VGaztea

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.

HEI elkarteak, ikastaroa: Herramientas tecnológicas online

tecnología

Noiz

Eguna: 2021/02/23, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 12:00

Deskribapena

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak programatutako tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Tailerra ikuspegi praktiko batetik garatzen da, online egiteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Online tresnen hainbat proposamen eta irtenbide ezagutzea
  • Tresnekin ohitzea.
  • Pentsamendu sortzaileagoa sartzea topaketak edo bilerak antolatzerakoan.

Egunak: otsailak 23, martxoak 2, 9 eta 16 (astearteak)

Ordutegia: 9:30 – 12.00.

Hizkuntza: gaztelania.

Formatua: online.

Izen ematea: dohainik eman daiteke izena. Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Prestatzeilea: BIKOnsulting.

Informazio gehiago.

Gazteria zerbitzuaren diru-laguntzen deialdira aurkezteko epea etetea

diru-laguntzak

Eten egiten da Gazteria Zerbitzuaren diru-laguntzen deialdira proiektuak aurkezteko epearen zenbaketa.
Martxoaren 14ko alarma-egoera deklaratzeko Errege Dekretuaren ondoren, eten egin zen eskabideak aurkezteko epea. Hereje Dekretua –edo haren luzapenak, halakorik bada- indargabetzen denean abiaraziko da berriro.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

subvenciones

Gazteriaren diru laguntzak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 2ra arte.

2020ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak martxoaren 4an ALHAOn argitaratu dira.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 2an bukatuko da, hori barne.

Aurten 35.000 €-ko aurrekontua dago, iaz baino 10.000 € gehiago.

Informazio gehiago.

 

Gazteriaren diru laguntzak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, maiatzaren 9ra arte.

2016ean gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarriak apirilaren 8an ALAHOn argitaratu dira.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 9an bukatuko da, hori barne.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

Elkarteen etxeetan aretoak, elkartearen egoitza gisa, eta armairutxoak eskatzeko epea irekita dago

Irailaren 14ko ALHAOn deialdi publikorako oinarriak argitaratu dira, elkarteen etxeetan, elkartearen egoitza gisa, aretoak uzteko, armairutxoak esleitzeko eta areto komunen erabilera arautzeko. Deialdiaren helburua da Itziar, Rogelia de Álvaro edo Simone de Beauvoir beraien programa eta jardueren garapena erraztea.

Deialdira sartu nahi duten elkarte eta federazioek Gasteizko Udalaren Argibide eta Erregistro Bulegoan – Teodoro Dublang margolariaren kalea, 25ean edo hiriko gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetako batean- agiri eta eskatutako dokumentazioa irailaren 15etik urriaren 20ra arte (biak barne) aurkezteko epea dute.

Saio informatibo bat antolatu du bi ordutegitan, bertaratzea erraztatzeko. .

Saioa Simone de Beauvoir elkarteen etxean – San Ignacio de Loyola kalea, 8, bigarren solairuan- 2015eko irailaren 22an, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara edo 19:00etatik 20:30era bitarteko ordutegietan egingo da.

Bertaratzea baieztatzeko 945 161687 telefonora deitzea edo p.ciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera posta elektroniko bat bidaltzea eskatzen da.

Azken egunak Gazteriaren dirulaguntzen deialdian proiektuak aurkezteko

EKAINAREN 28AN GAZTEEI ZUZENDUTAKO PROIEKTU EDO ZERBITZUAK BIDERATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDI PUBLIKOA AMAITUKO DA

Ekainaren 28an, Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten, eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak diru-laguntzak emateko epea amaituko da.

Proiektuak aurkezteko lekuak : Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plazan), herritarrei laguntzeko bulego nagusian (Olagibel kalea, 2) edo Abetxuku, Aldabe, Ariznabarra (kiroldegia), Arriaga, Pilar, Ibaiondo, Hegoalde, Iparralde, Judimendi, Lakua eta Mendizorrotzeko bulegoetan.

Informazioa gehiago:

Oskarbi elkarteko gazteen mahai ingurua

Oskarbi elkarte berria osasun egoerarengatik desabantaila dauden gazteek osatzen dute. Bere ekintzak egiten hasi  da eta mahai inguru bat proposatzen du datorren azaroaren 10ean, Montehermoso Kulturgunean, Ortuño gelan, arratsaldeko 18:ooetan. Irekia izango da eta bertan osasun arloko profesionalak (erizaina eta hemodialisiko laguntzailea), Udalaren zinegotzia eta bio etikaren irakasle bat.

Mahai inguru horretan aztertuko dira desabantaila egoera hori duten gazteek dituzten zailtasunak parte hartze normala izateko bizitzaren arlo ezberdinetan eta zer aukerak daukan Oskarbi elkarteak etorkizunean lan egiteko gazte horiek laguntzeko eta babesteko. Oskarbi elkarteak bere bizitza osasunarengatik bere bizitza baldintzatuta ikusi duten gazteen arteko biltzeko gune bat sortu nahi du.

Ekitaldi horren aparte, gal bat prestatu dute bere proposamena hasteko eta baliabide ekonomikoak bilatzeko. Ibaiondo Gizarte Etxean izango da, azaroaren 24an, arratsaldeko 19:00etan eta bere proiektua aurkezteko dantza, magia eta antzerkia erabiliko dituzte. Gasteizko pertsonak, gazteak nahiz ez, desabantalia egoeran daudenak nahiz egoera normal batean animatu nahi dituzte ekitaldi horietan parte hartzeko eta elkarteari laguntzeko.

2012.ko Gazteriaren Nazioarteko Eguna

 

Gazteriaren Nazioarteko Eguna abuztuaren 12an ospatzen da Nazio Batuen Batzar orokorrak bultzatuta. Aurten aukeratu den gaia hauxe izan da: “Mundu hobea eraikitzea: gazteriarekin uztartzen”. Mundu osoan, bai gazteriak, bai gizarteko beste eragileek egindako deia izan nahi du, gazteriarekin eta gazteriarentzat elkarteak bultzatzeko eta parte hartzeko eta horrela, mundu hobea eraikitzen lortzeko.

Informazioa gehiago aurkitzeko: DESA, International Youth 2012