorrean Bake Kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan ezagutza baduzu eta landu nahi badituzu, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGKBake eta Bizikidetza teknikari lanposturako lan-deialdia eskaintzen dizugu. Hemen duzu deialdia.

CV eta motibazio gutuna bidaltzeaz gain, ez ahaztu Datu babesaren politika dokumentua betetzea. Dena martxoaren 29a baino lehen (12:00ak arte). Bestela ezingo dugu zure hautagaitza kontuan izan. Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzen duguna eta kontuan izateko datak albistean dituzu.

Bestelako zalantzarik izanez gero, deitu 94 443 61 43 telefonora.

Otsailaren 12an EGK-k gazteak, bakea eta bizikidetza gainean aurkeztuko duen dokumentalaren trailerra eta hiru bideo laburpen ikusi

EGK-k gazteak eta eragile sozialak bakearen gainean hitz egiteko elkartzen dituen dokumentala aurkeztuko du otsailaren 12an

● Dokumentalean agertzen diren ideiak, hausnarketak eta irudiak urrian Arrasaten egindako Bakehizketak topaketan jaso ziren

● Topaketa honetan hogei gazte anitzek, maila berdinean, hogei eragile sozialekin elkartzeko aukera izan zuten: kazetariak, biktimak, biktimarioak, historialariak, kargu publikoak, kultur eragileak…

● Gaur dokumentalaren lehen trailerra aurkeztu da eta astero, hurrengo bost astelehenetan, beste bost bideo txiki zabalduko dira estreinaldi handiaren aurretik

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteak eta eragile sozialak bakea eta bizikidetzaren gainean hitz egiteko elkartzen dituen dokumentala aurkeztuko du otsailaren 12an. Dokumental honek gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango du eta gazteek egiten dituzten hausnarketek garrantzia handia dute; hauen ideiak eta agertzen diren irudi guztiak Bakehizketak topaketan jaso ziren.

Informazioa gehiago