VGaztea

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa

Argi dago bide telematikoetan oinarritutako lan-modalitatea geratzeko etorri dela. “Erronka: Gazteak” Gazte Plan bereziaren bidez, errealitate berri horretan lan egin nahi dugu, gazteak gure gizartearen erronka berriei aurre egiteko ahalik eta prestatuen egon zaitezten.

Ikastaro honen bidez, zure enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizun lan egiteko modu berri honen oinarriak ezagutu ahal izango dituzu. Doako prestakuntza da.

Ikastaroaren edukia

  1. Sarrera.
  2. Telelana geratzeko etorri da.
  3. Telelanaren abantailak eta desabantailak.
  4. Lanerako espazioa.
  5. Nola antolatu.
  6. Produktibitate-gomendioak.
  7. Software-tresna erabilgarriak.
  8. Zaindu zaitez barrutik eta kanpotik.
  9. Urrutiko langileen eskubideak eta betebeharrak.
  10. Azken gomendioak.

Irakaslea: Imanol Terán.

Modalitatea: online, Zoom aplikazioaren bidez.

Hizkuntza: gaztelania.

Data: ekainaren 1ean, asteartea.

Ordutegia: 18:00 – 20:00 (2 ordu).

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroaren kartela

Informazio gehiago.

Konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza

Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak lagundu egiten dizu, aldaketa teknologiko, digital eta produktiboaren prozesutik eratorritako behar berriei erantzuna emanez, eta enpresa handiek prestatutako prestakuntza-ikastaroak eta prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzun gune bat garatu du, inolako kosturik gabe erabil ditzazun.

Enpresa horiek konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza-baliabideak dituzte beren web-orrietan, eta Fundazioak badaki ikastaro horiek langile guztientzat erabilgarriak izango liratekeela, haien enplegagarritasuna hobetuko bailuke.

Informazio gehiago.

Laburbira. Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua

Laburbira

Laburbira, hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Informazio gehiago.

“Sortu zure historieta” komiki tailerra

Taller de cómic

Komikiaren doako tailerra. Urriak 10, larunbata. Zas Kulturek, Crash Comic-ekin lankidetzan, komiki orrialde bat egiteko tailer praktiko bat jarri du abian. Mini ikastaroa 12 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Lykos da manga kulturarekin lotutako proposamen hau emateaz arduratzen den ilustratzailea. Ikastaroa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da, espaciozas@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Informazio gehiago.

JARDUNALDIA:Telelana modu eroso eta eraginkorrean egiteko tresnak. (Streaming bidez)

Telelanaren ontasunen inguruan -enpresek inoiz benetan inplementatuko ote zuten- luzaroan jardun badugu ere, krisi sanitarioa izan da azkenean bat-batean dena hankaz gora jarri duena.

Telelana, ondo planteatuta, onura asko ekar ditzakeen zerbait da, eta ez du zertan langileen produktibitatearen kontrako izan.

Jardunaldi honetan hainbat tresna erakutsiko dizkizugu, kategoria desberdinetakoak, telelana modu erraz eta eraginkorrean egiteko oso egokiak izan daitezkeenak.

Egunak: 2020/09/29 – 2020/09/29

Orduak: 2

Ordutegia: 16:00 – 17:30

Informazio gehiago.

Lan aktibazioko lantegiak

empleo

30 ordu irauten du, 3 orduko 10 saiotan banatuta, astelehenetik ostiralera, elkarren segidako bi astetan.

