VGaztea

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, BiblioGasteiz

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, sarea osatzen duten 23 guneen funtsak ezagutaraztearren.

Bibliogasteiz blogak itxura zaindu eta berritua du; hileko berritasunak nabarmentzen ditu, bai liburuei bai musika eta zinemari dagokienez, irakurleek horien berri izan dezaten.

‘Irakurketa gidak’ ere eskainiko ditu, gai zehatzekin lotutako liburuak proposatzeko. ‘Gomendioak’ atalean, berriz, zenbait lan eta egile nabarmenduko dira, ikuspegi berezi batetik. E-liburutegiko funts digitalen gomendioak ere ez dira faltako.

 

Aktibatu bloga, haurrek parte hartzeko gunea

Aktibatu

 

Aktibatu programaren jarduerek martxan jarraitzen dute. Oraingo itxialdia dela eta, ikastetxeetan eskolak bertan behar geratu direlarik, baita beste udal espazio batzuetako jarduerak ere, horiek egokitu eta beste aukera batzuk bilatu behar izan ditugu haurren parte hartzea sustatzen jarraitzeko. Horregatik, Aktibatu bloga hiriko haur eta nerabeentzako komunikazio eta partaidetza tresna bilakatu dadin nahi dugu.

Espazio birtual honetan, zenbait jarduera eta dinamikari buruzko informazioa sartuz joango gara datozen egunetan, umeek parte hartzeko eta beren ideiak partekatzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago.

Gasteiz Munduan blogaren lehiaketa

Parte hart zure esperientzia kontatuz eta 700 euro irabazi.

Udalaren II. Gazte Planaren (2010-2012) helburuen artean mugikortasunaren sustapena dago. Mugikortasuna ikusten dugu prestakuntza hobetzeko eta betetzeko aukeratzat, bai prestakuntza akademikoan, bai beste hizkuntza batzuen ikaskuntzan, bai lanaren ikaste praktikoan edo etengabeko birziklapenean.

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira.

Geihago…