VGaztea

“Ruta al Exilio 2021” espedizioa: milaka aztarna.

ruta al exilio 2021

Espainiako Gazteriaren Institutuak eta Bartzelonako Unibertsitateko Memorien Europako Behatokiak koordinatzen dute “Ruta al exilio” proiektuaren lehenengo edizioa.

Sentsibilizaziorako beste ekimen batzuen oinordekoa da. Ikasgela ibiltari hau herrialde osoko 16 eta 17 urteko gazteentzat da. Lehenengo ibilbidea uztailaren 15etik 30era egingo da eta parte hartzeko deialdia ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

Maria Teresa Perez: “Diskurtso intoleranteak eta gorrotozkoak berpizten ari diren une honetan gaude, eta inoiz baino hezkuntza gehiago behar da gazteenek jakin dezaten faxismoa eta antifaxismoa ez direla gauza bera”.

Zer da Ruta al Exilio 2021?

“Ruta al Exilio 2021: un millar de huellas” prestakuntza-bidaia bat da, eta hogeita hamar gaztek Espainiako erbestealdi errepublikarreko Pirinioez gaindiko ibilbideak egingo dituzte uztailaren 15etik 30era, Alt Empordàtik Frantziako hego-ekialderaino, gastu guztiak ordainduta. Espedizioa, batez ere, oinez eta autobusez egingo da. Geihago…

Gasteizko Udalak eta Zentzuz sareak kontsumo arduratsua sustatuko dute aurtengo Eguberrietako kanpainan

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta GGKEek Judimendi auzoko saltokiak ezagutzeko ibilbidea eta tokiko produktuak erabiltzen dituzten lantegiak proposatzen dituzte.

Zentzuz Gasteizko bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sare berria da, Setem Hego Haizea, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta Medicus Mundi Araba elkarteek osatua; Gasteizko Udalak Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren bidez ematen dio sostengua.

Ibilbide bat egin da Judimendi auzoan, jasangarritasunarekin eta kontsumo arduratsuarekin lotutako zenbait ekimen ezagutzeko. Abendu osoan eskainiko zaizkie bisita gidatu horiek herritarrei. Eguberrietako kanpainaren barruan, orobat, kosmetika naturalari eta sukaldaritzari buruzko lantegiak egingo dira Judimendi eta Zabalganeko gizarte etxeetan, zeinetan tokiko produktuak, produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak erabiliko baitira. Bi saiok osatuko dute lehen lantegia, abenduaren 4an eta 5ean. Sukaldaritza lantegia hilaren 14an izango da, eta parte-hartzaileek menu oso bat prestatuko dute. Dagoeneko eman daiteke izena Udalaren egoitza elektronikoan.

Sentsibilizazioa sare sozialen bidez

Bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sarea Gasteizko Udalarekiko hitzarmen baten bitartez osatu zen joan den apirilean, ekimen ezberdinak batzeko asmoz. Irudi berria du eta komunikazioari ekin dio berriro, www.consumoresponsable.info web-orrian.

Minbiziaren aurkako VI. martxa

Aurreko edizioetan bezala, jarduera ludiko eta kirol jarduera honekin, Arabako Minbiziaren aurkako Elkarteak eta Vital Fundazioak hiritarrei gaixotasun horrekiko kontzientzia eta sentsibilitatea areagotu nahi dute.

Aurten, COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta, AECC MARTXAN formatu digitalean egingo da. Parte hartzaileek euren kabuz, banaka zein talde txikitan, egin ahal izango dituzte 6 km-ak, nahi duten ibilbidetik, urriaren 3an eta 4an. Ondoren, argazkia igoko dute Arabako AECCren sare sozialetara.

Igo argazki bat sare sozialetara zure jantziekin eta etiketatu gaitzazu hemen:

  • Twitter: @aecc_alava
  • Facebook: aecc Álava
  • Instagram: aeccalava

Bilduko den diru guztia talde horri emango zaio, zeinaren helburua minbiziaren aurkako ikerketa egitea den, are zehatzago, María Achederraren eta Carmen Berasainen ikerketa proiektuari, Nafarroako Unibertsitatearen Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentrokoak (CIMA). Hauen taldeek gibeleko minbiziaren inguruan ikertzeko proiektua ari dira egiten, tumore zelulen ikerketan oinarrituta, halako tumoreen aurkako terapia efikaz berri bat aurkitzeko helburuarekin.

Izen ematea eta dortsalen banaketa

7 eurogatik eman ahal izango da izena, eta guztia bideratuko da minbiziaren aurkako ikerketara. Irailaren 1etik urriaren 2ko 14:00h-ak arte eman ahal izango da izen ematea, Vital Fundazioaren webgunearen bitartez. El Corte Ingléseko kirolen eraikinean bertaratuz ere eman ahal izango da izena, dendaren ordutegiaren barruan, irailaren 7tik urriaren 1era bitartean. Horrez gain, martxa digitala egin nahi ez baina lagundu nahi duen guztiak, ‘Online 0 lerroa’ bitartez egin dezake, hurrengo esteka baliatuz. 

Kamiseta eta motxila oroigarriak Plaza Porticada 1 beheko AECC egoitzan banatuko dira (Reina Sofia Etorbideko sarreratik) irailaren 16 eta urriaren 2 bitartean, astelehenetik ostegunera, 08:00h-18:00h eta ostiralean 08:00h-15:00h ordutegian. Horretarako, NAN edo izen ematearen frogagiria aurkeztu beharko da.

Informazio gehiago.

Gazte máshumano Saria

Gazte Gizakien Saria Fundazio Gizakienaren ekimen bat da, eta bere helburu nagusia gazteengan talentu sozialki arduratsua sustatzea eta babestea da, aurrean ditugun erronka sozial berriei aurre egiteko eta, zehazki, Agenda 2030en Garapen Iraunkorreko Helburuei aurre egiteko.

14 eta 30 urte bitartean badituzu, eta proposatzen dizuegun kategorietako bati erantzuteko irtenbide bat baduzu (gutxienez prototipo-fasean), aurkez zaitez giza gazte sarietara.

Informazio gehiago.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 2020ko deialdia bertan behera geratu da

euskadiko gazteak lankidetzan

 

Egoera aztertu ondoren, eta programan parte hartu duten GGKEen iritzia jaso ondoren, Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, aurten programarekin ez jarraitzea erabaki dugu COVID-19 birusak, bai gure inguruan eta bai programa garatzen den herrialdeetan, sortutako osasun-arazoak ikusita, partaideen seguratasun eta ongizatea ezin izango genukeelako bermatu.

Eskertzen dugu gure programan parte hartzeko jarritako ilusio eta ahalegina, eta sentitzen dugu sortutako eragozpena.

Hurrengo edizioa egin ahal izateko lanean jarraituko dugu.

Informazio gehiago.

Batera. Zaintza sare herritarra

Gazte talde batek Batera izeneko zaintza sare herritarra sortu du Gasteizen. Sare horren helburu nagusia da lanean jarraitu behar dutenei haurrak zaintzea edo etxetik irten ezin duten adineko pertsonei egun hauetan erosketak egiten laguntzea.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, sare berriak Covid-19ko osasun krisiak sortutako “zainketa beharrak konpontzen laguntzea” du helburu. Sarean parte hartzeko edo laguntza eskatzeko interesa duten pertsonak harremanetan jar daitezke harekin, baterazaindu@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Twitterren bidez ezagu dezakezu beren informazio guztia.