Lantegiaren programa eta edukiak

1. blokea: Ni eta lan merkatua
  • 1. lantegia. Esnatu. Ezagutu ezazu lan-merkatu berria.
    Helburua: ekonomia global batean lan merkatuan izandako aldaketak ezagutzea.
  • 2. lantegia. Zentratu. Zure estrategia bideratu.
    Helburua: zure proiektu profesionalarekin eta merkatuarekin koherente den helburua zehaztea.
2. blokea: Enplegu bilaketan jarrera hobetzeko estrategiak
  • 3. lantegia. Indartu. Gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun gakoak.
    Helburua: Lan merkatuan gehien balioesten diren zeharkako gaitasunak ezagutzea.
  • 4. lantegia. Bereiztu. Ikas ezazu zeure marka pertsonala eraikitzen eta indartzen.
    Helburua: marka pertsonala eraiki eta indartzeko eta besteengandik bereizteko gakoak ezagutzea.
  • 5. lantegia. Erlazionatu. Lor ezazu bila ari zaren enplegua zure kontaktu sozialen bitartez.
    Helburua: harreman profesionalen sare sendoa osatzen ikastea, enplegua bilatzeko aukerak handitu ahal izateko.
  • 6. lantegia. Konektatu. Internet enplegua lortzeko baliabide gisa.
    Helburua: enplegua lortzen laguntzen duten web-orri nagusiak ezagutzea.
  • 7. lantegia. Antolatu. Denbora kudeatzeko informatika tresnak.
    Helburua: denbora hobeto administratzeko informatika tresnak ezagutzea.
  • 8. lantegia. Aurkeztu. CV deigarria landu.
    Helburua: curriculuma helburu profesionalak lortzeko tresna gisa erabiltzen ikastea.
  • 9. lantegia. Promozionatu. Hautatze elkarrizketa: nola erakutsi zure bertsiorik onena.
    Helburua: hautaketa elkarrizketa bat arrakastaz gainditzen laguntzeko estrategiak ikastea.
3. blokea: Laneratzeko plan pertsonalizatua osatzen
  • 10. lantegia. Planifikatu. Zure helburua lortzeko, kudea ezazu denbora eraginkortasunez.
    Helburua: Enplegu bilaketaren planifikazioa eta antolaketa hobetzeko tresnak ezagutu eta erabiltzea.

Informazio gehiago.

Martketin eta salmentetan aditua. Doako ikastaroa

DATA
20/10/21 – 20/12/22

ORDUTEGIA
9:00etatik 14:00etara

IRAUPENA
215 ordu

Ikastaro honekin enpresetara gerturatuko zaituzten gaitasunak garatu ahalko dituzu, esparru profesional batean zure potentzial handiena erakutsiz.

Marketin eta salmenta gaietan aditu bihurtuko zara, profesional onenekin ikasiz.

Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?

  • Marketineko kontzeptu eta tresna erabilgarriak ikastea, online zein offline.
  • Marketin estrategia garatzea eta enpresen jardueran integratzea.
  • Merkataritza jardunak edozein esparru profesionaletan eragiten duen antsietatea kudeatzea.
  • Salmenta plan bat nola egin ikastea.
  • Eraginkortasunez komunikatzea.
  • Norberaren emozioak kudeatzea eta trebetasun sozial aurreratuak baliatzea helburu profesional eta pertsonalak lortze aldera.

Informazio gehiago.

Europar Batasunari buruzko doako ikastaroa

Europa

Eskolak Europar Batasuneko gaietan oso espezializatuta dauden irakasleek ematen dituzte, eta, gehienak, Europar Batasuneko politiken edo zuzenbidearen jarraipenean eta aplikazioan erantzukizun zuzena duten irakasleak dira. Irakasleen artean, Europako gaietan ibilbide aitortua duten Estatuko Administrazioko goi-funtzionarioak daude. Beste irakasle batzuk Batasuneko erakundeetatik, unibertsitate-mundutik edo Europar Batasunari buruzko ezagutza zabala duten sektore pribatutik datoz.

Emandako gai-zerrendak honako interes-arlo hauek biltzen ditu: Europako integrazioaren bilakaera historikoa; Europar Batasuneko sistema politiko-juridikoa; Europar Batasuneko politikak; Europar Batasunaren kanpo-ekintza; Espainia Europar Batasunean; eta Batasunaren egungo erronkak.

Eskola guztietan ezagutarazi nahi dira Espainiako oinarri teorikoak, bilakaera eta ikuspegia, eta, beraz, irakasleen aukeraketan oinarrizkotzat jotzen da Espainiako unearen, planteamenduen eta jarreren benetako ezagutza. Hori dela eta, ikastaro horiek Espainiako hainbat erakundetan emandako ikastaroetatik bereiz daitezke, Batasuneko errealitatea ezagutzeko beharrezkoa den ezagutza teorikoa Europar Batasunaren barruan lantzen diren egungo gai garrantzitsuenen ikuspegi praktiko eta dinamiko batez konbinatzen dutelako.

Ikastaroa doakoa da eta Espainiako unibertsitateko lizentziatu eta graduatuentzat zabalik dago, baita Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoentzat eta EBko hautagai diren herrialdeetakoentzat ere. Hirugarren herrialdeetako pertsonei ere onartzen zaie, baldin eta plazak libre badaude. Gaztelania ondo jakitea ezinbestekoa da, eskolak hizkuntza horretan ematen baitira, baita aurkeztutako dokumentazioa ere. Ikastaro bakoitza egin aurretik, hautagaiak aukeratzen dira.

% 90eko bertaratze-indizea gainditzen duten eta programarekin lotutako irakasgaietako bati buruzko lan bat egiten duten ikasleek Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren diploma bat jasoko dute.

Azken eguna: ekainak 8

Informazio gehiago.