VGaztea

Ekintzaileentzako beka eskabidea

emprendimiento

Ekintzaileei laguntzea beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.

Epea

2021. urtea: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO, 2021eko martxoaren 15a, 30 zk.).

Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:

  • Lehen epea: ekainaren 15era.
  • Bigarren epea: ekainaren 16tik irailaren 30era.

Onuradunen betebeharrak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira bekez:

  • Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea.
  • Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka-onuradun ez izana.

Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Dokumentazioa

  • I. eranskina: Laguntza eskabidea eta zinpeko aitorpena.
  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Enpresa proiektua, II. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Lan-plana, non aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztu beharko baitira., III. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Ekintzaileei laguntzen esperientzia duen erakunderen batek proiektua bideratu bitartean tutoretza-lanak egiteko konpromisoa bere gain hartzen badu, konpromiso hori adierazten duen agiria, eta aurreikusitako tutoretza-lanen egitaraua.
  • Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Informazio gehiago.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzen deialdia irekita

Proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea. Laguntza horiek jasotzeko, gazteei gizarteko bizitzan era aktiboan parte hartuz sartzeko bidea emango dieten aukerak eta baliabideak eskaintzea izan beharko da proiektu horien helbururik behinena.

Nork

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskabideak aurkezteko epea, ALHAO 2021eko martxoaren 15a, 30 zk. 2021. urtean: apirilaren 16a arte.

Betebeharrak

  • Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
  • Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Proiektua aurkezteko formularioa, II. eranskina
  • Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Identifikazio fiskalerako txartelaren fotocopia.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Informazio gehiago.

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.

Vital Fundazioaren laguntzak

vital fundazioa

Gizarte arabarrarentzako laguntza-deialdi hau argitara eman dio Vital Fundazioak, arabar guztien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako proiektuei laguntza eman eta proiektuok sustatzeko helburuz. Era berean, gardentasuna, parte hartzea berdintasun baldintzetan, eta Arabako gizarte ehuneko erakunde guztien arteko lehia askea sustatzeko konpromiso sendoa dugu.

Vital Fundazioak, bere helburu eta balioekin koherentzian, ikuspegi solidariotik eta gaur egungotik garatzen du bere gizarte ekintza, Arabako Lurralde Historikoko biztanleen gizarte, ekonomia eta kultura garapena bultzatuz. Geihago…

Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza helduen euskalduntzea sustatzeko

Xedea:

A1, A2, B1 eta B2 mailetako ikasleen matrikularen prezioa gutxiagotzea 2020-2021 ikasturtean.

Zenbatekoa:

85.000 euro banatuko dira:

Aurrez aurreko ikastaroetan:

  • 248-400 orduko moduluak: 75 euro.
  • 401-600 orduko moduluak: 120 euro.
  • 601 ordu baino gehiagoko moduluak: 240 euro
  • 190 ordu edo hori baino gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 75 euro.

Norentzat:

  • A1, A2, B1 eta B2 mailetan HABEk homologatutako Arabako edo Trebiñuko euskaltegi batean matrikulatzen zaretenontzat (herri administrazioetako langileak ez).
  • 2020ko abuztuak 10 dituenean adin nagusikoa denarentzat.
  • Arabako Luralde Historikoan edo Trebiñuko Barrendegian 2020ko abuztuak 10 dituenean erroldaturik zaudetenontzat.

Nola:

Matrikulazioarekin batera, inprimaki orria bete behar da, eta euskaltegiak dagokion deskontua aplikatuko dio matrikulazio prezioari. Eskaera Aldundiari bideratuko zaio, eta Aldundiak eskaerak ebatziko eta jakinaraziko dizkio euskaltegi bakoitzari.

Baldintzak:

  • Euskaltegietan eskura izango duzu dirulaguntzen eskaera inprimakia edo, bestela, www.araba.eus edo www.euskaraba.eus web guneetatik jaitsi ahal izango da.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia edo pasaportea aurkeztu beharko da.
  • Trebiñuko Barrendegian erroldatutako eskatzaileek erroldatze zedula aurkeztu beharko dute.
  • Eusklategiak matrikulazio prezioa doitu badio ikasleari, baina suertatzen bada ikasleak hainbat arrazoi direla medio ebazpen-laguntza ez jasotzea, konpromisoa hartzen du doiketaz egindako diru-kopurua euskaltegiari itzultzeko.

Eskaera epea:

2020ko irailaren 30era arte.

Informazio gehiago.

 

 

Gazte Informatzaileen Sarea. 2020-2021 ikasturteko deialdia

informadores

Gazte Informatzaileen Sarea ikasle gazteek osatzen dute. Gazte horiek heuren ikastetxeetan protagonistak bihurtzen dira haien eguneroko zein etorkizunerako emantzipaziorako behar duten informazioaren bilaketan eta zabalkundean. Informazio horren gaien artean honako hauek azpimarratu behar dira: gazteentzako zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, bekak eta diru-laguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste.

OMIJek Gazte Informatzaileen Sarea koordinanatzen du eta, horretarako, prestakuntza eskaintzen die, baita gehien interesatzen zaien informazioaren bilaketan eta zabalketan lagundu ere.

Gazte informatzaileek diru hornidura bat jasotzen dute heuren ikasturteko laneren truke.

Gazteei gehien interesatzen zaien informazioari ahalik eta zabalketa gehien emateko asmoz, programa honetaz gain, hainbat udal esparruetan ere (gizarte etxeetan, kiroldegietan…) kokatutako iragarki taula sarea kudeatzen da, non jakin badakigu gazte asko biltzen direla.

EPEZ (ERASMUS+ Internships for Graduates)

becas

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, tituludun berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ programa izeneko ekimen berria antolatu du.

UPV/EHUk tituludunen laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek  lan munduari berme handiagoz aurre egin ahal izateko gaitasunak izan ditzaten. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Beste alde batetik, programak mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.

Informazio gehiago.

Gazte sorkuntzarako Injuve laguntzen deialdia 2020

creación injuve

Laguntza hauek gehienez ere 30 edo 35 urte (jarduera-ildoaren arabera) dituzten gazteei zuzenduta daude, 2021. urtean garatu beharreko proiektuetarako, besteak beste, arte bisualetan, eszenikoetan, musikaletan, literarioetan, diseinuan, komikietan eta ilustrazioetan.

Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 15etik uztailaren 10era

Informazio gehiago.

“Ekintzailetzarako laguntzak eta dirulaguntzak” webinarra

emprendimiento

Araba Ekinean ekimenaren 4 erakunde bultzatzaileetako arduradunen bidez: Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza BIC Arabaren bidez eta Vital Fundazioa. Arduradun horiei esker ezagutuko ditugu, bilkura bakar batean, pertsona ekintzaileen proiektu guztiak bultza ditzaketen laguntzak, ohikoak zein COVID-19aren ondoren sortutako laguntza berriak. Elkarraldi bat zalantzak argitu eta ekintzailetzan ari diren edo hasi nahi duten pertsona guztiei baliabide horiek eskuratzeko aukera errazteko.

Noiz?

09:30, 2020ko ekainaren 25(e)an

Non?

Online

Antolatzailea:

Álava Emprende

Informazio gehiago.