VGaztea

Auzolandegiak programaren 2021eko kartela diseinatzeko lehiaketa

Lehiaketaren oinarriak

Zu izan zaitezke Auzolandegiak 2021 programaren kartelaren egilea eta sari bikain bat irabazi!

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Kartela aukeratzeko orduan epaimahaikideek kontutan hartuko dute lanen originaltasuna eta programarekin duen lotura.

Lanak aurkezteko epea

2021eko urtarrilaren 18tik otsailaren 14ra, bi egunak barne.

Informazio gehiago.

Odola ematea: inoiz pentsatu al duzu?

Odola ematea bizitza ematea da

Odola emateari buruzko informazioa

Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Emaileari ez dakarkio inolako arriskurik; lurralde guztiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.

Aldi oro behar izaten da odola eta, hortaz, aldi oro eman beharko da odola. Egunero, Euskadiko ospitaleek eta klinikek odola edo odolaren osagaiak behar izaten dituzte gaixoak zaintzeko, ebakuntza gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar izaten baitituzte.

Zergatik eman?

Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra. Gainera, odolak eta odolaren osagaiek bizialdi mugatua dute.

Odol-ematea ez da ezbeharrekin edo larrialdiekin lotuta egon behar halabeharrez; eguneroko eta ohiko ekintza izan behar da gure bizitzetan. Odola aldizka ematen badugu bakarrik izango dugu odol nahikoa eta segurua stocken.

Odola eman ahal dut?
  • Odola eman ahal izateko 18 urtetik gorakoa eta 66 urtetik beherakoa izan behar da, eta 50 Kg.-ko pisua, gutxienez.
  • Ez daukazu baraurik etorri beharrik. Bakarrik, ez eman odolik bazkari handia hartu eta 2 ordu baino lehen.
  • Azken lau hilabeteetan ebakuntza garrantzitsurik ez egin izana eta antibiotikorik hartzen ez aritzea.
Non eman

Olagibel Osasun Zentroa, 4. solairua

  • Astelehenetik – ostiralera: 8:30 – 21:00
  • Larunbatean: 9:00 – 14:30
  • Telefono: 945 007900

 

Informazio gehiago: Arabako Odol Emaileak

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021ko kartela diseinatzeko lehiaketa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Lehiaketaren oinarriak

Zu izan zaitezke Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021 programaren kartelaren egilea eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea:

2020ko urriaren 21etik azaroaren 21era, bi egunak barne.

Informazio gehiago.

Gurutze Gorriak entzuten zaitu

gurutze gorria

 

Gurutze Gorriak entzuten zaitu programaren helburua, Gurutze Gorriaren Planaren zerbitzu batek COVID-19ren aurrean erantzuten du, gure gizarteko pertsona hauskorrenei eta une honetan gaixotasuna edo beren maiteen galera beren larruan pairatzen ari diren guztiei laguntza eta babesa eskaintzea da.

Informazio gehiago.