VGaztea

“Haurtzaroa eta bideojokoen erabilera 2020” txostena

videojuegos

Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Gasteizko hau nahiz nerabeen artean bideojokoen erabilerari buruzko inkesta bat argitaratu berri du , 9 eta 17 urte arteko 347 pertsonek parte hartu dutelarik.

Ikerlana Movimiento Contra la Intolerancia elkartearekin batera egin da, eta zenbait alderdi aztertzen ditu (bideojokoetan hasteko adina, jokoan emandako denbora, online jokoen erabileraren arriskua, etab.), eta bideojokoen erabilera hobetzeko proposamenak planteatzen ditu.

Emaitza nagusienetako bat da adingabeen % 49 oso goiz hasten direla bideojokoekin harremanetan, 6 eta 9 urte bitartean.

Informazio gehiago.

‘On-line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak aurrez aurreko ikastaroekin hasiko da berriro irailetik aurrera. Aforoa, gehienez 12 lagun, eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Irailaren 23an ekingo diegu udazkeneko jarduerei Ortzadarkoek emango duten ‘On- line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroarekin. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Informazio gehiago.

“Overwatch” jokoaren estatuko finala egingo da larunbatean, hilak 26, Gasteizen

600 pertsonatik gora elkartuko dira Europa jauregian, kirol elektronikoarekin lotutako hainbat jardueraz gozatzeko.

Urtarrilaren 26an, “New Age Generation” ekitaldia egingo da Europa jauregian. Horren barruan bideo-jokoekin eta kirol elektronikoarekin lotutako hainbat jarduera antolatu dira, eta nabarmengarrienen artean emakumea bideo-jokoetan barne hartzeari buruzko mahai-inguru bat eta “Overwatch” jokoaren estatuko finala ditugu; 24 jokalari profesionalek jokatuko dute titulua, Maria de Maeztu entzunaretoan.

10:00etatik 20:00etara iraungo du ekitaldiak, eta orotara 600 pertsonak baino gehiagok parte hartzea aurreikusi da (publikoa, antolatzaileak, jokalari profesionalak, babesleak eta influencerrak). Informazio gehiago: www.newagegeneration.es.