VGaztea

Baditugu 2019ko irabazleak bizikletari buruzko IX. lehiaketan.

Lehiaketa honetara aurkeztu diren 19 kontakizun laburren artean epaimahaiak erabaki du euskaraz “Zulatua” Igor Mercado Azcuenagak idatzita eta gaztelaniaz ipuin irabazlea “Diamante” Iñaki Vispo Goyak idatzita.

  1. Lehiaketara 3 kontakizun labur aurkeztu dira euskaraz. Aurkeztu direnen artean %63 gizonezkoak izan dira; eta adinari dagokionez, gazteenak 17 urte ditu; eta nagusienak, 74.

Kontakizun horien egileek 250 euroko txartela bana jaso dute, Gasteizko bizikleta-lagun denda batean gastatzeko.

  • Euskaraz ipuin irabazlea: Zulatua (pdf)
  • Gaztelaniaz ipuin irabazlea: Diamante (pdf)

Lantegia: Mugi zaitez bizikletaz segurtasunarekin (Bizikletaren astea)

Eguna: 2019/06/08, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 13:00

Tokia: Bike Station (Landazuri)

14 – 99 urte

Abonatuek: 2,50 € – Abonatuak ez direnek: 4,25 €

Oharra: bizikleta eta kaskoa ekartzea derrigorrezkoa da.

Izena ematea

Ikastaro teoriko-praktikoa, bizikleta bidezko joan-etorriak hirian barrena modu seguru eta zuzenean egiteko zirkulazio teknika onenak erakutsiko dituena.

Indarrean dagoen araudia erakutsiko da, gure hirian dituen berezitasunak kontuan hartuta; txirrindulariek dituzten eskubideak eta betebeharrak ikasiko dira; eta aholku erabilgarriak eskainiko dira ekipamenduari, giltzarrapoei, aparkalekuei eta beste hainbat konturi buruz. Horrez gain, ariketa praktikoak egingo dira prestatzaile aditu batekin, galtzadatik modu zuzenean ibiltzeko trebeziak eskuratzeko.

Lantegiak ibilbide gidatu bat ere izango du. Ibilbidean zehar, hirian barrena bizikletaz ibiltzean izaten diren zalantza nagusiak argituko dira.

Bizikletaz ibiltzen jakitea ezinbestekoa da ikastaro hau egiteko. Eguneroko garrario modura erabili nahi dutenentzat zuzenduta dago nagusiki.

Eraztun Berdeko Bizikleta XV. Bira: 31 km, ekainaren 23.

Irekita dago izena emateko epea Udal webgunean eta gizarte etxeetan

Urtero bezala, Gasteizek Eraztun Berdeko Bizikleta Biraz gozatuko du, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Kultura, Hezkuntza eta Kirolaren Sailak eta Goiena mendi taldeak antolatutako proposamena. Aurten ekainaren 23an egingo da lehia-asmorik gabeko martxa, zeina aukera paregabea baita Eraztun Berdean barrena ibiltzeko. 15. edizioa izango da. Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentrotik abiatuko da, 9.30ean, eta 14 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte. Dagoeneko eman daiteke izena, udalaren web-orrian eta Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburu eta Zabalganako gizarte etxeetan. Lekuak mugatuak dira: 300. Prezioa 3 eurokoa izango da.

Info gehiago.

Bizikletari buruzko kontakizun laburren IX. lehiaketa

Bi kategoria egongo dira: bata, gaztelaniaz eta bestea, euskaraz. Egileek lan bakarra aurkeztu ahal izango dute kategoria bakoitzean. Ezingo da lan berbera aurkeztu (gaztelaniaz eta euskaraz) bi kategorietan.

Lanak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 9ko 21:00ak arte izango da. Lanak honela aurkeztu ahal dira:

  • Online, formulario honen bitartez.
  • Aurrez-aurre: Paperean gutun-azal baten barruan aurkeztu beharko dira, eta izenpetu gabe. Hots, lanaren izenburua besterik gabe, eta itxitako gutun-azal batean erantsi behar dira egilearen izen-abizenak, nortasun-agiriaren edo pasaportearen zenbakia, adina, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa. Bigarren gutun-azalaren kanpoaldean lanaren izenburua agertu behar da. Lanak Aldabeko Argibide eta Kontrol Zerbitzuan aurkeztu beharko dira -Arriagako ataria 1 -. Lanak jasotzeko ordutegia 08:00etatik 21:00ak arte izango da egunero.

