VGaztea

Gazteei zuzendutako proiektuetarako dirulaguntza-deialdia ebatzi da

Gasteizko Udalak 25.000 euro banatuko ditu bederatzi ekimenen artean

Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, 25.000 euro jarriko ditu gazteen gizarteratze aktibo eta parte-hartzailea ahalbidetzeko helburua duten gazte-ekimenei laguntzeko. “Proiektu horiek elkarteetako gazteen sorkuntzak ezagutaraziko dituzte; haiek bistaratzen lagunduko; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatuko; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatuko, eta abar”.

Tokiko Gobernu Batzarrak deialdiaren ebazpena onetsi du uztailaren 23an, gasteiztarrek aurkeztutako bederatzi proposamenen alde.

Zehazki, zehazten diren entitateek aurkeztutako proposamenak hautatu dira:

‘Gazteak dantzaren erraletatik sortuz-jóvenes resurgiendo desde la danza’, Krealai (2.250 euro); ‘Zabalgana berpiztu’, Zabalgana Batuz (3.000 euro); ‘Boluntariotza Hedatuz 2021’, Ailaket (3.000 euro); ‘Juventud y discapacidad, Eginaren Eginez (3.000 euro); ‘Gazte Talent 21’, Jimmy Jazz (3.000 euro); ‘Creando un fanzine de comic’, Atiza (2.970 euro); ‘Me gusto diverso, me gustas diversa’, Izanez (3.000 euro); ‘Respiro educativo’, Talur (3.000 euro), eta ‘Awake-Gasteiz, Awake (1.780 euro).

Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2019an.

Laguntza horien bidez, gazte-elkartegintza sustatzen da, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira. Eremu horren barruan, gazteelkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2018ko abenduaren 20ra arte.

Agindua, 2019ko azaroaren 7koa (EHAA 2018ko azaroaren 20koa (pdf, 409 kb)

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 536.000 euroko diru kopurua du.

 Informazio gehiago

Ikaslea bazar eta ikasten baduzu 150 kilometrotara baino gutxiagoko leku batetan

Joan-etorrietako gastuetarako dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea:

2017ko ekainaren 1etik 30era, biak barne

Eskaerak aurkezteko lekua:

Arabako Foru Aldundiak Jesusen zerbitzarien kaleko 5ean dituen lokaletan

2016/2017 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia.

2016/2017 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Euskara ikasteko diru laguntzak

Euskara ikasteko laguntzak ematea. 2016ko uztailetik 2017ko ekainera bitartean egiten diren ikastaroetarako emango dira diru-laguntzak.

2017ko uztailaren 31ra arte.

Betebeharrak

16 urte baino gehiago edukitzea.

Ikastaroa hasi baino urtebete lehenagotik eta ikastaroak dirauen bitartean Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldaturik egotea.

HABEk onetsitako zentroetako batean matrikulatuta egotea.

Aukeratutako ikastaroa (euskaltegikoa edo autoikaskuntzakoa) HABEk homologatutakoa izatea.

Ikasturteko azterketak gainditzea.

Programa ARRUNTA (herritarrei, oro har, zuzendutakoa):

Ezin izango ditu gainditu deialdi honetarako ezarri diren diru kopuruak.

Informazio gehiago.

Enplegu eta Gizarte Politiketako dirulaguntzak gazteria arloan. 2017

Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak eta gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko diru-laguntzak.

Gazteria esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2017

Agindua, 2016ko abenduaren 14koa (EHAA 2016ko abenduaren 26koa

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 536.000 euroko diru kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko dirulaguntzak

Agindua, 2016ko abenduaren 14koa (EHAA 2016ko abenduaren 26koa.

Deialdiak 145.000 euroko diru kopurua du, ondorengo arloetan gauzatuko diren programa edo ekintza konkretuetara bideratuak:

Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak.

Gazte-taldeen arteko mugikortasun edo elkartrukearekin loturiko lurraldez gaindiko sustapen, zabalkunde edo prestakuntza jarduerak.

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Gazteriaren diru laguntzak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, maiatzaren 9ra arte.

2016ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak apirilaren 8an ALAHOn argitaratu dira.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 9an bukatuko da, hori barne.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

Beste udalerri batera joan behar baduzu ikastera bizi zaren herritik, hona hemen diru laguntzak (Unibertsitatea, batxilergoa eta LHko zikloak)

2014/2015 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Objetua

Dirulaguntzak ematea ikasle arabarren prestakuntza arautua ahalbidetzeko, bizi diren udalerritik ikastetxeak dauden udalerrira joan behar badira.

Erakunde edo pertsona onuradunak

Araban 2014ko abenduaren 31ko dataz erroldaturiko 30 urteko gazteak edo gazteagoak, baldin eta matrikulatuta badaude 2014/2015 ikasturtean deialdian sartzen diren ikasketetan, eta gehienez ere 150 km badaude ohiko etxebizitzaren eta ikastetxearen artean.

Aurkezpenaren epea

2015eko ekainaren 1etik 30era, biak barne.

Aurkezpenaren lekua

Gazteriaren Foru Erakundearen bulegoetan, Villa Sofia, Frai Francisco Pasealekua 6,  Gasteiz, Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena daukaten udal erregistroak eta Laudio eta Guardiako bulegoak.

2014/2015 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia eta aisialdietako eskoletarako deialdia.

Argitaratuta daude Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia eta aisialdietako eskoletarako deialdia.Hurrengo esteketan ikusi ahal dituzu oinarriak eta ezaugarriak. Badaude 30 egun, maiatzaren erdira arte, eskaerak aurkezteko. >

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen 2015eko deialdia.

Informazioa gehiago