VGaztea

Gazte Sortzaileak bekak 2020

gazte sortzaileak

Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz

Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu, bakarrizketan aritu nahi duzu… lagunduko dizugu ideiari forma ematen.

Norentzat

16 eta 35 urte bitarteko gazte arabarrak

Saria

Aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru-saria

Lanak aurkezteko epeak

  • Abuztuak 28ra arte.
  • Gasteizko Udaleko Erregistro nagusian.
  • Gizarte etxeetan.

Informazio gehiago.

Arte eszeniko eta musikalen 2020ko ekitaldiko prestakuntza ekintzetarako deialdi publikoa

danza

Deialdi honen xedea honako hau da: 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak ematea, lehiaketa araubidean, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen alorretan norbanakoen garapen eta ezaguera bultzatzeko, alde batera utzita oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei dagozkien edo eszenaratze edo muntaia berekin dakarten proiektuak.

Deialdi hori honako honek xedatutakoaren arabera garatuko da: Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 50/2019 Foru Dekretua, zeinak Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi baitzituen.

Pertsona onuradunak

Deialdi honetara aurkeztu ahal izango dira 2020ko urtarrilaren 1ean baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko guztiak:

  • 18 urte beteta edukitzea eta 30 urte bete gabe
  • Azkeneko hiru urteetan jarraian Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan erroldatuta egotea

Ezin daitezke laguntza hauen onuradunak izan Arabako Foru Aldundiak sustatu dituen laguntzen barruan lehenagoko bi deialditan espezialitate edo arlo berdinerako laguntza jaso duten pertsonak.

Eskabideak aurkeztea eta epea

Laguntza eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan. Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era arte

Aurrekontu baliabide erabilgarriak eta laguntza motak

Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 20.000 eurokoa da.

Laguntza motak:

  • Atzerrian gauzatu beharreko proiektuak 5.000
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eta Espainiaren barruan gauzatu beharreko proiektuak 3.000

Informazio gehiago.

 

 

Proiektu artistikoak. Montehermoso kulturunea

proyectos artísticos

2020ko irailetik 2021ko ekainara bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko  HIRU proiektu eta ikusentzunezko proiektu BAT  hautatzea du xede deialdi honek.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso Kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira.

Alarma-egoerak eragindako administrazio-epeak eten ondoren, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak administrazio-jarduerari berriro ekitea ezartzen du. Hori dela eta,  jakinarazi nahi dizuegu 2020ko ekainaren 1ean berrabiaraziko dela eta 2020ko ekainaren 18an amaituko, (egun biak barne) “Proiektu artistikoak ekoiztu eta ezagutzera emateko 2020ko deialdian” proiektuak aurkezteko epea.

Eskabidea bete behar da. Izapideak online egin daitezke egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Herritarren Arretarako bulegoetan.

Informazio gehiago.

BIZIDENDAK Merkataritza-bonuak

Bizidendak

 

COVID-19 pandemiak tokiko merkataritzan eta ostalaritzan eragindako egoerak irtenbide irudimentsuak bilatzera eraman du, sektorearen biziraupenari laguntzen saiatzeko. Helburu horri jarraiki, Vital Fundazioak ‘Txikia oso handia da’ kanpaina jarri du abian. Plataforma horren bitartez, herritarrek ‘BIZIdendak’ bonuak erosi ahal izango dituzte gogokoen dituzten saltoki eta ostalaritza-lokaletan, gero bonu horien truke erosketak egiteko.

Informazio gehiago.

Ezhoiko laguntza-deialdia COVID19

Vital Fundazioak, bere helburu eta balioekin koherente izanik, ikuspegi solidariotik eta arabarren aurrerapen soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatuz, laguntzen ezohiko deialdi hau argitaratzen du, COVID-19k Arabako Lurralde Historikoan eragindako ondorioei erantzuna emateko helburuz.

Deialdiaren helburua Arabako Lurralde Historikoan COVID-19k eragindako ondorioei zuzeneko erantzuna emateko garatzen diren irabazi asmorik gabeko ekimen eta proiektuak babestea da, honako esku-hartze arlo hauek kontuan hartuta:

Gizarte arloa: Jarraian zehaztuko direnei laguntzen eta aukerak eskaintzen dizkieten proiektuak eta jarduerak:

  • Kalteberatasun sozialeko egoeran dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak.
  • Mendekotasun- edo desgaitasun-egoeran dauden pertsonak, baita haien familia-ingurunea ere (adinekoak, familiak, haurren eta gazteen premiak hezkuntza-arloan, etab.).

Lurraldeari laguntzea: Arabako lurraldearen gizartea eta ekonomia biziberritzen lagunduko duten proiektuak eta jarduerak.

Ikerketa eta teknologia babestea: Berrikuntza eta garapen zientifiko eta teknologikoko proiektuak.

