VGaztea

Gazte-txartelaren pack 2019a eskura duzu: deskargatu zure mobilean.

Gazte-txartelaren Pack 2019 zuretzat prestatu dugu, eta jarduera interesgarri ugari proposatzen dizkizugu bertan: aisialdi, kultura, kirol… abantailak, 2019 osoan astialdiaz goza dezazun gutxiago gastatuta.

Gazte-txartelaren pack 2019aren app-a mobilean deskargatu ahal duzu hemendik:

Kontuan izan abantaila hauetarako derrigorrezko duzula paperezko kupoia:

Caldea (PDF, 815 KB)

Cinesa(PDF, 743 KB)

Inuu(PDF, 810 KB)

Naturlandia1(PDF, 778 KB)

Naturlandia2(PDF, 755 KB)

Rocroi(PDF, 785 KB)

Zure datuak jarri ondoren inprimatu.

Eta badakizu, kupoi digitala zein paperezkoa erabiltzeko unean zure Gazte-txartela eta NANa erakutsi behar dituzu.

Eta oraindik Gazte-txartela ez baduzu, zeren zain zaude? Egin oraintxe Gazte-txartela eta zeure etxean jasoko duzu.

‘Munduko hizkuntzak’ lehiaketan parte hartu!

Gazteen Agibideetarako Udal Bulegoak 50 €ko txartela zozketatuko du. Saria irabazi nahi dutenek, ostiral honetan @VG_gaztea Twitter-kontuaren bitartez egingo den galderari zuzen erantzun beharko diote.

Lehiaketaren oinarriak

Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

2019ko Otsailaren 22tik martxoaren 10era arte parte hartu ahalko da, biak barne.

Saria

50 €-ko opari txartela Gasteizko liburudenda batean gastatzeko.

Saria bertan behera utzi ahal izango da baldin eta lehiaketaren arauak errespetatzen duen parte hartzailerik ez badago. Parte hartzaileek ezingo dute saria jaso bi hilabetetan jarraian.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Geihago…

INTERRAILI buruzko informazio-saioa Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan

Martxoaren 28an, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua 20:00

Interrail zer den kontatuko digute: abantailak, argibide praktikoak, baimen-motak eta non erosi, prezioak… eta galderak egiteko aukera egongo da.

  • Hizkuntza:
  • Adina: 16 eta 35 urte bitartekoentzat. Leku libreak egongo balira, beste adinekoak ere etorri ahalko dira.
  • Lekua: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa. Pza. Berria1, behea.
  • Izen-ematea: Izen-ematea online edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan egin ahal duzu. E-mailez konfirmatuko dizugu lekua duzun edo ez. Leku mugatuak.

Interrail Global Pass. Trenetarako txartela, milaka norabide!

Europatik mugitu nahi? Interrail era berezia eta bakarra hara heltzeko. Aukeratu ahal dituzu 40.000 mila helmuga baino gehiago.

27 urte baino gazteagoentzat beherapenak.

30 herrialdeetara bidaiatu mugarik gabe.

Hasi eta bukatu bidaia zure hiri edo herriko geltokian

Barruan dafo Eurostar, Bruselak, Paris eta Londres arteko trena.

Gure bulegoan (Plaza Berria z.g.)

  • Interrail txokoa: etor zaitez OMIJera eta ezagutu txoko honek eskaintzen duen informazio baliagarria. Zalantzarik baduzu lagunduko dizugu.

Interrail web orria

Informazio interesgarria

Interrail: Europan zehar bidaiatzeko beste modu bat

Gaur, maiatzaren 9an, 19:00 – 20:30

Javier Checak Interrail zer den kontatuko digu: abantailak, argibide praktikoak, baimen-motak eta non erosi, prezioak…

  • Hizkuntza:
  • Adina: 16 eta 30 urte bitartekoentzat. Leku libreak egongo balira, beste adinekoak ere etorri ahalko dira.
  • Lekua: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa. Pza. Berria1, behea.
  • Izen-ematea: Izen-ematea online edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan egin ahal duzu. E-mailez konfirmatuko dizugu lekua duzun edo ez. Leku mugatuak.

