VGaztea

Hazia 23

Aurrekoetan bezala, 2020an ere Vital fundazioak, ADSIS fundazioak, Egibide fundazioak eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek hartzen dute parte “Hazia 23” programaren V. edizioan.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak landutako enplegu gaztearen udal planaren barruan sartzen da hitzarmen hau; hain zuzen ere, planaren helburua da hiriko gazteek lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzea eta baliabide pertsonal eta profesionalak garatzea, tokiko enpresetan sartzeko gai izan daitezen.

Hazia 23 programak, zehazki, 23 urtetik beherako gazteei berariaz zuzenduriko neurriak sustatzeko xedea du, baina salbuespenez 30 urte arteko pertsonak ere baliatu ahalko dira horretaz, baldin eta ez badute ez prestakuntzarik, ez eta lan-esperientzia esanguratsurik, eta ez badaude beste prestakuntza- edo enplegu-sistema batzuen babespean.

“Hazia 23 programarekin indarrak batu eta koordinatzen ditugu, ohi baino oztopo gehiago duten gazteek lan-merkatuan konfiantza handiagoz sartzerik izan dezaten, bereziki tokiko enpresen barruan”, adierazi du Enplegu eta Prestakuntza zinegotzi ordezkari Igor Salazarrek.

Informazio gehiago.

Beca

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu beharko dira, eta, ezin bada, ikastetxeetan bertan, irailaren 14tik 18ra bitartean.

Araban Lanbide Heziketa garatzea izan da beti Vital Fundazioaren lehentasunetako bat, eta, horregatik, urtez urte lankidetza hori mantentzen eta indartzen jarraitzen du. Aurreko edizioetan bezala, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Horiek eskuratu ahal izateko, goi-mailako teknikariaren titulua lortuta izan behar da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) 2018/2019 edo 2019/2020 ikasturteetan. Dokumentazioa jaso eta behar bezala beteta entregatu behar da irailaren 14tik 18ra bitartean, ahal dela posta elektronikoz edo, ezin bada, idazkaritzan, campusetako edozeinetan. Idazkaritzara joan ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatuta beharko da Egibideren webgunearen bidez (www.egibide.org). Beken iraupena 2020ko urritik 2021eko ekainera bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Hauek dira beken xede diren arloak:

  1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  2. Ingurumena kudeatzeko eta sentsibilizatzeko prozedurak
  3. Kudeaketarako aplikazio informatikoak garatzea
  4. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  5. Marketina eta Komunikazioa/Administrazioa eta Finantzak/Zuzendaritzari laguntzea
  6. Ekipo informatikoa
  7. Laborategi klinikoaren eta biomedikoaren arloko proiektuak garatzea
  8. 4.0 industrian sistema integratzea
  9. Ekipo industrialen mantentze-lanak kudeatzea
  10. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea

Informazio gehiago.

Botilarik eta potorik gabeko celedon 2019. Plastikozko ontzien hondakinak murriztuz, edalontzi berrerabilgarriak erabiliz

Hurrengo Abuztuak 4, berriro, Andre Maria Zuriaren Enparantzara beirazko botilak eta edari-potoak sartzea debekatuko da. Horretarako, poliziaren kontrolez gain, EGIBIDEko 44 boluntariok debeku honen zergatia azalduko diete bertara hurbiltzen direnei, enparantzara sartzeko baimendu ziren 10 sarreretan. Helburua beirazko botilak eta potoak sartzea saihestea da, haien ordez edalontzi eta botila berrerabilgarriak baliatuz.

EGIBIDEk 20 urte daramatza ari izanez elkarlanean Gasteizko Udaletxearekin Zeledon jaitsiera-egunean. Beirazko botilak jasotzen hasi ginen eta orain hiritargoa konbentzitzearen lanak egiten ari gara jaietan guztiok beira eta potoa alde batera uzteko eskatuz eta, haien partez, edalontzi eta botila berrerabilgarriak erabiliz.

Jaietako azken urteetan, batez beste, 90 mozketa zauritu izan dira Txupinazoaren bitartean. Iaz inor ez. 2018ko jaitsierak zero beira Enparantzan sendotu zuen: 2016an, 16.000 botila jaso ziren, 2017an, 300 eta iaz ia ezer ez.

Gazte enplegua – Hazia 23: aurkitu zure etorkizuna.

Hazia 23 Gasteizko Udalak martxan jarri duen proiektu bat da, Gazte Planaren esparruan. Berau Vital Fundazioarekin eginiko lankidetzarako akordio finatza-rioaren bidez gauzatu da , eta hiru entitateren partaidetzarekin: Egibide, Cari-tas eta Adsis Fundazioa.

Hazia 23 programa malgua da. Bere berritasun nagusia hau du: proiektuan laguntzen duten entitateek hartzen dituzten neurriak eta egiten dituzten ekin-tzak pertsona bakoitzaren benetako beharren arabera artikulatzen eta molda-tzen dira, lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobetzeko asmoz.

Nori zuzendua: Langabezian dauden pertsonak, 23 urte baino gutxiagokoak, oinarrizko forma-kuntza bukatuta edo bukatu gabe dutenak, eta lan-esperientzia esanguratsurik ez dutenak. Behar bezalako administrazio-egoeran egon behar dira.

Profesionaltasun-ziurtagiriarekin lotutako prestakuntza, banako eta taldeko tutoretzak, praktikak egiteko bekak eta laneratzearen segimendua.

2019ko irailetik 2020ko uztailera arte.

Argibide gehiago eta inskripzioak

Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza.

Arabako 4.0 Industriaren prestakuntza-eskaintza zabala ez da gradu eta masterretara mugatzen; Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo bikainak ere baditu.

Info gehiago Araba 4.0 web orrian

Mekatronika Industriala

Prestakuntza-ziklo horretako ikasleek sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasten dute, baita sistema horien muntaketa eta mantentzea planifikatzen, gainbegiratzen eta egikaritzen ere. Hori guztia, kalitateko, segurtasuneko, ingurumen-errespetuko eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloei jarraikiz.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

Automatizazio eta Robotika Industriala

Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egiten duten ikasleek sistema industrialetako prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatu eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasten dute. Geihago…