VGaztea bloga

VGaztea

#Gaztetxalentx: banaka, binaka edo taldean jolastu eta 4 erronka gainditu!

Gazte txalentx

14 eta 25 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta.

2021eko martxoaren 7ra arte izango duzue izena emateko epea. Ez galdu aukera!

Aurkibidea

Nork har dezake parte?

Nola eman ahal dugu izena?

Zertan datza txapelketa?

Eta… sariak?

Nork har dezake parte?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko banaka, binaka edo 3 eta 4 gazte bitarteko taldeak.

Nola eman ahal dugu izena?

Izena emateko epea 2021eko otsailaren 19ko 08:30etik martxoaren 7ko 23:59ra arte luzatuko da.

Bi modutan eman ahal da izena: online edo aurrez aurre (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan -Espainia plaza 1 behean- formularioa eta gurasoen baimena entregatuz).

Izena eman online

18 urtetik beherakoek parte hartzen badute, bakoitzak Gazte Txalentx – Adingabekoentzako baimena (pdf) dokumentua osatuko du aitaren/amaren edo tutorearen baimenarekin (sinatuta) eta gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaliko da edo Gazteen Argibideetarako Bulegoan entregatuko dute.

Zertan datza txapelketa?

4 erronkak:

Pertsona, bikotea edo taldeak 4 erronka gainditu beharko ditu 3 astetan, martxoaren 8tik 26ra arte:

  1. Kontsumismotik ihes egin: Scape room birtuala.
  2. Jasangarritasunaren alde nago eta bideoz kontatuko dizut.
  3. Gogoko logoa.
  4. Oinez eta bizikletaz hirian zehar: km+, CO2-.
Nola parte hartu:

Martxoaren 8an, goizeko 9: 00etan, erronkak abiatuko dira. Taldearen helbide elektronikora bidaliko dira erronkaren oinarriak, puntuazio-sistema eta entregatzeko azken eguna. Erronka bakoitzaren emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte helbide honetara. gazteria@vitoria-gasteiz.org

Gazte txalentx irabazten duten taldeak Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira, eta saridunei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie sariak noiz eta non banatuko diren.

Eta… sariak?

4 sari ezartzen dira:

  • 1. eta 2. sailkatuak: 180 euroko opari-bonu bana
  • 3. eta 4. sailkatuak: 100 euroko opari-bonu bana

Bonuak “Gasteiz On” elkartearen saltokietan, ostalaritzan edo zerbitzuetan kontsumitu ahal izango dira, talde bakoitzak bonutik dagokion diruarekin zer erosi edo kontsumitu erabaki dezan, eta taldea osatzen dutenen artean banatu ahal izango da.

#Kontsumotxalentx: taldean jolastu eta 4 erronka gainditu 4 astetan!

Kontsumo Txalentx

16 eta 30 urte bitartean dituzu? Erronkak gustatzen zaizkizu? Talde bat osatu eta eman izena, proposatuko dizkizuegun 4 erronkak gainditzeko, ohitura jasangarriekin, mugikortasunarekin, energiaren eta uraren kontsumoarekin eta berdeguneekin lotuta.

2020ko abenduaren 22ra arte izango duzue izena emateko aukera. Ez galdu aukera!

Helburuak

  • Udalerriaren izaera jasangarria ezagutaraztea, baita bertan arduraz bizitzeko eta kontsumitzeko aukerak ere.
  • Gazteen artean ingurumen-konpromisoa sustatzea.
  • Gure ongizatea bermatzeko gure ingurune ekosoziala zaintzeko beharra nabarmentzea.
  • Sentsibilizatzea eta ikastea jolastuz, eginez, esperimentatuz, taldean eta modu dibertigarrian.

Parte-hartzaileak

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 eta 30 urte bitarteko 3 eta 6 gazte bitarteko taldeak.

Bi kategoria ezartzen dira: 16-20 urte eta 21-30 urte.

Non eta noiz eman behar da izena

Izena emateko epea 2020ko abenduaren 22an amaituko da, 23:59an.

Talde bakoitzak posta elektronikoz bidali beharko du honako informazio hau gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera:

Txapelketaren dinamika

4 erronkak:

Talde bakoitzak 4 erronka gainditu beharko ditu 4 astetan, egutegi honen arabera:

  1. Kontsumismotik ihes egin: Scape room birtuala. Abenduak 28urtarrilak 3
  2. Jasangarritasunaren alde nago eta bideoz kontatuko dizut. Urtarrilak 4-10
  3. Gogoko logoa. Urtarrilak 11-17
  4. Oinez eta bizikletaz hirian zehar: km+, CO2-. Urtarrilak 18-24
  5. Finala: Zenbat dakizue kontsumo arduratsuari buruz? Galdetegia. Urtarrilak 25-31

Erronka guztiak taldean egiteko pentsatuta daude, eta online edo aurrez aurre bildu daitezke parte-hartzaileak.

Nola parte hartu:

Abenduaren 28tik aurrera, astelehenero, goizeko 9: 00etan, asteko erronka abiatuko da. Taldearen helbide elektronikora bidaliko dira erronkaren oinarriak, puntuazio-sistema eta entregatzeko azken eguna. Taldeek igandeko 23:59ra arte izango dute erronka bakoitza osatzeko aukera, eta emaitzak posta elektronikoz bidali beharko dituzte.

Finala:

4 erronkak amaitzean, kategoria bakoitzean puntuazio altuena lortu duten 3 taldeak finalera pasako dira, “Zenbat dakizue kontsumo jasangarriari buruz?” galdera-sortari erantzun beharko diotelarik.

Kategoria bakoitzean puntuazio altuena lortu duten 2 taldeak sarituko dira.

Kontsumotxalentx irabazten duten taldeak Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira, eta saridunei posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaie sariak noiz eta non banatuko diren.

Sariak

Kategoria bakoitzeko (16-20 urte eta 21-30 urte) 2 sari ezartzen dira:

  • 1. saria: 180 euroko opari-bonoa talde txapeldunarentzat.
  • 2. Saria- 100 euroko opari-bonoa 2. taldearentzat.

Bonuak “Gasteiz On” elkartearen saltokietan, ostalaritzan edo zerbitzuetan kontsumitu ahal izango dira, talde bakoitzak bonutik dagokion diruarekin zer erosi edo kontsumitu erabaki dezan, eta taldea osatzen dutenen artean banatu ahal izango da.

20.000 gaztek baino gehiagok ekintza eta konpromiso multzo bat proposatu dute klima-aldaketa geldiarazteko

Gasteizko 23 ikastetxetako 20.000 gaztek baino gehiagok —Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketakoak— klima-aldaketa geldiarazteko ekintza eta konpromiso multzo bat helarazi diote Udalari 21 Eskola Agendaren barruan; horren bidez, hiriko milaka gaztek garapen iraunkorrarekin lotutako gaiak lantzen dituzte tokiko ikuspegi batetik. Ikasturte honetan klima-aldaketa izan da gaia.

Informazio gehiago.