VGaztea

Dan Tzan Tzan lehiaketa. Baratza aretoa

gazte tzan tzan

Baratzatik eta BaraTZAN danTZAN FEST mini-jaialdiaren barruan lehenengoz egiten dugun Tik-tok lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

23 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (gehienez 3 pertsona taldeko).Minutu bateko bideo dantza bat sortu eta TikTokera igo #GazteDanTzan tag-rekin. Bideo horiek baloratu egingo dira eta horietako hiru aukeratuko dira koreografia plano eszeniko batera eramateko tailer baten bidez.

Hau da, uztailetik urrira arte koreografia, eskola teknikoak eta gainbegiratzea lantzeko tailer bat jasoko duzue, Dantzan Tzan mini-jaialdiaren barruan urriaren 18an, igandean, zuen koreografiak aurkeztu ahal izateko.

Informazio gehiago.

Noches SCRATXE Gaua #13 CONVOCATORIA // DEIALDIA

Artista Eszenikoen BILA gabiltza: sortzaileak, interpreteak, zuzendariak, performerrak, antzerki konpainiak, koreografoak, dantzariak… sortze prozesuan dauden proiektu eszenikoak aurkeztu nahi dituzten artistak, hain zuzen.

Publikoaren aurrean ideia berriak FROGATZEKO aukera paregabea da, sorkuntza zaharrak berreskuratzeko momentua edota ohiko formatu eta lekuetan erakusteko zailak diren ez-ohiko proposamenak aurkezteko lekua.

Gainera, erakusket ondoren egingo den TOPAKETAN era informal batean, zure lana publikoarekin zein beste artistekin eztabaidatzeko eta aztertzeko aukera izango duzu.

Esperimentu eszenikoak, prozesuak, garapenean dagoen materiala “funtziona dezaketen ideia bitxiak”. Arraroa, magikoa, ustekabekoa… hitz bakar batean: ETORKIZUNA