VGaztea

Lantokiko prestakuntza egiten ari bazara, ikusi Enpresako egonaldi-beketarako deialdia

Ikaslan Arabak jakinarazi digu lantokiko prestakuntza egiten ari diren ikasleentzako enpresako egonaldi-beken deialdia ireki dela.

Deialdia Eusko Jaurlaritzak egiten du eta eskaera egiteko epea urriaren 16ra arte dago zabalik.

Onuradunak aurtengo irailetik abendura bitartean lantokian prestakuntza-modulua egiten ari direnak dira. Praktikaldia amaitu ondoren, enpresan 1 eta 3 hilabete bitartean jarraitzea da helburua. Horretarako, logikoa denez, enpresa ados egon behar da eta hitzarmen bat ezarri behar da enpresaren eta ikastetxearen artean.

Informazio gehiago

Bihar zabalduko da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-bekak eskatzeko epea

Bihar zabalduko da epea 2021-2022 ikasturteko unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk eskatzeko bekak.
Eskatzeko epea zabalik egongo da uztailaren 1etik 30era arte (biak barne).
Beka-eskaera aurkez daiteke, nahiz eta oraindik unibertsitatean matrikula egin ez.
Beka-eskera elektronikoa izango da oso-osorik.
Ez da paperezko eskaerarik onartuko.
Informazio gehiagorako

Enpresa-nazioartekotze ICEX bekak: MBA eta praktikak atzerrian

Becas ICEX

Deialdia egiten duena:

ICEX. Kanpo-Merkataritzaren Espainiako Institutua

Baldintzak:

  • Europar Batasuneko nazionalitatea izatea.
  • Jaiotze data: 1993-01-01 edo geroago.
  • Unibertsitate-titulazioa izatea: gradua edo baliokidea.
  • Ingelesa: B2 maila, gutxienez.
  • Antzeko bekarik jaso ez izana.

Edukia:

Beken kopurua: 260-300.

Faseak:

  • 0 fasea: Unibertsitate masterra: Enpresaren Nazioarteko Kudeaketa (MBA in International Management)
  • I. fasea: praktikak Espainiak atzerrian dituen bulego ekonomiko eta komertzialen sarean.
  • II. fasea: praktikak Espainia kidea den nazioarteko enpresa edo erakundeetan.

Zenbatekoa:

21.300 € / 42.800 € (helmugaren arabera) + bidaia-gastuak + aseguruak.

OHARRA: Azterketak honako hirietan izango dira: Bartzelona, Bilbo, Las Palmas/Tenerife, Madril, Sevilla, Valentzia, Coruña/Vigo. Hautespen-elkarrizketak Madrilen egingo dituzte.

Epea:

2021/04/22

Informazio gehiago.

BEINT bekak 2021

BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.

Badakigu funtsezkoa dela ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 65.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Informazio gehiago.

Bekei buruzko informazio gehiago.

Ekintzaileentzako beka eskabidea

emprendimiento

Ekintzaileei laguntzea beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.

Epea

2021. urtea: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO, 2021eko martxoaren 15a, 30 zk.).

Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:

  • Lehen epea: ekainaren 15era.
  • Bigarren epea: ekainaren 16tik irailaren 30era.

Onuradunen betebeharrak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira bekez:

  • Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea.
  • Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka-onuradun ez izana.

Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Dokumentazioa

  • I. eranskina: Laguntza eskabidea eta zinpeko aitorpena.
  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Enpresa proiektua, II. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Lan-plana, non aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztu beharko baitira., III. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Ekintzaileei laguntzen esperientzia duen erakunderen batek proiektua bideratu bitartean tutoretza-lanak egiteko konpromisoa bere gain hartzen badu, konpromiso hori adierazten duen agiria, eta aurreikusitako tutoretza-lanen egitaraua.
  • Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Informazio gehiago.

Atzerriko hizkuntza-bekak, ONCE Fundazioa

Fundación ONCE

Atzerrian hizkuntza-ikastaroak egiteko laguntza-programa desgaitasunen bat duten gazteen hizkuntza-gaitasunak indartzeko eta, horrela, enplegu kualifikatuak aurkitzeko aukerak hobetzeko jartzen da abian, atzerriko hizkuntza bat eskatzea gero eta ohikoagoa baita.

ONCE Fundazioak desgaitasunen bat duten pertsonen aukera-berdintasunaren alde egin nahi du programa honekin, nazioarteko mugikortasuna errazteko eta desgaitasunen bat duten gazteen prestakuntzan jauzi kualitatiboa emateko behar diren baliabideak eskainiz.

Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte 18 eta 29 urte bitarteko gazte guztiek, baldin eta legez aitortutako %33ko desgaitasuna badute, gutxienez Espainiako nazionalitatea badute eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Informazio gehiago.

Santander Languages | English Courses – British Council bekak

Baldintzak:

18 urtetik gorakoak.

Hurrengo herrialdeetako nazionalitatea izatea edo bertan bizitzea: Espainia, Alemania, Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru, Polonia, Portugal eta Uruguai.

Edukia:

British Council-en Learn English Select plataforman ingelesa ikasteko 5.000 beka. Ikastaroaren gastoak ordaintzen ditu bekak.

Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete (2021eko maiatzaren 10etik abuztuaren 10era).

Epea:

2021/04/14

Informazio gehiago.

Atzerrian formakuntzarako MAEC-AECID bekak gazteentzat

ministerio asuntos exteriores

Deialdia egiten duena:

Kanpo Harremanetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa; Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia.

Edukia:

  • Europako gaietan prestakuntza beken programa Belgikan dagoen Europako Ikastetxean (COE programa): 2021eko otsailaren 22tik martxoaren 8ra.

Informazio gehiago.

 

Espainiako Bankuaren bekak

Banco de España

Deialdia egiten duena:

Espainiako Bankua

Baldintzak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea.
  • Lizentzia edo graduko titulua izatea.

Edukia:

  • Atzerrian edo Espainian ekonomiari buruzko ikasketak luzatzeko bekak.
  • Beken kopurua: 10.

Zenbatekoa:

  • Amerikako Estatu Batuak: 29.000 dolar.
  • Erresuma Batua: 18.500 libera esterlina.
  • Espainia eta Europa: 21.500 euro.

Epea:

2021/02/12

Informazio gehiago.