VGaztea

Berdintasunaren alde bizi eta lan egiteko baliabideen gida

BERDINTASUNAREN ALDE BIZI ETA LAN EGITEKO BALIABIDEEN GIDAK laguntzea du helburu, hau da, gizarte bidezkoago eta berdintsuagoa lortzeko banaka zein taldeka lan egin edo lan egin nahi dugun guztioi lagundu nahi digu.

Zenbait elkarte, gizarte-eragile eta administraziok jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen dituzte; gida honetan horiei buruzko informazioa aurkituko dugu.

Gida etengabe eguneratu eta hobetzeko asmoa dago; hori dela eta, ondoko helbide elektronikora proposamen eta oharrak bidaltzera animatzen zaituztegu: igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org

Informazio gehiago udalaren berdintasunerako zerbitzuaren web orrian

“BURNT OUT” SINDROMEA. HIGADURARI AURRE EGIN

Zer egiten dute elkarte-mugimenduek zuzentzen dituzten emakumeek euren burua iraunarazteko? Lantegi honen bidez elkarte-mugimenduetan parte hartzen duten emakumeen bizipenen inguruan egingo dugu hausnarketa; abiapuntua boluntario, konprometitua, aktibista izatearen bizipena da; gainera, hori guztia ongizatean oinarrituta; horrela bada, gure elkarteek egiten dituzten apustuei eta arlo publikoan dugun jarrerari berriz ekin ahal izateko eta horretan dugun eragina hobetu ahal izateko.

Prestatzailea:             Inma Merino de Castro. Emakumeen jabekuntzan eta emakumeen aurkako indarkeriarekiko esku-hartzean aditua

Nori eskainia:  Elkarteetako emakumeei.

Egunak:          Ostirala eta larunbata: Azaroaren 15 eta 16a.

Ordutegia:       Ostirala: 17:00etatik 21:00etara. Larunbata: 10:00etatik 14:00etara.

Tokia:  Erabilera Anitzetarako aretoa – Judimendiko gizarte etxea.

Hizkuntza:       Gaztelania.

Taldea:            Gutxienez 10 / Gehienez 20.

Izena emateko epea: Irailaren 9tik azaroaren 8ra.

Prezioa:          Abonatuak: 6,72 €

            Ez abonatuak: 11,20 €