VGaztea

Beca

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu beharko dira, eta, ezin bada, ikastetxeetan bertan, irailaren 14tik 18ra bitartean.

Araban Lanbide Heziketa garatzea izan da beti Vital Fundazioaren lehentasunetako bat, eta, horregatik, urtez urte lankidetza hori mantentzen eta indartzen jarraitzen du. Aurreko edizioetan bezala, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Horiek eskuratu ahal izateko, goi-mailako teknikariaren titulua lortuta izan behar da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) 2018/2019 edo 2019/2020 ikasturteetan. Dokumentazioa jaso eta behar bezala beteta entregatu behar da irailaren 14tik 18ra bitartean, ahal dela posta elektronikoz edo, ezin bada, idazkaritzan, campusetako edozeinetan. Idazkaritzara joan ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatuta beharko da Egibideren webgunearen bidez (www.egibide.org). Beken iraupena 2020ko urritik 2021eko ekainera bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Hauek dira beken xede diren arloak:

  1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  2. Ingurumena kudeatzeko eta sentsibilizatzeko prozedurak
  3. Kudeaketarako aplikazio informatikoak garatzea
  4. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  5. Marketina eta Komunikazioa/Administrazioa eta Finantzak/Zuzendaritzari laguntzea
  6. Ekipo informatikoa
  7. Laborategi klinikoaren eta biomedikoaren arloko proiektuak garatzea
  8. 4.0 industrian sistema integratzea
  9. Ekipo industrialen mantentze-lanak kudeatzea
  10. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea

Informazio gehiago.

Eskerrak eman dizkio alkateak Gasteizko maker komunitateari

makers

Eskerrak eman dizkio alkateak COVID-19ren aurka 10.000 bisa inguru fabrikatu dituen Gasteizko maker komunitateari.

Gasteizko alkateak eskerrak eman dizkie Gasteizko maker komunitatearen ordezkariei. 600 pertsonak Euskadin osatutako sarea (300 Araban) gau eta egun aritu da lanean pandemia garaian, musu truk, COVID-19aren kontrako 10.000 bisera inguru egiteko Araban. 3D-ko inpresioan aditu diren boluntarioek osatu dute komunitatea, ingeniaritza eta diseinuaren arloko profesionalek, hain zuzen ere, eta zipriztinen aurkako biserak egiten hasi ziren osasun arloko langileek berek baliozkotutako modelo batean oinarrituz. Belarriak babesteko eta ateak irekitzeko tresnak ere egin dituzte.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek azpimarratu egin du “pertsona horiek komunitatearen alde egindako lana eta ahalegina”. Alkateak herritar guztien esker ona helarazi die eta “oso harro” agertu da “udalerrian horrelako pertsonak izateaz”. Maker komunitateko ordezkari Iker Martinezek balioetsi egin du herritarren, udalaren, merkatari txikien, hainbat enpresaren -SEUR esaterako- eta, oro har, komunitateari lagundu dioten erakunde eta pertsona guztien lankidetza.

Gasteizko Udalak Simon Bolibar plazako areto bat aldi baterako laga dio COVID-19aren kontra eratu den maker komunitateari, 3D baliatuz osasun materiala egiten laguntzearren. Izan ere, boluntario talde horren lanak bolumen handia hartu du, eta leku bat behar zuten koordinatzeko eta produktuak eta material dohaintzak biltegiratzeko. Aldi berean, udalak PVC-ko 7000 lamina garden ere eman zituen. Halaber, gasteiztar askoren dohaintzak eta laguntza jaso ditu maker komunitateak, baita merkatari txikiena ere. Eta bereziki nabarmendu nahi izan dute sektore hori, bizi duten une zail hauetan.

Informazio gehiago.