VGaztea

Europan barrena ibili DiscoverEUrekin

DiscoverEU

18 urte dituzu eta abenturarako gogo handia? Ba prestatu!

Martxoaren 12an Europako Batzordeak DiscoverEU ekimenaren edizio berri bat jarriko du martxan, Europan zehar doan bidaiatzeko txartelak emango dituena. DiscoverEU 18 urteko gazteei bidaiatzen, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeak ezagutzen eta haietan barrena ibiltzen laguntzeko EBren proiektua da, gure kontinentearen aniztasuna hobeto ulertzeko, bertako aberastasun kulturalaz gozatuz eta lagun berriak eginez.

2018ko ekainean lehen edizioa martxan jarri zutenetik, Europako 70.000 gaztek ikusi dute beren ametsa betetzeko aukera, Europako hainbat herrialdetan barrena ibiltzeko doako bidaia baten bidez.

Bidaiaren zatirik handiena trenbidean egin behar da, nahiz eta leku guztietara ahalik eta sarbide gehien emateko, bidaia-bonuek garraio modu alternatiboak ere jasoko dituzten, hala nola autobusak edo ferriak. Salbuespenezko kasuetan, eta beste garraiobiderik ez dagoenean, hegazkinez bidaiatzeko baimena emango da. Horrela, urruneko guneetan edo uharteetan bizi diren gazteek ere badute parte hartzeko aukera.

Bidaiak 2020ko uztailaren 1etik 2021eko otsailaren 28ra bitartean egin beharko dira, eta guztiek gutxienez egun bateko eta gehienez 30 eguneko iraupena izan beharko dute, eta Europar Batasuneko estatu kide den herrialde batean hasi beharko dute.

Eskaera egiteko epe berria: 2020ko martxoaren 12tik 26ra.

Informazio gehiago.

 

Gazte Bidaiak 2020

Udaraba 2020

Gazte Bidaiak 20 bizitzako esperientzia baino gehiago proposatzen ditu. Oro har, Arabako gazteen beraien aisialdirako interesak neurri handi batean biltzen dituen hainbat bidaia eta jarduera proposatzen ditu.

Programa horren helburuak dira berdinen arteko elkarbizitza eta esperientzia trukea, elkar ezagutzea eta ezaguerak norbereganatzea, talde lana, garapen fisiko eta emozionala, eta honelako balioak norbereganatzea, hala nola, bakea, berdintasuna, elkartasuna, ekologia eta/edo beste kulturekiko errespetua.

Adinak: 14-17 urte.

Izen ematea martxoaren 31tik apirilaren 8ra arte.

Informazio gehiago.

 

Atzerrira doazen gazteentza: Bidaiatzeko gomendioak.

Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok erabakitzen du bidaiatzea. Horregatik, oso garrantzitsua da hainbat gomendio betetzea bidaian gerta daitezkeen ezbeharrek planak ez zapuzteko.

Ondorengo agiriek informazio ugari biltzen dute, hala nola bidaia hasi aurretik kontuan hartu beharreko puntuak, atzerrirako bidaietan bete beharreko protokoloa, elikadura egokienaren inguruko informazioa eta larruazalak behar duen oinarrizko zainketaren inguruko gomendioak.

Horrela, eroso bidaiatu ahal izango da eta segurtasunez aurre egin bidaian sor daitezkeen ezbeharrei.

Osakidetzaren web orria

Gazteak munduan zehar’ argazki lehiaketa.

Bidaia bat egitera al zoaz? Aurreko bidaia baten argazkirik al duzu? Baietz erantzun baduzu eta gaztea bazara, VG_gaztea Twitter kontuan sar zaitezke eta gurekin argazkia konpartitu, non atera duzun eta anekdotaren bat kontatuz.

Epaimahaiak argazkietako bat aukeratuko du eta irabazleak Fujifilm Instax Square SQ6 argazki kamera bat irabaziko du.

Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 35era bitarteko gazteak.

2019ko apirilaren 5etik maiatzaren 6ra arte parte hartu ahalko da, biak barne.

Saria: Bat-bateko kamera bat, Fujifilm Instax Square SQ6. Geihago…

‘Munduko hizkuntzak’ lehiake. Azken egunak parte hartzeko.

Gazteen Agibideetarako Udal Bulegoak 50 €ko txartela zozketatuko du. Saria irabazi nahi dutenek, ostiral honetan @VG_gaztea Twitter-kontuaren bitartez egingo den galderari zuzen erantzun beharko diote.

Lehiaketaren oinarriak

Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

2019ko Otsailaren 22tik martxoaren 10era arte parte hartu ahalko da, biak barne.

Saria 50 €-ko opari txartela Gasteizko liburudenda batean gastatzeko.

Saria bertan behera utzi ahal izango da baldin eta lehiaketaren arauak errespetatzen duen parte hartzailerik ez badago. Parte hartzaileek ezingo dute saria jaso bi hilabetetan jarraian.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Twitter-en @VG_Gaztea jarraitzea

Info gehiago