VGaztea

AnHitzak 2020

Anhitzak

Urriaren 12an lehen topaketa egin genuen saharar emakumeeekin, Sahararen nazio-batasunaren eguna izan zela eta. 20 bat emakumek hartu zuten parte. Horren moduko beste 9 hizkuntz-komunitaterekin egingo ditugu topaketak:

  • Urriak 23, ostirala, 18:00ean, MBOLO-Senegal, wolofera (Oihaneder)
  • Urriak 24, larunbata, 11:00ean Casal Catalá, katalana (Oihaneder)
  • Urriak 24, larunbata, 17:00ean Al Indimay, Dariya (Al Indimay- Kubo kalea)
  • Urriak 24, larunbata, 18:30ean Landazuriko guraso elkartea, hainbat hizkuntza (Oihaneder)
  • Urriak 31, larunbata,11:00ean, Arabako Gorren Elkartea, Zeinu hizkuntza (Oihaneder)
  • Urriak 31, larunbata, 16:00ean Bulgariako komunitatea, bulgariera (Ibaiondo G.E.)

Horiez gain Ali-Pular elkartearekin, RIFeko Amazigh-ekin eta GEU elkartearekin beste hiru saio lotzen ari gara. Parte hartzeko ezinbestekoa da lehenago izena ematea, niri jakinarazi 656774187 telefonoan.

Bakoitzarekin bideo labur bana osatuko dugu eta denak batera hartuta bideo orokorrago bat. Urtarrilaren 20an, 19:00etan Oihanederren eta “Hitz adina mintzo” zikloaren barruan aurkeztuko duguna.

 

Zurrumurruen aurkako prestakuntza

antirrumores

Noiz

Eguna: 2020/11/17, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 20:00

Deskribapena

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zurrumurruen aurkako oinarrizko prestakuntza antolatu du, herritarrei irekia eta bereziki gazteei zuzendua.

  • Egunak: azaroak 17, 19, 24 eta 26 (astearte-ostegunak).
  • Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
  • Tokia: Europa Jauregia (Florida aretoa).
  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Doako jarduera da, eta aldez aurretik izena eman behar da, COVIDaren aurrean zaintza-neurriak bermatzeko.
  • Plaza mugatuak.
  • Informazioa eta izen-emateak: antirumores@vitoria-gasteiz.org
  • Helburua: zurrumurruen kontrako oinarrizko trebakuntza honen helburua ezagutza, irizpide eta trebetasunak ematea da, migratzaileei buruzko estereotipo negatiboak eta aurreiritziak transmititzen dituzten eta, ondorioz, diskriminazioa eragiten duten zurrumurru edo adierazpenen hedapenean esku hartu ahal izateko.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Zurrumurruen kontrako escape room-a

Noiz

Eguna: 2020/09/25, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua: 20:40

Deskribapena

“Ospa Roomoreetatik! Fake News eta zurrumurruen hedapenari buruzko ikerketa bat egiten ari den egunkari bateko erredakzio-taldeko kide izango zarete. Probak beharko dituzue, kodeak deszifratuz, zurrumurruen aurkako kontzeptuak ikasiz eta, aldi berean, albiste faltsuak baztertuz eta egiazkoak onartuz, aretotik irtetea lortzeko. Horrela, desinformazio olatua sortzea ekidituko duzue.

  • Aldabe GE.
  • Irailak 25, ostirala.1. Txanda: 18:00 – 18:40. Elebiduna 2. Txanda: 19:00 – 19:40. Elebiduna 3. Txanda: 20:00 – 20:40. Elebiduna
  • Irailak 26, larunbata. 1. Txanda: 11:00 – 11:40. Elebiduna 2. Txanda: 12:00 – 12:40. Elebiduna 3. Txanda: 13:00 – 13:40. Elebiduna

Izen-ematearekin

Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Más información.

