VGaztea

Bideo-kopla lehiaketa. Saridunak

ALEAk eta Arabako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketa helmugara heldu da sari banaketa eta bertso saio batekin.

Abenduaren 17an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan burutu zen bideo-kopla lehiaketako sari banaketa jaialdia. Bertan izan ziren Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsotan, Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen esanetara. Unai Mendibil eta Xabi Lasa izan ziren musikari.

Bertsoak eta saritutako bideoak tartekatu ziren jaialdian zehar, zortzi bideo lan saritu ziren, eskualde bakoitzeko lan aukeratua eta publikoaren bozka gehien jasotako lana.

Arabako 14 urtetik beherako 1000 partaidetik gora parte hartu du ekimenean, 250 bideo-koplatik gora.  Azken asteetan, bideo bidez, beraien sormena eta irudimena erakusteko aukera izan dute umeek, Gasteizko Udalaren Euskararen Astearen baitan antolatutako lehiaketan. “Ikasturte xelebrea” gai hartuta, bakarka, bikoteka, taldeka edo kuadrillan grabatu dituzte beraien buruak bertsotan. Lan bikaina egin dute arabar gaztetxoek. Bejondeiela!

Informazio gehiago.

Martxan da arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean, Arabako 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa jarri dute martxan. Abenduaren 3a arte egongo da bideo-koplak lehiaketan aurkezteko aukera.

Bideo-kopla lehiaketa jarri da abian, gaztetxoek koplak sortzeko aukera izango dute eta ondoren kantatuz bideoak grabatzekoa. Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartzeko aukera ederra.

Bakarka, binaka, zein sei lagunera arteko taldetxotan parte hartzeko aukera izango da. Parte hartzaileak 14 urtetik beherako arabar gaztetxoak izango dira.

Parte hartzea oso erraza izango da, talde bakoitzak nahi duen kopla doinuan sortuko du kopla gai honi buruz: IKASTURTE XELEBREA. Ondoren bideo bat grabatu beharko du kopla kantatuz, norberak erabakiko du bideoan agertu edo ez. Eta azkenik, bideoa ALEAra bidali link honen bidez, bertan ageri den galdetegia betez. Bideoa ALEAra bidaltzeko beste aukerarik ere bada, info@alea.eus helbidera bidaliz edota whatsapp bidez 695 63 28 62 telefono zenbakira.

Abenduaren 3a izango da lanak jasotzeko azken eguna. Ondoren, lanei botoa emateko fasea hasiko da, ALEAren webgunean bertan izango da horreratako auketa.

Arabako Kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena aukeratuko du epai-mahaiak, gainera publikoak bozkatutako bideo-kopla onenaren saria ere izangoa da.

Sari ezberdinak izango dira lan ezberdinen artean banatzeko:

BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabale bakoitzarentzat.
ELKAR-en material sortak irabazle guztientzat.
Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko escape room esperientzia bat publikoaren saria irabazten duen taldearentzat.

Sariak banaketa noiz eta nola izango den aurrerago argituko da.

Informazio gehiago.

Errezitala: ‘Bertso saio gazte feminista’

bertso gazte feminista

Errezitala: ‘Bertso saio gazte feminista’, Aroa Arrizubieta, Lexuri Gz.de Heredia, Eli Zaldua, Maddi Agirre eta Eukene de los Aires bertsolariekin

Noiz

Eguna: 2020/03/05, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Patriarkatua da epaile / jaiotzetik sententziatuz / eta gure zigorra? / Bortizkeria ikusezina // Eta errua ez zen nirea / ez non negoen / ezta janzkera // Bortxatzailea zu zinen / bortxatzailea zu zara.

Hizkuntza: euskaraz.

Adina: gazte eta helduak.

Lekua: Ariznabarreko gizarte etxeko liburutegian.

Sarrera: librea lekuak bete arte