Aurkeztutako lanak gehienez bi orrikoak izango dira, tarte bikoitzean eta formatu arruntean (Arial 11) izan beharko dute, orrialde bakarrean. Jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute; hortaz, ez dira aintzat hartuko beste sariketaren batera aurkeztutakoak edo inoiz saritukoak. Info gehiago

2018ko bizikletaren astea

Bizikletaren XVII. astea maiatzaren 14tik ekainaren 7ra izango da. Edizio honetan emakumeak eta bizikleta izango dira protagonistak.

Bizikletaren asteko agendan programatutako ekintza guztien berri aurkituko duzu.

Hitzaldiak Bidaia handiak eta beste gai batzuk: elikadura, mugikortasuna, bizikleta eta emakumea, entrenamendu funtzionala txirrindularitzara egokitua.

Lantegiak eta ikastaroak Ikas ezazu bizikletaz ibiltzen, mantentzen eta konpontzen; hirian txirringaz seguru ibiltzeko, eta aprobetxatu VGbiziz, bizikleten aparkaleku seguruen sarea ezagutzeko.

Irteerak Gozatu familia edo helduentzako irteeraz, Gasteiz inguruko leku ederrak ezagutuz; eta disfrutatu bizikletaz egindako ibilaldi atseginaz.

Lehiaketak Kontakizun laburrena, bideoena eta argazkiena. Anima zaitez eta parte hartu!

Erakusketak Bizikleta protagonista duten liburuak eta argazkiak.

Eta adin guztientzako ekintza gehiago…Informazio gehiago nahi izanez gero: Bizikletaren asteko agendan edo liburuxkan (pdf) aurkituko duzu. Ekintza batzuetan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Hartu zure bizikleta eta parte hartu Eraztun Berdearen 11. bizikleta itzulian

Eguna: 2015/07/19, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 13:00

Izena ematea

Uztailaren 6tik 16ra, biak barne.

Tokiak: En los Centros Cívicos Aldabe, El Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua y Salburua.

Kuota: 3 €.

Eraztun Berdeko bizikletako 11. itzulia ez da lehiakorra izango.

Informazioa gehiago Geihago…

Josune Rodríguez izan da Bizicampus argazki lehiaketaren irabazlea

Nondik egonogo dira. Beti berandu

Nondik egongo dira. Beti berandu (Josune Rodriguez)

Vitoria/Gasteizko udalaren Gazteria atalak, Ingurumen-Gaietarako Ikastegiak, eta UPV/EHUk bultzatu duten Bizicampus Argazki-Lehiaketa “Nondik egongo dira? Beti berandu…” argazkiak irabazi du. Argazki irabazlearen egilea, Josune Rodríguez, arkitekturako Ikasle gasteiztarra izan da.

Lehiaketaren epaimahaia lehengo sariaren argazkitik, originaltasuna eta lehiaketarekiko helburuen egokiera azpimarratu du. Modu berean, saritutako argazkiaren kalitate artistiko eta teknikoa nabarmendu du. Lehengo saria eskuratzeagatik, Josune Rodrigezek, bizikleta elektrikoa jasoko du.

Bigarren saria, Asier San José Fernández Filosofiako ikasle gasteiztarrak lortu du “Bi gurpiletan bide berriak eraikiz” argazkiarekin; eta hirugarren saria Alfonso Ladrón de Guevara Ortega artearen historiako ikasleak eskuratu du “Efecto mariposa” argazkiarekin.

Epaimahaiak aurkeztutako proposamen gehienen irudimena eta kalitate ona azpimarratu nahi izan du, unibertsitateko ikasleen artean unibertsitaterako joan-etorrietan  bizikletaren erabilera sustatzeko helburuaz antolatutako lehiaketa izanda.