VGaztea

Eskuragarri dago uztaileko albistegi gaztea!

Hilabete honetako buletinean, besteak beste, albiste hauek aurkituko dituzu:

Gazte-uztaila gozatu! opor-programan parte hartzeko azken plazak, e-GA Sariak Hizkuntza-lankidetzako proiektuak, Ezagutu ezazu “Udan ere LibreIzanNonahi” kanpaina eta aurre egin indarkeria sexista eta matxistari!, Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektu eta ekimenen deialdia, Egin Leku! Deialdia musikari hasiberrientzat, Piraguismoko edo windsurfeko ikastaro bat egin nahi?…

Kontsultatu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

HAZIAK 2021. Ideiak Sarituak

Maiatzaren 3an amaitu zen HAZIAK ideia gazteen azken deialdiko ideiak bidaltzeko epea. Gazteria Zerbitzuak 18 proposamen jaso zituen guztira; horietatik 4 14-18 kategoriakoak ziren, eta gainerako 14ak 19 eta 30 urte bitarteko gazteak.

Udaleko Kultura, Berdintasun eta Gazteria zerbitzuetako teknikariek osatutako epaimahaiak edizio honetako ideiak lantzen dituzten gaiak eta askotariko esparruak baloratu ditu, eta bekak merezi dituzten ideiak zein izango diren erabaki du.

Saritutako ideiak

  • Tira. Udako abestia KAI-NAKAI-rekin: Abeslari gasteiztarrak kantu baikorra proposatzen digu konfinamenduaren ondoren euskarazko reggaeton estiloan.
  • Red Artean: artistak, sortzaileak, kolektiboak eta erakundeak konektatuko dituen online plataforma.
  • RENT, el musical: Antzerki musikala LGTB+ gaiarekin, gidoiaren egokitzapen propioarekin.
  • Pistas para artistas: abesti batek dakarren ikusentzunezko prozesuaren inguruko saio teoriko praktikoak.
  • Galdu Gordean: sormen prozesuen eta hiriaren inguruan sortutako elkarrizketak.
  • Jornada para el clima: Fridays for Future kolektiboarekin batera, klimaren urgentziari ekitea hainbat ekintzak.
  • Lo + trendy: sormenezko makillajea, argazkia eta edizioa sare sozialetarako
  • Anime y Manga: gai honen inguruko gazte komunitatea.
  • Wellcome Inside: antsietatearen eta depresioaren islada argazki eta bideoetan.
  • Euskara zabaltzen artearen bidez: gure hizkuntzaren garrantzia azpimarratzen duen abestia.
  • Re-conecta contigo: pantailak deskonektatzeko eta zeure burua aurkitzeko jarduerak.

Epaimahaiak bideragarritasuna, proiektuen arteko zeharkakotasuna, originaltasuna eta gazteen xede-publikoari ematen zaion protagonismoa nabarmendu ditu. Era berean, lehentasuna eman zaie 2020an gai berdinekin sarituak izan ez diren proiektuei, proiektu berriei gauzatzeko aukera emateko.

Zorionak!

Gauekoak-eko proiektu-poltsaren deialdia amaitu da.

Joan den maiatzaren 4an Gauekoak taldeak bere proiektu-poltsaren beste deialdi bat egin zuen. Bertan, aisialdi alternatiboko programaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi zituzten Gasteizko gazteak, kolektiboak eta elkarteak aurkez zitezkeen.

Proposamen horiek bidaltzeko epea ekainaren 4an amaitu zen, eta guztira 24 proiektu jaso dira, gai ugari eta askotarikoak jorratzen dituztenak.

Kultura, kirola, ingurumena, berrikuntza eta informazioaren teknologiak interesgune argiak dira hiriko gazteen aldetik. Genero-berdintasuna, elkartasuna edo kulturartekotasuna ere izan dira programaren oinarri aktibo eta aberasgarritik landu beharreko inspirazio eta beharrak.

