VGaztea

Haurren eta Gazteen Aisialdiko Hezitzaileak Prestatzeko Eskoletarako 2021. urteko deia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea lehiaketa bidez. Dirulaguntzak ematearekin lortu nahi dena da haurren eta gazteen aisialdiko prestakuntza eskolei laguntzea, haurrekin eta gazteekin aisialdian dabiltzan pertsonentzako prestakuntza ikastaroak eman ditzaten.

Informazio gehiago.

Astialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izan nahi duzu?

Hezkuntza ez formaleko munduan esperientziaren bat izan ostean edo zure ingurukoena entzunda edonoiz pausua ematea pentsatu duzu? Bertan lan eginda ikasten den guztia interesgarria iruditu izan bazaizu edonoiz eta astialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izatea planteatu baduzu, informazio hau interesatuko zaizu.

Euskadiko astialdi-eskolek urte mordoa daramate formakuntza eskaintza ahalik eta zabalena aurkezteko eta aurtengo kasua ez da ezberdina! Astialdi Foroaren bitartez hiru lurraldeetan antolatutakoak bildu ditugu zuri helarazteko. Eskola gehienek begirale, zuzendari zein gizarte eta kultura sustatzailea izateko formazioa eskaintzen dute. Era honetara etorkizuneko begiraleak hezten dituzte, balore-hezkuntza sustatzen dute eta boluntariotzaren aldeko lana sustatzen dute.

Bertako eskoletan ikastearen garrantzia. Geihago…

Gazteriari buruzko baliabideen katalogoa

Gazteria Atalak irakasleen eskuetan jarri du bere lanean erabiltzeko tresna bat: GAZTEENTZAKO HEZKUNTZA BALIABIDEEZ OSATUTAKO KATALOGOA. Katalogoa hori bigarren hezkuntzako irakasleentzat zuzenduta dago eta baita, aisialdian dabiltzan taldeetako begiraleentzat. Agertzen diren baliabideak dohainik eskatu daitezke Gazteria Atalean.

Baliabideen artean elkar erantzunkidetasunari buruzko erakusketa “Etxean, hobe denon artean”, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora egiteko bisitaldiak, Asexoriak eta Psicoasesoriak ematen dituzten hitzaldiak, hiritarren parte hartzeko hezkuntzaren gida praktikoa, Super Lonjez heroiaren bideoak…

Hemendik hartu ahal duzu katalogoa Udalaren web orrian eta Gazteriarekin harremanetan jarri.