VGaztea

Etxebizitzari buruzko topaketan izena emateko azken egunak

Teknikari eta politikariekin hitz egin nahi duzu eragiten dizuten gaiei buruz? Orain duzu aukera. Zatoz datorren ekainaren 7an Europa Biltzar Jauregira 18:00etan etxebizitzari buruz hitz egitera eta zure kezkak azaltzera. Aprobetxatu azken egunak izena emateko.

Eta ez ahaztu ekainaren 14an enpleguari buruz hitz egingo dugula.

‘eta… GURE EMANTZIPAZIOA? Hiruburu jardunaldiak

Hiruburu

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK-rekin) elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ‘Eta… GURE EMANTZIPAZIOA?’ bi saioetan burutuko den Hiruburu jardunaldiak egingo ditugu. Non gazteak, politikariak eta teknikoak solasean egongo garen. Ekainaren 7an, gazteon etxebizitza lantzeko eta ekainaren 14an, gazteon kalitatezko enpleguan zentratzeko. Gasteizko Europa Jauregian garatuko dira 18:00etan. Hiruburu hauen helburu nagusia gazteon etxebizitza eta kalitatezko enpleguari buruzko profil ezberdinen iritzi eta esperientziak biltzea da.

Prezioa: Doakoa. Aldez aurretik izena eman behar da.
Modalitatea: Aurrez aurrekoa.
Hizkuntza: Elebiduna.
Egunak: Ekainak 7 (etxebizitza) Ekainak 14 (enplegua).
Tokia: Europa Biltzar Jauregia.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu).
Izena ematea

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Bake eta Bizikidetza Teknikari lanposturako lan-deialdia

EGK Convivencia

Bakea eta bizikidetzaren alorrean Bake Kulturaren kudeaketan edota Giza Eskubideetan ezagutza baduzu eta landu nahi badituzu, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGKBake eta Bizikidetza teknikari lanposturako lan-deialdia eskaintzen dizugu. Hemen duzu deialdia.

CV eta motibazio gutuna bidaltzeaz gain, ez ahaztu Datu babesaren politika dokumentua betetzea. Dena martxoaren 29a baino lehen (12:00ak arte). Bestela ezingo dugu zure hautagaitza kontuan izan. Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzen duguna eta kontuan izateko datak albistean dituzu.

Bestelako zalantzarik izanez gero, deitu 94 443 61 43 telefonora.

EGK-k Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditu

EGK

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren lana eskertu dute, helarazitako ideiak aztertu eta landuko dituztela aitortuz.

Gazteek bizi duten egoeraren analisi orokor bat egin ondoren, Olabek lege honen beharra azpimarratu du. Izan ere, adostasunetara heltzeko unea heldu da eta gazteak babesteko erantzun bat egon behar da. Gazteria Lege partekatu bat sortzea zein hau betetzeko konpromiso errealak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela ere uste dugu. Geihago…

Pirinioetako gazteentzako galdetegia

Consulta Pirineos

Kontsultaren helburua Pirinioetako lurraldeetako gazteen kezkak ezagutzea da, udaberrian ospatuko den Gazteriaren Foru Transpirenaikora begira.

Inkesta otsailaren 19a arte bete daiteke.

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) inkesta bat zabaldu du Pirinioetako lurraldea osatzen duten herrietako gazteei bideratuta. Galdetegi honen helburua gazteen kezkak zeintzuk diren ezagutzea da. Honen ondoren, Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen topaketa ospatuko da kezka horiek lantzeko. Proiektu hau Pyrenean Youth ekimenaren barnean dago. Kontsulta honetan parte hartu nahi dutenek otsailaren 19a arte egin dezakete.

Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dago eginda eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non bizi diren eta, batez ere, Pirinioetako gazteak zerk kezkatzen dituen jakitea.

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin egiten du lan.

Antzematen diren kezka horiek datorren maiatzean ospatuko den Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen bilgunean sakonduko dira.  Topaketa hau Erasmus+ programak finantzatutako Pyrenean Youth proiektuaren barnean dago.

Inkesta jarraian dagoen estekaren bitartez  erantzun daiteke 2021eko otsailaren 19ra arte eta 5 hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez eta okzitanieraz.

Inkesta

Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus  edo 943429767 / 688 676 099  zenbakietara deitu eta Xubanengatik galdetu (8:30etik 14: 30era astelehenetik ostiralera).

“Zu aldatuz, ingurua aldatu” webinar

Cuando tu cambias

2021/03/04 17:00 – 19:30

Online ikaskuntza-programa bat da, trantsizio ekologikoan eta etorkizunen diseinuan interesa duen publiko ez-adituari zuzendua. Herritarrak trantsizio ekologikorako gaitasunetan trebatu eta gaitu nahi ditu, esperientzian, etorkizunen esplorazioan eta konponbideen diseinuan oinarrituta.

Trantsizio ekologikotzat har daiteke ekoizpen- eta kontsumo-sistemetan, politika instituzionaletan eta portaera sozialetan aldaketak bultzatzeko prozesua, bai eta bizi-balio eta -estiloetan ere, ingurumenaren kolapsoa saihesteko eta etorkizuneko belaunaldien bizi-baldintzei kalte itzulezina eragiteko.

Helburuak

Ondoko hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Hiritarrak aktibo mantentzea, trantsizio ekologikoari buruzko ikaskuntza-esperientzia eskainita.
  • Trantsizioko (aurrea hartzeko) eta hiritarren parte-hartze digitaleko gaitasunak hobetzea, etorkizuneko partaidetza-diseinuan ardaztutako ikaskuntza-estrategia arin eta dinamikoari esker.
  • Gure lurraldean trantsizio ekologikorako estrategiak indartzeko ohitura-aldaketei buruzko ideien biltegia sortzea.

Egitaraua

  • Martxoak 4, 17:00-19:30 Aurkezpena eta ikaskuntza-bitakora. Antropozenoa eta etorkizunen demokratizazioa.
  • Martxoak 11, 17:00-19:30 Oraina diseinatzen: pertzepzioak, agertokiak eta narratibak.
  • Martxoak 18, 17:00-19:30 Etorkizun probableak diseinatzen: ekintzarik ezaren inpaktuak.
  • Martxoak 25, 17:00-19:30 Etorkizun hobetsiak diseinatzen. Eta gure bizimodua aldatzen badugu? Trantsizioaren eragina.

Informazio gehiago.

Euroeskualdeko gazteak elkarlanean

EGK

Mugaz gaindiko `Gazte Agora´ ekimenaren lehen foroetako ondorioak aurkeztu dira.

Eusko Ikaskuntza, Euskadiko Gazte Kontseilua (EGK) eta Nafarroako Gazte Kontseilua (CJN-NGK) dira ekimen honen antolatzaileak eta EAE, Nafarroa eta Iparraldeko gazte norbanako, eragile eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea dute helburu.

Donostia, Iruñea eta Baionan ospatutako foroen emaitzak aurkeztu dira.

Informazio gehiago.