VGaztea

Gazteen errealitatearen behatokiaren 2019ko txostena

observatorio

Gazteen Errealitatearen Behatokia funtsezko tresna da errealitate horren ezaguera eguneratua mantentzeko eta ekintzak diseinatu eta egiteko, gazteen benetako beharrei eta nahiei erantzuteko, haiek direlako Gazte Plan honek planteatzen dituen gazteria politiken jasotzaileak.

Hemen Gazteria Zerbitzuak prestatzen dituen txostenak aurkitu ahal izango dituzu. Txosten hauek errealitatearen ezagutza gaurkotua mantentzeko tresnak dira eta baita Udalaren II. Gazte Planaren jarraipena egiteko tresna ere.

Txostenek errealitatearen hainbat arlo aztertzen dituzte. Alde batetik, gazteen emantzipazioari dagozkionak: enplegua, prestakuntza eta etxebizitza; eta beste aldetik, gazteen autonomia bidean laguntzan dutenak: osasuna, kirol jarduera, euskara…

Edozein zalantza edo ekarpen egin nahi baduzu, Gazteria Zerbitzuarekin jarri ahal zara harremanetan 945 161616 telefonoan, (luz.: 6516) edo gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan.

Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2018

emantzipazioa 2018

Gazteen Euskal Behatokiaren txosten hau seriearen seigarrena da eta bertan hauxe aztertzen da: zenbat kostatzen zaion soldatapeko 18 eta 34 urte bitarteko gazte bati bere kabuz emantzipatzea, etxebizitza erosten badu zein alokatzen badu.

Horretarako hamabi adierazle kalkulatzen dira; adierazle horiek etxebizitza librea zein babestua erosketaren bidez edo alokairuaren bidez eskuratzeak dakarren kostu teorikoa adierazten dute. Kostu teorikoa da, oinarritzat hartzen diren datuak batezbestekoak baitira: erosten edo alokatzen diren etxebizitzen batez besteko prezioak, gazteen batez besteko soldatak eta hipoteka-maileguen baldintza arruntak. Beraz, egoera orokorrak aztertzen dira eta ez kasu indibidualak.

Datuak eta beraien bilakaera (2007-2018 aldiari dagokiona) Euskadi osorako aurkezten dira, bai eta lurralde historiko bakoitzerako ere. Gainera, sexuaren eta adin-taldeen arabera bananduta azaltzen dira.

Informazio gehiago.

 

Gazteen adierazleak 2019. Euskadiko gazteen panoramika

adierazleak

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika bilduma egiteari ekin zion 2007an. Euskadiko Estatistika Planaren Estatistika Ofiziala da eta bi urtean behineko maiztasuna izanik, zortzigarren emanaldia da 2019ko hau.

Ikerketa honek 112 adierazleren informazioa biltzen du, zazpi dimentsiotan banatuta:

  1. Demografia eta populazioa
  2. Hezkuntza
  3. Enplegua eta egoera ekonomikoa
  4. Emantzipazioa eta etxebizitza
  5. Osasuna
  6. Aisia, kultura eta kirola
  7. Balioak eta jarrerak

112 adierazleek gordetzen duten informazioa bi iturri motatatik datoz: alde batetik, lehen mailako iturriak, hau da, Gazteen Euskal Behatokiak bere ekimenez burutzen dituen ikerketak, bereziki Euskadiko Gazteak seriea; bestetik, bigarren mailako informazio iturrietatik, hala nola EUSTATetik, Eusko Jaurlaritzako beste sailetatik etab.

Ikerketa honetako adierazle guztiek sexuaren arabera bereizitako informazioa azaltzen dute. Adierazleen informazio-iturri diren laginen tamainaren arabera, lurralde historikoen araberako informazioa ere agertzen da.

Zenbait adierazletan, nagusiki demografiarekin, hezkuntzarekin, enpleguarekin eta emantzipazioarekin harremana dutenetan, Espainiako beste autonomia-erkidegoetako eta EB28ko herrietako datuak eskaintzen dira, alderaketak egin ahal izateko.

Ikerketa.

 

Ikastaroa: Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Europako Elkartasun Kidegoan boluntarioen proiektuak kudeatzeko praktika onak‘ ikastaroa. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak emango du.

Ikastaroaren amaieran, partehartzaileek EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA boluntarioen proiektuak kudeatzeko alderdi praktikoak ezagutuko dituzte. Kudeaketarako jardunbide egokiak eskuratzen..

Helburuak:

  • Europako Elkartasun Kidegoa ekimena berrikustea; Europako hainbat herrialdetako komunitatean boluntarioen proiektuen bidez gazteen mugikortasuna garatzeko ekintzak.
  • Europako Elkartasun Kidegoaren esparru praktikora hurbiltzea sustatzea.
  • Boluntarioen proiektuak gauzatzeko esperientziak, metodoak eta gogoeta praktikoak trukatzea, ekintza berriak garatzeko.
  • Europako borondatezko proiektuen kudeaketan praktika onak eskuratzea, Europako Elkartasun Kidegorena esparruaren baitan.
  • Entitateen akreditazioa eta proiektuak sortzea bultzatzea Europako Elkartasun Kidegoaren gazteentzako mugikortasun ekintzen esparru berrian.

Geihago…

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Euskadiko gazteak eta sare sozialak’ izeneko txostena aurkezten du

Txosten honetan (pdf, 2 Mb) Gazteen Euskal Behatokiak sare sozialei buruz burututako ikerketaren analisia eta emaitzak aurkezten dira. Ikerketa hori 2018ko azaroaren eta abenduaren bitartean Euskadi osoan egindako inkestetan oinarritzen da. Guztira, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gazte elkarrizketatu ziren telefonoz.

Ikerketak sare sozialei lotutako zenbait alderdi jorratu ditu, esaterako: zein diren sare erabilienak, zein maiztasunarekin erabiltzen diren, zein sare duten gogokoen gazteek, zein den komunikazio-hizkuntza nagusia sare sozialetan, zein jarduerak garatzen dituzten gazteek Interneten edo sare sozialetan eta zein maiztasunarekin, zer-nolako pertzepzioa duten norberak Internetez egiten duen erabilerari buruz, zein pribatutasun- eta segurtasun-neurriak hartzen dituzten datu pertsonalen babesa eta norberaren edukietara sarbide mugatua bermatzeko, arlo horretan gurasoengandik aholkurik jasotzen duten, eta, azkenik, sare sozialetan jazarpena bizi ote duten, azken arlo horren inguruan artikulu ugari idatzi baitira eta ikerketa hau kuantifikatzen saiatu da. Geihago…

Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena’ ikastaroa

Ikastaroaren bi edizio egingo ditugu Bilbon, GEBren egoitzan, 2019ko azaroan; bata gazteleraz eta bestea euskaraz.Izena emateko epea urriaren 14tik 23ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  ‘Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek .

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da:
aniztasun sexuala errespetatua eta landua izan behar den errealitate bat bezala ulertzea.

Metodologia:

Teoriko-praktikoa. Alde batetik, talde-erreflexiorako eduki teoriko ezberdinak landuko dira, beste aldetik, ahultasun egoeran aurkitzen diren gazteentzako interbentzioak sortzeko lan egingo da, baita aniztasun sexuala landatzen duten programak garatzen ere.

Foileto informatiboa (pdf, 132 kb)

Info gehiago

‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’ ikastaroa Bilbon euskaraz

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’ ikastaroa. Naiara Pérez de Villarrealek, Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden, prestatu eta emango du.

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

Foileto informatiboa (pdf, 422 kb)

Formularioa indarrean jarriko dugu irailaren 9an