Vital Fundazioak milioi bat euro bideratuko ditu (1.000.000 €), eta aurkeztutako proiektuak eta ekimenak 2020ko abenduaren 31 baino lehen burutu beharko dira.

Prozesuaren jarraipena

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an hasiko da, eta 2020ko uztailaren 15a izango da azken eguna.

Vital Fundazioak, deialdi honetako oinarrietan  zehazten zenari jarraiki, gehienez ere 15 eguneko epea izango du, aurkeztu eta gero, proiektuak eta eman beharreko laguntzak ebaluatzeko.

Ebazpena zuzenean jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari.

Ebazpena positiboa bada, gehienez ere 15 eguneko epea ezarriko da, jakinarazpen hori egiten denetik, Vital Fundazioak eskatzen duen dokumentazio osagarria aurkezteko. Dokumentazio hori epe horretan aurkezten ez bada, eskabidea automatikoki ezetsiko da.

Informazio gehiago.

Santander Unibertsitateetako ‘Yo Me Quedo En Casa’ bekak

becas santander

Santander bankuak, Santander Unibertsitateen bitartez, 20.000 online beka eta laguntza baino gehiago eskaintzen ditu, koronabirusaren pandemia globalak sortutako egoera hobetzen laguntzeko.

#YoMeQuedoEnCasa deialdiak unibertsitateko ikasle eta graduatuei laguntzen die etorkizuneko enplegagarritasuna hobetuko duten konpetentziak, digitalak, hizkuntzak eta softskilak garatzen. Gainera, unibertsitateko irakasleei jarduera akademikoa errazten die ingurune digitalago batean.

Beka horien helburuetako bat gaitasun digitalen garapena sustatzea da. Ildo horretan, lehen akordio bat lortu da Ie Fundazioarekin, Ie University fundazioarekin, irakasleei eta ikasleei bekak eta laguntzak eskaintzeko, haien trebetasun digitalak eta lidergo-trebetasunak sustatzeko eta online prestakuntza emateko:

  • 2.500 “Santander Ie Online Learning Journey for Learners” beka, 14 herrialdetako graduatu, graduatu ondoko eta ikasleei zuzenduta.
  • “Santander Ie Best Practices in Digital Education for Teachers” proiektuko 5.000 beka irakasleentzat.

Konfinamendu-aldi honetako beste lehentasun bat hizkuntzetan trebatzea da. Horregatik, #YoMeQuedoEnCasa ekimenak akordio bat du British Councilekin, graduatutako ikasle eta gazteek beren hizkuntza-maila ofizialki ziurtatu ahal izan dezaten.

Datozen asteetan argitaratuko dira soft gaitasunetan oinarritutako deialdi berriak.

Baldintzak

Unibertsitateko ikasleentzat edo graduatu berrientzat eta irakasleentzat.

Informazio gehiago

Banco Santanderren beka-programaren webgunean sartuz gero, eskaintza osoa pertsonalizatu eta deskubritu daiteke, herrialdez herrialde.

Informazio gehiago.

Gazteria zerbitzuaren diru-laguntzen deialdira aurkezteko epea etetea

diru-laguntzak

Eten egiten da Gazteria Zerbitzuaren diru-laguntzen deialdira proiektuak aurkezteko epearen zenbaketa.
Martxoaren 14ko alarma-egoera deklaratzeko Errege Dekretuaren ondoren, eten egin zen eskabideak aurkezteko epea. Hereje Dekretua –edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean abiaraziko da berriro.

Vital Fundazioaren ingeleseko bekak

Vital Fundazioak 40 beka eskaini ditu unibertsitateko eta LHko tituludunentzat, ingeles-ezagutza hobetu dezaten.

Britainia Handian edo Irlandan lanean edo lan-praktiketan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko 20 beka egongo dira, 2.000 eurorainokoak, eta beste 20 beka Idiomas Fundazioan ingeles teknikoa eta komertzialeko ikastaro bat egiteko.

Vital Fundazioak unibertsitateko tituludunentzako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunentzako beken programarako deialdia egin du aurten ere, beren ingeles maila hobetu dezaten, bereziki maila teknikoan eta komertzialean. 20 beka emango dira Britainia Handian edo Irlandan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko, lanean edo lan-praktiketan, eta beste 20 Idiomas Vital Fundazioan hizkuntza hobetzeko. Eskaerak egiteko epea apirilaren 1ean hasiko da.

Informazio gehiago.

 

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

subvenciones

Gazteriaren diru laguntzak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 2ra arte.

2020ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak martxoaren 4an ALHAOn argitaratu dira.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 2an bukatuko da, hori barne.

Aurten 35.000 €-ko aurrekontua dago, iaz baino 10.000 € gehiago.

Informazio gehiago.