Uda honetan bidaiatzeko asmorik baduzu zure interesekoa izan daiteke: Eta uda honetan, zer? – Bidaiak

Eta uda honetan, zer?

Ez badakizu zer egin uda honetan baina betikoaz aspertuta bazaude, adi egon gune honi! Hementxe jarriko dizkizugu gazteentzako jarduera interesgarrienak. Baten bat ahazten bazaigu edo zalantzarik baduzu, mesedez, esaiguzu: FACEBOOK, TWITTER, coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

 

Bidaiak

Lana

Ikastaroak

Kirola

Boluntariotza

Kontzertuak, jaialdiak, herriko jaiak eta kultura kalean

Auzolandegiak, udalekuak eta lehiaketak

Informazio gehiago OMIJeko web orrian.

Ea zure bidaia txoko ibiltariaren lehiaketan kontatzen animatzen zaren, hona hemen ekainean sarituak

Sei izan dira ekainan argitaratu ditugun kontakizunak, berriz ere denak 2. kategoriakoak (18-30 urte). Gure epaimahiak honako bi hauek aukeratu ditu oraingoan:

1. saria: 600km de aventura improvisada. Bulgaria y Macedonia, de David Boo

2. sariaPolonia en estado puro, de Mikel Jato

Zuen hurrengo bidaia abentura hasi aurretik inspirazio iturririk behar baduzue argitaratu ditugun kontakizunak irakurri beharko zenituzke.

Eta parte hartu duzuen guztioi, eskerrik asko zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik.

Bidali oraintxe zuen bidaien kontakizunak bi hilabete baino ez ditugu aurretik eta. Oraindik ere garaiz zabiltzate uztailan eta abuztuan parte hartzeko eta gure sariak lortzeko.

Animo, batez ere, gazteenei (14-17 urtekoei) zuen kontakizunen falta nabaritzen dugu eta.

Zuen zain gaude.

Txoko ibiltaria lehiaketa, irekita jarraitzen du abuztuaren 31ra arte

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga

Nola antolatu zenuen bidaia

Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zeniekeen beste hainbat bidaiari

Eta ez ahaztu zure esperientzia argazkien edota bideoen bidez dokumentatzea.

Gasteizen bizi, ikasi edota lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria: 14-17 urte

Kategoria: 18-30 urte

Parte hartzeko idatz ezazu bidaiaren kontakizun labur bat eta gehitu pare bat argazki edota bideo bat. Idatz itzazu zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze data, nortasun agiria, e-posta helbidea eta telefono zenbakia) eta bidali dena ondoko helbide honetara: viajeteca@vitoria-gasteiz.org edo ekarri OMIJera (Espainia plaza, 1-behea) pendrive batean gordeta

Mezuek, argazkiek edota bideoek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko plagio kasuan.

Parte hartzaile bakoitzak mezu bakar bat bidali ahal izango du hilean.

2016ko apirilaren 1etik abuztuaren31ra arte, biak barne.

Informazio gehiago: sariak, oinarriak…

Bidai erakusketak, udako azkena eta gazteentzako lehiaketa

Erakusketa tematikoak: material interesgarria zure irtenaldiak antolatzeko

Bidai erakusketak – gure irtenaldi gomendatuak

Uztailak 5-15   AMSTERDAMen barrena bizikletaz / Piérdete en bici por AMSTERDAM

Bidai erakusketaren LEHIAKETA:

Zatoz Bidaiatekara zure bidaik antolatzera eta sari bat lor dezakezu

Nork har dezake parte?

Gasteizen bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-30 urte bitarteko gazteek

Zer egin beharko duzu?

Bidai erakusketaren stand-a aurkitu

Bete ezazu orria gure galderei erantzunez eta gero, sartu kutxan

Eta, zer lor dezakezu?

Uztailaren 18an, erantzun zuzenak asmatu dituzten pertsonen artean 30 euroko opari-txartel bat zozkatuko dugu, ELKARren erabiltzeko

Zozketaren emaitza OMIJen web gunean argitaratuko da, www.vitoria-gasteiz.org/omij