Gogoan izan poltsa hori urtean zehar irekita egoten dela. Beraz, gogotsu geratu bazara, gure helburuekin bat datorren ideia bat bururatu bazaizu, anima zaitez! eta honako helbide honetara bidali: info.gauekoak@gmail.com.

Horren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero Udalaren web orriko Gauekoak atalean sartu edo Sare sozialtean aukituko gaituzu.

@gauekoak.gasteiz

“Zure esku ere badago” sexu heziketarako kanpainak komiki berria argitaratu du

También está en tu mano

14. zenbakia da, “Elkar Zainduaz” izenburua du, eta arrisku-jarduerak, kontrazepzioa, STI (Sexu-Transmisioko Infekzioak) eta babesteko erantzukizuna jorratzen ditu.

Kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu.

Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu ikasgelan edo aisialdian gazteekin lantzeko.

Gazteak bazarete, komikiak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, denbora-pasa izateaz gain, hausnarketa interesgarria egin baitezakezue. Hezitzailea edo irakaslea bazara, gazteekin landu ditzakezu unitate didaktikoak.

Ikus “Elkar zainduaz” komikia eta unitate didaktikoa (pdf)
Kanpainari buruzko informazio gehiago eta komiki guztiak ikusi.

Gorroto-diskurtso sexistak sare sozialetan eta ingurune digitaletan

Sexismo

“Gorroto-diskurtso sexistak sare sozialetan eta ingurune digitaletan” ikerketan, gazteek gorroto sexistaren diskurtsoek sare sozialetan duten presentziari eta efektuei buruz duten pertzepzioa eta balorazioa ezagutu nahi izan da, bai eta diskurtso diskriminatzaile eta gorroto-diskurtso mota horrekiko duten esposizio-maila ere. Horretarako, hurbilketa metodologiko mistoa erabili da, eta, horren bidez, eztabaida-taldeak eta Twitterren egindako sare-entzuketa konbinatu dira, sare sozialetako gorroto-diskurtso sexistak hedatzeko eta biralizatzeko ereduak identifikatzeko.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Ta y Tantxs: prisma hetero patriarkal kapitalista desmuntatzen

Ta y Tantxs

Noiz

Eguna: 2021/03/27, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 19:00

Deskribapena

Jardunaldia.teoriko-praktikoa, hogeita hamar minutuko zazpi hitzaldiz osatua eta bi lantegi arratsaldez.

– Hitzaldiak: Begirada feministak 30 minututan.

Goizeko saioan, beren arloan espezializatuta dauden zazpi profesionalek topaketa batera gonbidatzen gaituzte,Baratza artoan, hitzaldi bakoitzean prisma hetero-patriarkal-kapitalista desmuntatzeko: historia, komunikabideak, afektibitatea, nutrizioa eta osasuna, musika, sexualitatea, estereotipoak, ekonomia eta umorea.

Arratsaldean bi lantegi ospatuko dira Aldabe gizarte etxean eta bietako batean parte hartzeko aukera izango dugu. Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela.

– Lantegia: Feminismoa izara artean: sexualitate, plazera eta berdintasuna.

Harreman libreak, atseginak, osasuntsuak eta aurreiritzirik gabeei buruzko lantegia.

– Lantegia: Behera kanonak!

Ezarritako estereotipoak, kanonak eta genero-rolak vs aniztasuna, onarpena eta norberaren maitasuna.

Gauekoak programaren jarduera, Berdintasunerako zerbitzuarekin lankidetzan.

  • Non: Baratza Aretoa (hitzaldiak) eta Aldabe gizarte-etxea (lantegiak)
  • Noiz: martxoak 27, larunbata.
  • Ordutegiak:
  • 11:00-19:00. Hitzaldiak. Baratza aretoa
  • 17:00-18:30: Lantegiak (biak aldi berean). Aldabe gizarte etxea
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte. Ta y Tantxs ekintzak hiru aukera ematen dizu izena emateko.

Informazio gehiago.