VGaztea

Etorkinek ekonomiari egiten dioten ekarpena jaso dutena baino handiagoa da

ikuspegi

Ikuspegik, UPV/EHUko Immigrazioaren Euskal Behatokiak, ‘Atzerritarrek EAEn BPGd-aren bidez egiten duten ekarpena. Hurbilketa gastuaren aldetik’ azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu. Haren bidez, etorkinek 2018an, alegia COVID-19aren krisiaren aurreko aldian, BPGd-ari eginiko ekarpen ekonomikoaren eta gastuaren arteko erlazioa aztertu dute.

Ikuspegik Cultumetría – inpaktu ekonomikoaren neurketan eta gizarte-analisietan espezializatuta dagoen aholkularitzarekin elkarlanean prestatutako azterlanak jaso dituen datuen arabera ikusten da administrazio publikoek baliatutako diru-kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino baxuagoa dela. Hau da, 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818€-ko inpaktu positiboa izan zuela. Bestalde, orokorrean 1.525.292.820€-tako kontsumoak BPGd-aren % 2,06a suposatzen du.

Txostenak hala zuzendu egiten du etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpena baino gehiago jasotzen dutelako uste faltsua. Galdera horri erantzutea izan da, zehazki, azterlanaren helburu nagusia. Azterlana Ikuspegik 2016an eginikoaren jarraipena da; bertan, immigrazioak krisi ekonomikoaren aldian eginiko zerga-ekarpena neurtu zen.

Informazio gehiago.

EHU-ko XXXIX. Uda Ikastaroak

cursos de verano

Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta neurri batzuk hartu ditu, ikastaroen garapena bermatzeko. Alde batetik, ikastaro formatu berriak sortu ditu eta hobetu egin da plataforma birtuala, edozein lekutatik konektatzeko; bestetik, osasun eta segurtasun neurri guztiak aurreikusi ditu, egoerak aukera eman bezain laster ikastaroak aurrez aurre egiteko.

Informazio gehiago.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-neurriak unibertsitateko prezio publikoetan eta beketan

UPV/EHU

 

Hezkuntza Sailak neurri sorta bat helarazi dio Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari; unibertsitate-ekitatea hobetzea eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatzen ari diren familiei laguntzea dute helburu neurriok.

Prezio publikoak: datorren ikasturteari begira, unibertsitateko tasa guztiak izoztu egingo dira, eta COVID-19ren eraginpean dauden bigarren lauhilekoko irakasgaien bigarren matrikularen kostua murriztu egingo da.

Bekak: unibertsitate-ikasketa guztietan jaitsiko da beka bat lortzeko behar den nota; errendimendu akademikoaren kalkulua malgutu egingo da bekari eutsi ahal izateko; eta administrazioak koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko die familiei errenta-aitorpenean, baldin eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Informazio gehiago.

Ipuin laburren XXVIII. lehiaketa (2020)

relato breve

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correok egin dute Ipuin Laburren XXVIII. Unibertsitate Lehiaketaren deialdia.

Ipuin Laburren Unibertsitate Lehiaketaren helburua da lehiaketara aurkeztutako literatura lan onenak saritzea, beren kalitateagatik.

Hala, Campuseko kultur jarduera garatu nahi da eta bertako akademiaz kanpoko jarduera aberasten lagundu ere bai.

Lanak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 18an amaituko da, etenik gabe.

Ipuinak posta elektronikoz bidali behar dira, helbide honetara: relatobreve@elcorreo.com

Jasotako ipuin guztien artetik gaztelaniazko bat, euskarazko bat edo bakoitzetik bat aukeratuko dira astero, eta elcorreo.com webgunean argitaratuko dira.

Lehiaketak bi sari izango ditu, eta oinarri hauek argitaratu eta hurrengo astetik aurrera astero argitaratuko diren ipuinetatik abiatuta emango dira, edo, halakorik ezean, epaimahaiak argitaratzeko adinako kalitatea duten lanak daudela adierazten duenetik. Sari bat gaztelaniazko ipuin onenarentzat izango da, eta beste bat euskarazko ipuin onenarentzat. Sari bakoitza 800 eurokoa izango da.

Oinarriak.

Tranbiaren zabaltzea unibertsitateraino

tranvía

Gasteizko tranbiaren unibertsitaterako luzapenaren inaugurazio ekitaldia hilaren 15ean izango da. Euskotrenen tranbiaren unitate estra-luze berriak ere egun berean hasiko dira zerbitzua ematen

Inaugurazioarekin batera “ate irekiko” jardunaldia egongo da. Jardunaldi horretan, erabiltzaileek dohainik erabili ahal izango dute tranbia egun eta hiri osoan, goizeko hamaiketatik aurrera.

Tarte berriaren estreinaldia Geraldine jazz taldeak alaituko du zazpi moduluz osatutako unitate berrietako baten barruan.

Eguerdiko hamabietatik aurrera, Martínez de Aragón kalean, Unibertsitateko azken geralekuaren ondoan, Korrontzi folk talde ezaguna arituko da, eta ondoren Itziar Yagüe gasteiztarrak kontzertua emango du. Inguru horretan bertan, nahi duten guztiek Euskolabel pintxoak dastatu ahal izango dituzte prezio merkean.

Informazio gehiago.

 

Hizkuntza Kluba – UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleen lan-praktikak 16-17 ikasturtean

24 ikaslek osatu dute 2016/17 ikasturteko Hizkuntza Klubaren taldea. Hispaniar Filologia, Euskal Ikasketak, Ingelesezko Ikasketak eta Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduetako ikasleak, baita Errusiatik etorritako Erasmus ikasleak ere, hain zuzen, egin dituzte praktikak Hizkuntza Kluba programan monitoretza lanean arituz. Denek baloratu dituzte lortutako ezaguera praktikoak eta trebetasun pertsonalak euren etorkizun profesionalerako benetan baliagarriak izango direlakoan. Eta horregatik, egindako praktiken berri azalduko dute euren CVan hemendik aurrera egin beharko duten lan bilaketa errazteko.

Eskerrik asko guztiei zuen lanarekin Hizkuntza Kluba programa aberasteagatik. Eta zorte on “hor kanpoan”.

Hurrengo ikasturtea ari gara prestatzen orain eta modu praktiko eta dibertigarrian ikasteko eta hautazko kredituak lortzeko gogoa duten gazteen bila gabiltza. Ingelesa, frantsesa, euskara, alemana, gaztelania, errusiera… ANIMA ZAITEZ.

Eta, euren eredua jarraitu nahi izanez gero, gure taldearen parte izan nahi baduzu OMIJera idatzi, coordinaomij@vitoria-gasteiz.org e-postara, edo 945 161 330 telefono zenbakira deitu eta informazio guztia emango dizugu.

Zure lanbide-etorkizunerako prestakuntza praktikoa lortzeaz gain, hautazko 12 kreditu gehienez ere aitortu ahal izango dituzu.