VGaztea

+qRap. Rapeatu hesiak hausteko

Jende berria ezagutu nahi duzu rapeatzen ari zaren bitartean? 16 eta 25 urte bitartean badituzu, hartu parte hurrengo 6 larunbatetan El Pilar Gizarte Etxean egingo diren tailerretan, 11:00etatik 13:30era. Urriaren 16an hasiko gara eta izena emateko 688763095 telefonora deitu edo mezu bat bidali behar duzu. Ez galdu aukera!

Bake eta Bizikidetza Teknikari lanposturako lan-deialdia

EGK Convivencia

Bakea eta bizikidetzaren alorrean Bake Kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan ezagutza baduzu eta landu nahi badituzu, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGKBake eta Bizikidetza teknikari lanposturako lan-deialdia eskaintzen dizugu. Hemen duzu deialdia.

CV eta motibazio gutuna bidaltzeaz gain, ez ahaztu Datu babesaren politika dokumentua betetzea. Dena martxoaren 29a baino lehen (12:00ak arte). Bestela ezingo dugu zure hautagaitza kontuan izan. Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzen duguna eta kontuan izateko datak albistean dituzu.

Bestelako zalantzarik izanez gero, deitu 94 443 61 43 telefonora.

No More Haters. Gorroto-diskurtsoa detektatzeko eta hari aurre egiteko aplikazioa

Maldita.es eta Fad erakundeek app bat atera dute nerabeek eta gazteek gorroto-diskurtsoa antzematen eta borrokatzen ikas dezaten.

“No More Haters. Gorrotoaren katea hautsi!” web-aplikazioa Google Play bezalako plataforma nagusietan deskargatu daiteke eta webgunetik ere jolastu daiteke.

Gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri, eta irakaskuntza-gida batekin batera dator, irakasleek gai horiek gelan lantzeko aukera izan dezaten.

Erabiltzaileak gorroto-egoeren aurrean identifikatu eta erreakzionatzeko eta asmatzen badute puntuak batzeko jolasak barne hartzen ditu.

Gorrotoarekin lotutako hitzak asmatzea, desinformazioak identifikatzea eta gorroto-egoeren protagonista izatea dira jolasak. Bulo-bilatzaile bat ere badago, iristen zaizkien desinformazioak kontsulta ditzaten.

Informazio gehiago.

Zurrumurruen aurkako 2. topaketa Europa Jauregian

Noiz

Eguna: 2021/01/30, hasiera ordua: 10:00, amaiera ordua: 13:00

Deskribapena

Zurrumurruen Aurkako Agenteen Topaketaren bigarren edizio honen helburu nagusia Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategian parte hartzen duten pertsonen arteko topagunea sortzea da.

II. Topaketak helburu hauek lortzeko gunea izan nahi du:

  • 2020an Zurrumurruen Kontrako Gasteizko Estrategian bizi izandako guztiari buruz hausnartzea, bai eta kulturartekotasunaren, zurrumurruen, estereotipoen eta aurreiritzien esparruan garatutako ideia eta ikaskuntzei buruz ere.
  • Etorkizunari begira jartzea, eta, hartara, jakin ahal izatea zer kezka eta interes dituzten Zurrumurruen Kontrako Sarea osatzen duten pertsonek.
  • Zurrumurruen Kontrako Sareko kideen lana, ahalegina eta inplikazioa ospatzeko gunea izatea.

Ixiar Garcia artista eta kultur bitartekariak dinamizatuko ekitaldia.

Tokia: Europa Biltzar Jauregia

Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara.

Norentzat:

  • Zurrumurren Kontrako prestakuntza jaso duten pertsonentzat.
  • Ekintza-talderen bateko kide diren Zurrumurruen Kontrako Agenteentzat.
  • Zurrumurruen Kontrako Estrategiarekin kontakturen bat izan dutenentzat edo Estrategiaren jardueretan parte hartzen dutenentzat.
  • Eta estrategiara lehen aldiz hurbiltzeko interesa duten pertsonentzat.

Izen ematea:

Urtarrilaren 28ra arte antirumores@vitoria-gasteiz.org

Zurrumurruen aurkako 2. topaketaren kartela (pdf)

AnHitzak 2020: Gasteizko hizkuntza aniztasuna balioan jartzeko topaketa

Estimazioen arabera, Gasteizko kaleetan 50 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira, ba al zenekien? Horren guztiaren balioa aitortu nahi dugu, proiektu honen bidez.

AnHitzak 2016 kulturarteko topaketa bat izan zen, world-coffe formatuan: elkar ezagutu, hizkuntza aniztasunari buruzko ideiak partekatu eta ekitaldi txiki batekin amaitu genuen.

AnHitzak 2020 ere eskema berberaren arabera antolatu nahi genuen, baina ez da posible izan. Horren ordez, banan-banan hainbat komunitate biltzen ari gara hizkuntza aniztasunaren eta euskararen inguruko ideiak partekatzeko. Topaketa txiki horietan testigantzak jasotzen ari gara, eta pixkanaka-pixkanaka hemen partekatzen. Amaitutakoan prozesu osoaren berri emango dugu eta solasaldi bat antolatuko dugu.

Informazio gehiago.