VGaztea

Ostiral honetan Aldabeko gizarte etxean… Beldur Barik programaren topaketa!

Azaroaren 24an, Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, ikusentzunezko Gasteizko lehiaketaren sariak emango dira ezagutzera. Ekitaldia Aldabe Gizarte Etxeko aretoan izango da, 18:30ean. Gainera, Aneguria eta La Basuren kontzertua ikusi ahalko dugu!