“Somos diversidad” gida

 

Gida hau “tresna-kutxa” gisa aurkezten da, baliabide eta jarduera didaktikoen bila joateko, sexu-, familia-, gorputz- eta genero-adierazpen eta -identitateari buruzko prestakuntzak egiteko, gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta. Alde horretatik, prestakuntza bakoitzaren beharretara eta ezagutza-maila desberdinetara egokitu daitezkeen materialak dira, bai parte hartzen duten taldeenak, bai jarduerak dinamizatzen dituen pertsonarenak. Malguak dira prestakuntza-proposamen bakoitzak aurkezten dituen denbora- eta espazio-baliabideen arabera molda eta erabil daitezen.

“Somos diversidad” programak 44 jarduera eskaintzen ditu guztira, 5 modulu tematikotan antolatuta. Modulu bakoitzak hasierako aurkibide bat eskaintzen du, ongietorri labur bat, moduluaren justifikazioa eta helburuak jasotzen dituena, zenbait jarduera eta aipatutako eta kontsultatutako bibliografia-atal bat. Jarduera bakoitzean, gutxi gorabeherako iraupena, proposatutako helburuak, behar diren baliabideak eta horiek garatzeko jarraibideak zehazten dira, eta, azkenik, horiek egiteko behar diren material espezifikoak ematen dira.

Informazio gehiago.

Gazteak eta aurreiritziak. Noiz jaiotzen dira eta nola maneiatzen dituzte?

jóvenes

Nerabe eta Gazteei buruzko Reina Sofia Zentroak “estereotipo eta aurreiritzi kaltegarrien sorrera sostengatzen duten sinesmenak” txostena argitaratu du.

“Desaktibatu zure aurreiritziak. Eta pentsa ezazu berriro” ekintzaren kaleratzearen oinarria, Fad eta Facebookek sustatuta, “Estereotipo eta aurreiritzi kaltegarrien sorrera sostengatzen duten sinesmenak” ikerketa egin da. Horren bidez, mota horretako sinesmenek gazteengan dituzten zutabeak finkatzen dira, eta hori funtsezkotzat jotzen da eskola-programak garatzeko abiapuntu gisa.

Ikerketa honen helburua da jakitea zer sinesmenetan oinarritzen diren harreman pertsonalen arloko estereotipo eta/edo aurreiritzi kaltegarriak 16 eta 29 urte bitarteko bizi-etapan. Elkarrizketa-espazio bizia eta sakona partekatu dugu, metodo kualitatiboak ahalbidetzen duen entzute fidagarriari esker estereotipo eta aurreiritzi kaltegarriak sortzea eragiten duten kausetan barneratu gaituena.

Informazio gehiago.

‘Zirelako: zinema eta memoriak’ maiatzak 28 eta 29, online

zirelako

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zinhezba elkartearekin batera antolatzen duen Memoriei eta Giza Eskubideei buruzko film laburren erakusketa maiatzaren 28an eta 29an egingo da ZIRELAKO webgunean: www.zirelako.com. Bi programa ezberdin izango ditu, eta hitzaldi-solasaldi bat streaming bidez pelikulen hainbat zuzendari eta protagonistekin.

Informazio gehiago.

Etorkinek ekonomiari egiten dioten ekarpena jaso dutena baino handiagoa da

ikuspegi

Ikuspegik, UPV/EHUko Immigrazioaren Euskal Behatokiak, ‘Atzerritarrek EAEn BPGd-aren bidez egiten duten ekarpena. Hurbilketa gastuaren aldetik’ azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Haren bidez, etorkinek 2018an, alegia COVID-19aren krisiaren aurreko aldian, BPGd-ari eginiko ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko erlazioa aztertu dute.

Ikuspegik Cultumetría – inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean prestatutako azterlanak jaso dituen datuen arabera ikusten da administrazio publikoek baliatutako diru-kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino baxuagoa dela. Hau da, 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818€-ko inpaktu positiboa izan zuela. Bestalde, orokorrean 1.525.292.820€-tako kontsumoak BPGd-aren % 2,06a suposatzen du.

Txostenak hala zuzendu egiten du etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena baino gehiago jasotzen dutelako uste faltsua. Galdera horri erantzutea izan da, zehazki, azterlanaren helburu nagusia. Azterlana Ikuspegik 2016an eginikoaren jarraipena da; bertan, immigrazioak krisi ekonomikoaren aldian eginiko zerga-ekarpena neurtu zen.

Informazio gehiago.